Irunen, 2014ko apirilaren 6a, igandeko Poesiaren Hats eguzkitsua.

Egunkari maitea,

ez ditut oporrik, baina astebeterako etena hartu dut familian eta lagunartean Euskal Lurretan egoteko eta arnas hartzeko… ene bihotza ez delako duela urtebete bezain zoriontsua, ez dagoelako bere maite kuttunarekin.

Amaiak beste inor baino gehiago maite zuela James, eta harekin amodioa eginez zein zoriontsua izaten zen gogoratuz; bukatzen zutenean, ordutan geratzen zitzaion irribarre hori. Zerbait hautsi zait barruan eleberri beltz hau irakurtzean, eta orain arte ezezagun zitzaidan genero hau deskubritu dut euskaraz eta euskaratik. Erreseteatu, hasi berriro. Desblokeatzeko modu bakarra da.

Eta hona hemen GARAko nire iruzkin literarioa…:

http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-04-06-07-00/hemeroteca_articles/hilketak-baztanen

Gara. Lectores con criterio

Eguneko Gaiak
Iritzia
Euskal Herria
Kultura

2014/04/06
KULTURA | ELEBERRIA
Hilketak Baztanen
Ainara MAIA

zaindari ikusezina

Hainbat hilketen agertoki bilakatzen du Dolores Redondo idazleak Baztan, eta haren protagonistak bukaeran argituko digu maisuki zein den hiltzailea, liburu osoan zehar suspense mitologikoa mantenduz. Idazleak thriller poliziakoa erraz menperatzen duela ikusten da, eta Baztan ere ongi ezagutzen duela erakusten du, nire arbasoen lurraldera eramaten bainaute bere paisaien eta herrien deskribapenek. Detektibeen eleberri honek ere elezaharrak ekarri dizkigu eta izaki mitologikoek thriller poliziako honen suspensea mantentzen laguntzen dute bukaeraraino. Basajaun, lamia eta belagileek lagundu diote Mariri eta Amaia Salazar inspektore gazteari krimenak argitzen eta gaizkilea nor den azaleratzen.

Dolores Redondoren Amaia Salazar protagonistak Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi hura ekarri dit gogora, eta oroitarazi emakumeek idatzitako emakume-protagonista eta heroina gutxi ditugula euskal literaturan. Ezin esan liteke hauxe euskal literatura denik, beharbada, baina seguru erdaraz idatzitako euskal literatura badela, ene uste apalean, best seller bat berehala bilakatu da gainera, eta txekieraz ere badu bere baliokidea: neviditeln stráÏce. Hirugarren pertsonan kontatzen ditu idazleak Baztanen zein misterio dagoen eta protagonistaren barne-traumak: Amaiak beste inor baino gehiago maite zuela James, eta harekin amodioa eginez zein zoriontsua izaten zen gogoratuz; bukatzen zutenean, ordutan geratzen zitzaion irribarre hori. Zerbait hautsi zait barruan eleberri beltz hau irakurtzean, eta orain arte ezezagun zitzaidan genero hau deskubritu dut euskaraz eta euskaratik.

Iragana nahi gabe eta gutxien espero duenean agertzen zaio protagonistari, krimenak ikertzen hasi bezain laster. Hasierako orrietan jartzen duen bezala, ahaztea nahi gabe egiten da, zenbat eta gehiago nahi izan zerbait ahaztu, orduan eta gehiago jarraitzen dizu. Eta eromena eta intolerantzia beti agertzen dira, gizarte guztietan eta liburu honetan ere bai. Euri-jasa batean aterkirik gabe ibiltzea zuen gehien gustatzen zitzaion gauzetako bat, eta bikote-harremanak ere agertzen dira thriller honetan, baita amatasuna ere, beharbada inoiz iritsiko ez den amatasunak esan nahi zuen maitasun, eskaintza eta konfiantza guztia, amatasunik ezean bere haurra eskutik helduta eramateko ohorea galaraziko zion. Protagonistak, Amaia Salazar inspektoreak, ez du sinesten magian, iragarpenetan, basajaunetan, eta jeinuetan, baina fantasmek oinazetan daukate. Jose Miguel Barandiaranen «Brujeria y brujas» liburua aipatzen zaigu hala ere, eta erantzunek galdera eta zalantza gehiago sortzen dute batzuetan.

Zentzurik gabeko segurtasuna. Erreseteatu, hasi berriro. Desblokeatzeko modu bakarra da. Trauma-ondoko estresa lotan dagoen hiltzaile bat da. Edozer gauza emango zukeen, edozer gauza egingo, edozein baldintza beteko, haren ondora itzultzeko, baina ziurgabetasun garaiak bizi ditugu bailaran eta munduan, eta formula berriek huts egiten dutenean, zaharretara jo ohi da.

Haurra edukitzeko adinean dagoen emakumerik ezin egon daiteke osorik haurrik ez badu, eta sekulako zama ezkutu eta iluna izan daiteke hori, hori seguru. Reset. Itzali eta piztu berriro. Erantzuna ez da izaten enigmaren soluzioa. Behar den galdera egokia egiten jakitea izaten da kontua.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=6073

 

 

http://bidasoamedia.info/articles/article/2014ko-hatsaren-poesia-liburua-argitaratu-da-ainar/

2014ko Hatsaren poesia liburua argitaratu da, Ainara Maiaren konika.

Api. 8, 2014, 4:49 p.m.

‘olerkarieneguna4 blogean bildumatxo bat eta argazki batzuk ezartzen. Anartean izan ontsa. Hatsa elkartearen Auxtin Zamora poeta lagunari eskerronez xorino hau. Xorinorekin batera etorri zaizue udaberria iparraldetik, Europaren bihotzetik bihotz-bideetan, eta udaberriaren hasieran zorioneko eta eskerroneko naiz, denon maitasuna eta adiskidetasuna dudalako. Udaberriaren hasiera honetan zorioneko eta eskerroneko naiz, maitasuna besterik ez dudalako bihotz honetan. Apiril eguzkitsu honetan negua joan dela dirudi, eta hori sinetsi nahi du ene arima hotzak. Kosta egiten ari zait neguko barneko hartza ateratzea, baina saiatzen ari naiz; bizitza nola hartzen duzun, halakoxea delako. Bihotza malenkoniatsu eta tristura ttantta batekin, baina irribarre xumea ezpainetan, ohartu naiz bizitzaren poesiak garamatzala gu guztiok batera ibai berean maitasunez, eta hatsaren poesiaz blaitu naiz Senperen, lagun poetak agurtuz urtero legez, eta haiekin arratsalde atsegina eta poetikoa igaroz, poetoi aukera emanez argitaratzeko eta elkartzeko. Ez dakigu zer den poesia, baina poesiak bizi gaitu eta poesia hemen da, liburu handi honetan. Banoa jada, banoa, xorino kanthari edo olerkari ameslari, eskerronez enara honek udaberria ekarri dizue eta ni, ene lurrean oinak pausaturik, berriro ere airatuko naiz iparralderantz Europaren bihotzera, bihotz-bideetan. Iparra galdurik bainenbilen amodiominez, baina orain badakit non dudan ene bihotza. Eta banoa, jadanik dena idatzi dut. Poeta lagunak agurtu ditut bihotzez hurrengora arte, eta banoa poesiaren hatsaz elikatzen segitzera. Banoa ene maitea bihotzean beti, urrun eta banandurik egonik ere, hurbil eta elkarrekin baikaude. Laster udaberri honetan elkartuko garelakoan, baina beti ere poemak idazten. Ainara Maia Urroz

http://olerkarieneguna4.blogspot.cz/

2014 hatsaren poesia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s