Brno, 2014ko martxoaren 2a, igandea… ilberri biharamuna, bizi berri… EUTSI ETA EZ ETSI!

Egunkari maitea,

negu udaberritu honetan idazten dizut, atzerri honetatik, Europaren bihotzetik, maitemindurik eta itxaropentsu, beharbada oraingoan bai…

eta bihotza epelduko dut eguzkitan. Ez dut etsiko eta EUTSIKO diot bizitzari, maitasunari, poesiari…

KULTURA | poesía
Eutsi eta ez etsi
Ainara MAIA

http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-03-02-06-00/hemeroteca_articles/eutsi-eta-ez-etsi

koldo zubeldia

Koldo igelak eusten dio etsi gabe poesiari seigarrena den poema-liburu honetan, eta aulkian eseri besterik ez du egin nahi, egiteko liburu berriak, hamabost edo hamasei; badugu, beraz, Koldo poeta puska baterako, alajaina! Bejondeiola!

Bukaerako txiste eta pasadizoez gain, olerki pilez eta irudi koloretsuz hornitzen da Koldoren bizi-poetikoaren II. Antologia hau. Koldoren autoeditatutako seigarren antologia hau aitorpen luze bat da, apurka-apurka dabilen poeta aseezin dela aitortzen du; eta aitortzen du poeta neurrigabe bat dela, eta nik eransten dut poeta emankor eta oparo bat dela.

Aitortzen dut, urtarril hotzaren ondoren, otsail honetan epel laztandu didatela ene bihotza hitzok, eta agian amodio berriaren bila, badatozkiola poetari bizipen berriak. Aitortzen du bizipoza behar dugula aldioro eta bizipen berriak egunero. Agian benetako amodioak zaharberrituko zaizkit bizipen berriekin? Koldok aitortzen du apur bat ibilka-ibilka dabilen bat dela, eta askatasuna maite duela, negar-malkoz itsasoa bete arte, eta hausnartu egoera hobe bat kemena bukatu arte. Poeta aspertu da izaten mina, eta egin nahi du maita herria, baserria, aberria, hizkuntza. Atzok emandako pozaren pozez bihotza on du poetak.

Aitorpenen artean poetak pentsatzen du galdera asko gelditzen direla erantzunik gabe, eta beheko suaren ondoan kontu zaharrak nahiz behetik helduta natura jainkosa aldarrikatzen du askatasuna lau haizeetara. Berehalaxe datorkio poetari inspirazioa poesia-bertso batzuk laztantzeko, eta ideiak zirimola datozkio; poetak ez du ezertan etsi behar, eta behar du eutsi, justiziazko herri baterantz aldarrikatuz askatasuna lau haizeetara.

Denborak aurrera darraio, denbora astiro doa, eta eder dut ene maitea, desagertu zenez gero, ero eta bero dut ene barnean grinatsu. Koldo poetak aitortzen du damu dela egindako okerrez, baina atzean utzitako gauza txarrak ahaztu eta onak gogoan izanik, aurrera segi behar du bere lanean; diosku behar dugula errealitate honen jaun eta jabe izan eta iraultzaile sentitu eta naturarekin bat harremanetan hastea.

Bizipozez eta euskaraminez, gauza txarrak bihotzetik ateratzeko idatzi ditu olerkiok, ez etsitzeko eta eusteko sinesten duenari. Poetak gauza asko esan nahi lituzke, baina beharbada hurrengo poema-liburuan esango ditu oraingo honetan esan gabe utzi dituenak eta gu, irakurleok, besoak zabalik izango gaitu. Haizeak dakarrena haizeak darama, etiku, poetiku; hots, hots, bizion oinok, hotzak ttupitua Koldok idaztea errimekiko jolas bihurtzen du bere liburuetan, guai Bonbai! Seigarren hau eskaintzen die askatasunaren semeei, amatxoz oroituz azkenean, ez baitu nahi eguna bihurtzerik gau. Zein polita norberak jartzea puntua i-aren gainean besteak jarri beharrik ez izateko aitortzen du eta egin duela bizitza guztian sentitu nahiz eta koadroan ez kabitu.

Enarek joan-etorrian bere arrastoa utzi dute, eta denbora badoa aurrera gizatasunez utziz maitemina. Ainara neska gazte alai honi heldu zaio Koldoren kantuaren gaia: bihotz atsekabeak bihotz hau blaitu du, ttupitu, poeta delako handi eta bere umiltasunean emankor, egoera hobe batera guztiok irits gaitezen nahi du. Hala bedi! Gora Koldo traketsaren poesia! Nik ere ongi baitakit zer den poesia-liburu bat idatzi behar eta letretan galduta ibiltzea; beti bezala dagoenean bonbon eta ez dagoenean egon.

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/film-luzeak-zinema-euskaraz/902706492001/1554384081001/eutsi/

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s