Egunkari maitea,
Euri hil dela esan didate familiartekoek, baina ez dakit… ene bihotzean taupaka, zaunka, sumatzen dut.
Nekaturik ditut begiak,
negarrez tantaz tanta…
nekaturik dut arima,
sentitzeaz maitasuna…
nekaturik bihotza
taupaka egunero lagunak eta familia…
nekaturik hatzak
ate-joka nabil maiteari
eta gaur euria ari du
begietatik bihotzera
ateri dago zerua
eta zaunka ari zait
ene lagunik finena
ene lagunik onena
beti nire ondoan egon den lagun leiala…