Brnon, 2014ko otsailaren 2a, igandea. Gaur Kandelario egunez zirelako (ene aitatxi patxiku gaurko egunez sortu zen Oitzen, 1906an) GARA!

Egunkari maitea,

“Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz”
http://www.ahotsak.com/albisteak/kandelario-eguna/?utm_source=rss_link&utm_medium=rss&utm_campaign=rss_feed

arnas hartu

Hona hemen GARAn gaurkoan argitaratutako nire literatur kritika, Joxemari Iturralderen RASPUTIN ETA SANPETERSBURGOKO GAUAK eleberriari eginikoa:
http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-02-02-06-00/hemeroteca_articles/baitha-eijerra#.Uu4jqhzeK8Q.twitter


Baitha eijerra

Idazleak maisuki kontatzen digu elez, itxitako garai baten euskal testigantza, behin bere osaba Martin Iturralderen ahotsetan entzuna idatzirik utzita.

Irakurlea eleberri historiko honen hasieratik harrapaturik geldituko da 1905etik 1916ra bitarteko garai bateko historian, haizeak eraman zuen Errusiako Inperio haren gainbehera nozituko du bere erraietan eta Gregori Efimovitx Rasputin dugu historia honen protagonista.

Ederra bezain ikaragarria, eleberria irakurri ahala, nik sentitu dudana irakurle gisa. Errusiako garai hartako hiriburu inperialeko giroa ekarri dit idazleak, tsar-tsarinen Neguko Palazioko nahigabeak eta San Petersburgo hartako gau eroak.

Hunkigarria eta kitzikagarria Rasputinen abenturak Errusiako Herrian eta nobleterian, eta hark omen zuen eragina Nikolai II.a tsarraren palazioan eta familian. Erogarria da Rasputinek daraman bizimodua Errusiako hiriburuan, eta hiriko gaueko izarra izan zen, aldeko eta kontrako sentimenduak sorraraziz.

Ederra bezain erogarria garai hartako Errusiako deskribapenek eragin didaten sentimendua; erotiko-pornografikoa ere San Petersburgoko gau zenbaitzuen deskribapena, Rasputinen dohain sendagarri-espiritualak ez ezik, bere dohain fisiko-sexual-falikoak ere agerian jartzen dira eleberrian, oso ezaguna baitzen emakume ororen artean eta entzute ona zuen herritar xumearengan, jendea laguntzen baitzuen. Eleberrian aditzera ematen zait Errusiako gainbehera ezin dela ulertu Rasputin gabe.

Idazleari Biarritzeko bere osaba Martinek kontatu omen zion behin istorio bitxi bat: lagun handiak izan zituen Esteban Urtunsaustegi eta Jeanne Munitxa, eta haiei esker ezagutu zuen Rasputin eta Yusuppov printzearen istorioa. Haiek mende hasiera hartako Errusia gorabeheratsuan bizi izan ziren, eta iraultza hasi zelarik, Frantziara erbesteratu ziren Yusuppov printzearekin batera, haren zerbitzari baitziren. Rasputin ezaguna hil zuen Yusuppovek, Biarritzen igarotzen zituen udak, Parisetik ihesi.

Honela, eleberri historiko honetan Errusia eta Euskal Herria lotzen dira, jadanik denak hilda daude, baina kausalitatez garai historiko hartako zati bat geureganaturik dugu, eta jakitun naiz orain Errusiako Iraultza noiz, nola eta zergatik hasi zen.

Testigantza historiko honi esker, Biarritzeko auzo errusiarrean iraultza hartatik erbesteratutako nobleteria haren oinordekoen villa zenbaiten berri izan dut, eta Baitha Eijerra horretan bizirik iraun duen bakarra geure artean, istorio hauxe da; hura bizi izan zuten guztiak hilik daude, baina bizirik gelditu da idatzirik liburu honetan. Denak hilik daude, osaba Martin ere bai, behin idazleari Rasputinen eta Errusiako istiluen kontuak kontatu zizkiona. Nolanahi ere, pozik nago idazleak Jeanne Munitxa eta Esteban Urtunsaustegiri Errusian gertatutakoak, Rasputinen garai istilutsuan, idatzita utzi dituelako.

Orain denak hilda daude, XX. mendeko lehen laurdeneko pertsona haiek guztiak, eta guk euskaraz dugu aukera irakurtzeko idatzita gelditu dena.

gaur igande honetan, biharamun erromantikoarekin nago; alde batetik, BIHARAMUNA, atzo lagun batzuekin festa batean egon nintzelako, eta bestetik, ERROMANTIKO, ene maitea urrun dagoelako, ez hain urrun, baina haren hutsa sentitzen dut bihotzean, ene bihotzak ez daki zer egin, gehiegi maite duen bihotz honekin…


Tell me how you’ve been,
Tell what you’ve seen,
Tell me that you’d like to see me too.

‘cause my heart is full of no blood,
My cup is full of no love,
Couldn’t take another sip even if I wanted.

hacer el amor

usted existe

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s