Egunkari maitea,
baikor eta itxaropentsu egoteko (des)arrazoiak ditu ene bihotzak: asko maite dut, maite nau. Neure baitarako sentimendu udazkenduetan kiribildurik nago, bi maitale, bikote maitemindu bat gara hiri desberdinetan bizi dena, elkarrengandik 200 km-ra baina taupaka batera, postal erromantiko hau idatzi diot:
Bozkatuko al zenuke, irakurle maite, postal literario honegatik?
http://www.clubdeescritura.com/convocatoria/ver/micropostal/2112
Poesia ere idazten segitzen dut ene maiteak inspiraturik:
POEMA BERRIA (ene maiteari)
2013ko udazkena
Udazken honetako naturak
zure arimaren koloreak zabaltzen dizkit
neure eskuetan.
Udazken honetako haize hotz honek
bihotza laztantzen dit
zure eskuetan.
Urteko geldialdi erromantiko honek
xuxurlatzen dit epel, isilik
zeren eta sentimendu hau
konkretu subjektiboa da
zuganantz
arrazoitzen ez dakien
sentimendua.
Ez naiz objektua,
ez dago helbururik
zu giltzarrapo bati lotzeko,
baina subjektuak gara,
hegoaldeko zu eta ni, berriz, iparraldekoa,
gorri grinatsua den boligrafo honen
ene bizitzaren protagonista
eta askatasunez idazten dugu
zeru urdinean haizearen bitartez
gure maitasuna.
NUEVO POEMA (para ti, Jose L.)
Otoño de 2013
La naturalez de este otoño
me abre diferentes colores
de tu alma en mis manos,
en este otoño acaricias mi corazon
con tu suave viento
de esta estacion romantica.
Romantica
porque este suspiro
va de yo a tu
romantica
porque somos subjetos
a este sentimiento unitario
que no entiende de razonamientos
que no tiene objeto
atarte a ningun candado
sino sujetos a este boligrafo rojo apasionado
tu del sur y yo, en cambio, del norte,
que escribimos en libertad
a traves del viento en el azul cielo
nuestro amor.
1976ko ekainaren 6an sortu nintzen igande goiz batez Irungo ospitale zaharrean. Ez nuen protestarik egin, ez nuen negarrik egin (gurasoek diotenez geroztik ere ez nuen negarrik egiten…) mundu honetara etortzeagatik, eta oraindik ere mundu honetan segitzen dut, eguneroko gertaera ttikiek zoriontsu egiten lagun diezadaten saiatuz. Irunen bizi naiz bai, baina bertze tokiak ere ezagutu ditut: euskal herri zenbait, atzerriko bertze zenbait. Denak miresgarriak berean. Ez dut olerki-libururik argitaratu, eta ez dakit nahi ote dudan ere… baina ene olerki-bildumen artetik bat atera eta argitaletxe baten eskutan utzi dut, ai, ene!!! Hala ere, eleberri bat itzuli berri dut gaztelaniatik euskarara eta aukera baduzue irakurri galtzea metodo kontua da deritzana.
2012ko azaroan nire lehen olerki-liburua argitaratu nuen Maiatz argitaletxean: Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak.