Brnon, 2013ko urriaren 13a, igandea… zein amets, hasperen, egin duzu bart?

Egunkari maitea,

bart arratseko ametsa egia omen da, eta zein amets egin duzu? nik ez dut oroitzen ene ametsa, baina begiak ireki bezain pronto, ene maitea nirekin zegoela egin dut amets, orain lan kontuengatik kanpoan dena, baina laster ikusiko dudala espero dut. Bitartean, mundu edo lur honetan bizi naizenez, nire hats olerkitua botatzen segituko dut, hartu ahala lurretik.

GARA > Idatzia > Kultura

POESIA

2013ko HATSAREN POESIA

hatsaren poesiak

Ainara MAIA

Tristura eta poza da poesia/bizhitza, bi hitzetan laburbilduz. Poesia zer den azaldu nahian, hatsaren indarraz, bihotzeko taupadaz idazten dute olerkariek, bihotzean min dutelako, eta alaibide bakarra ametsetan sinestea dugulako, begiak ixten ditugu ikusteko maite duguna/gaituena.

Poesia hari fin bat da, eta bertatik erortzea oso erraza da. Poesiak ditu anitz ildo, eta HATSAk anitz aho. Poemarik ederrenak sufrikarioen hats sakonenetik datoz, eta bihotzaren hatsak bizi luzea merezi duela esaten dio Luixa Gilzuk irakurleari.

Udazkena hasi da bere botila husten, eta ene maitearen hutsa dut bihotzean, baina itxaro dut laster elkartuko garela. Amets zaharrek denbora daramate eta nik amets berriak egin nahian begiak ixten ditut mundua barruan sartzeko. Udazkenean hostoak bezala, olerki-aroan hitzak erortzen dira, hitzen garaia bukatu delako Agurtzaneren erranetan, eta hutsak betetzen du isiltasuna. Eta irakurleari orrialde zuri bat ageri zaio olerki-liburu hau irakurtzen hasi eta gutxira. Tipi-tapa biziaren mugimenduan murgil gaitezen eta ustekabean ager daitezen gure nahi sakonenak. Hala ere, udazkenean ezkiak tematzen diren bezala hostoak lurrera jaurtitzen, olerkaria ere hala, hitzak botatzen ditu hats hartuz batera.

Udazkena hostoz hosto biluzten ari den bitartean, udaberriko enara haiek urtzen doaz itsaso bilakatzeko Juan Mari eta Marisa olerkari lagunek xuxurlatu didatenez, eta ainara honi erran diote oroitzeko nola behin etorri nintzen negarrez urtzen Euskal Herritik Txekiara, eta oroitzeko, arren, itzulbidea. Begiak ixten ditut olerki bakoitzeko, ez baita begiz ikustekoa ikusi beharrekoa, Artzeren erranetan, beharrezkoa den gauza bakarra ikusteko beharrezkoagoa baita bihotza.

Aurten iaz bezala Hatsaren Poesia argitaratu da bizitzaren kateak segi dezan, atzo, gaur eta bihar, arbasoak, gurasoak, seme-alabak. Gogotik ezagutza, ezagutzatik jakituria, maitasunetik elkarbizitza, elkarbizitzatik kimu berriak. Eta heriotza ere gogoan beti izatea oroitarazi dit Josetxo Azkonak, egün batetik besteala gizakia ere badoa bere bidean, eta gogoan düzü geroa orain egiten düzüna egizü den hobekienik. Viva la jota, y la gaviota y tanto el tango como el fandango Aurore hor dago!

Egunsenti berri bat dator gau ilun baten ondoren, eta xarmangarriak dira bizitzari hatsa emateko liburu honetako bertso eta olerkiak! Baina azken batean literatura baliatzen dugu gure bihotzeko sentimenduak eta munduko gertaerak kontatzeko, eta irakurleak artea topatuko du hitzetan liburu honetan. Pozak ez ezik, tristurak ere topatuko ditu orriotan irakurleak, zorionean poza eta tristura, negarrak eta irriak daudelako, baita bat eginda dauden «bizhitza» edo poesian ere. Zoriontsu garela uste arren, hau ez da filmetako zoriontasuna, baina Ekhiñek maite ditu istant horiek, enetzat ere ongarri dira hitzok.

Isilik irakurri ditut olerki ororen hitzak, mon coeur hunkiturik, eta tximeleta bezala, Karmen Estebanen gisa, lorez lore atseden bila nabil, maite nautenen bihotzean daukat ene etxea, eta ni neu izanik, liburuko Malen poeta gaztearen gisa nik ere bihotzarekin sentitzen dut.

Poesia zuhaizpean gorderik da eta utzi poema bakoitzari musika bezala irristatzen, irakurle, datozen bezala hartu hitzak, ezer eskatu gabe trukean, misterio bila bazabiltza, alferrik ari zara. Hartu eta bota hatsa, irakurle, irakurri ahala, bizitza miresteko, taupadak aditzeko, arnasa dastatzeko, gorputzak usaintzeko, lurra ukitzeko, garena garelako. Poesia hilzorian den hatsa da, hatsaren poesia, poesiaren hatsa, eta hitzen gatibu gara denok, hitzen zurrunbiloan galduta denok eta elkarrekin sortutako iazko Hatsaren lagunon bazkaondoko apirileko hitzak ere agertuko dira liburuaren bukaeran.

Hitzen garaia bukatu omen delako isilduko eta bizituko naiz, jadanik ez nagoelako gehiago maitemindurik; asko maite dut ene bihotzeko kuttuna. Baina hizkuntza behar dugu oraindik hitz egiteko eta isiltzeko. Poesia behar dugu bizitzeko zoriona eta zorigaitza.

amaia@idazten.com

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20131013/427388/eu/Lurraren-hats-olerkituak

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s