Brnon, 2013ko buruilaren 28an, larunbatean… udazken on, irakurle!

BigPoet eta lagun maiteok,

Zer moduz zaudete?

Ni mindurik baino ongi nago, gaur bederen eguzkia atera da itxaropentsu atzoko amesgaiztoa ezabatu nahian-edo. Izan ere, atzo irailaren 27a ostirala egutegitik ezabatu nahi izango nukeelako. Ez dut oso ongi lo egin eta bihotz-arima mindurik eta zauriturik, kolpaturik eta urraturik, iratzarri naiz, nere lagunik onena nirekin haserretu delako, eta ni beste behin ere negarrez lehertu eta afaldu gabe ohera joan ezkilore-infusioa hartu ondoren. Izan ere, hori izan da niretzat BETI, lagun bat, lagun berezi bat, lagun on bat, zeinekin oso ongi pasatu dudan eta nire kezkak, beldurrak eta minak konpartitu ditudan, konfiantza hori eman zidan hasieratik, elkar ezagutu genuenetik. Nire bakardade eta minetik ateratzen laguntzeko „salbazioa“ eta LAGUNA izan zen, nire aitaren heriotzak oso bakarrik eta jota utzi ninduelako, biluzik munduan.

Horregatik ESKERRIK ASKO, BIZI OSORAKO ESKERTURIK NAUKAZU, ZORDUN, BigPoet.
Beste aldetik, BARKATU neurekoia izateagatik, baina saiatu naiz beti bihotzetik eta zintzotasunez aritzen, on beharrez eta askotan hanka sartu dut, ez baitakit zer den bikote bat edukitzea eta horregatik niretzat MAITASUNA bikote-harreman bat baino gehiago da (beste gauza bat da „maitasuna“ hitz txikitan edo amodioa).
Iragana pasatu da eta aurrera egin behar dugu, gogoan izanik ez daukagula etorkizunik; soilik ORAINAREN JABE GARA. Eta orainean, aurten, Jose sevillarra ezagutu dut eta maitemindu naiz, asko maite nauelako (esan dit). Etapa berri bat hasi dut bizitzan, eta berarekin segitu nahiko nuke. Beste inork eman ez didana (ez dakit seguru oraindik zer den) eman dit, seguraski nik ere hari eman diodalako, eta ASKO MAITE DUT, HORI DA NIRE ORAINA, eta zorioneko naiz horregatik, nire beldurrak eta kezkak idatzi badizkizut ere Whatsapp bidez. Izan ere, ZORIONTSU naiz eta beldur naiz aldi berean, eta nire lagun on zaitudalako kontatu dizut dena zuri. Ez nago zutaz maitemindurik (agian egon nintzen iraganean, baina hori pasatu da zorionez eta zoritxarrez) baina ASKO ESTIMATZEN DUT ZURE ADISKIDETASUNA, ZURE IRITZIAK ETA HITZAK, asko laguntzen didate Joserekin nola jokatu jakiteko.
Eskutitz honekin batera, SENTITZEN DUT. Nire errua da Whatsapp ongi erabiltzen ez jakiteagatik, sentitzen dut nire axolagabekeria atzoko egun beltzean. Izan ere, teknologia berriekin beti motz xamarra izan naiz eta honetan ere Josek sarrarazi dit, berak „oparitu“ baitzidan mugikorra. Atzo bat-batean Whatsapp bidez zure mezu-bonbardaketa jasotzen hasi nintzen, eta dena ongi irakurri gabe erantzuten saiatu nintzen den-denari eta akatsekin idatzi nuen, ongi jakin gabe zer idazten nuen (ez da aitzakia, badakit, baina…), zuk nik baino azkarrago idazten duzu mobilez, ez dakit nola egiten duzun, ni ez naiz horren abila, baina atzoko amesgaiztotik ikasi dudan bakarra da email, sms eta mezu azkarrei ez zaiela azkar eta berehala erantzun behar eta ongi irakurri behar dela ezer erantzun baino lehen. Nik Whatsappa mantenduko dut, Joserekin harremanetan egoteko modurik onena dudalako, bestela nik ere utziko nuke. Nahiko nuke atzoko amesgaiztoa ahaztu eta itzuliko bazina zure hitz lagungarriekin, Joxeanek ere eskertuko dizu.
Jose maiteak gaur goizean GOOD MORNING idatzi dit eta Israel-era joan da aste batzuetarako enpresak bidalita. Bere hutsunea eramangarriagoa egiten zait Whatsapp dudanetik, baina era berean menpekotasuna sortzen dit, bere mezuak jaso nahi ditudalako aldioro. Beno, ikasiko dut Whatsapp kontrolatzen zuk bezain ongi, trebeki erabiltzen baituzu nik baino heldutasun handiagoz.
Jose da orain nire bizitzaren ardatza, asko maite dut eta zu, zuek behar eta nahi zaituztet nire zoriona konpartitzeko. Orain olerki baikorrak idazten ditut eta gaztelaniaz ere bai batzutan Joseren eraginez. Beharbada ez dira olerki tristeak bezain onak, baina bihotzetik izaten segitzen dute:

Soy feliz
Porque hoy te escribo estas palabras
Aunque tu estes en silencio.
Soy feliz
Porque te pregunto „como estas“
Para decirte „te quiero“
Para decirte que estoy ahi/aqui siempre
Con todo mi corazon.
Soy feliz
Porque te amo
Por haberte conocido
Por tenerte ahi/aqui conmigo
Soy mas feliz que nunca, Jose…

IMG_20130922_150451

UDAZKEN ON DENOI
UDABERRIAK BIZIPOZTU NINDUEN
BEHARBADA UDAZKENERAKO
UDABERRIAN SORTUTAKO (AMETSA) MAITASUNA
INDAR HANDIAGOZ GAUZATUKO DELAKO
GAUZATZEN ARI DELAKO…

ADEITASUNEZ eta MAITASUNEZ
IZAN ZORIONTSU BIHOTZ-BIHOTZEZ
ZUEN LAGUN maite
AINARA
(Nolabait ere egindako hankasartzea konpondu nahiko nuke, barkatu…)

PD: Txekiako argazkiak bidaliko dizkizuet emailez edo whatsapp-ez, gaur eta datorren aste osoan bertako ardoaren dastaketa dago hiriko plaza nagusian.

IMG_20130926_175743

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s