2013ko agorrilaren 13a, asteartea, ez dok amairu, ez dok malefizio, baina zer gertatzen ari zaigu?

Eguneroko maitea,

hauxe da azken boladan buru-bihotzetan bueltaka dabilkidan hausnarketa, eta zurekin, irakurle maite (ezer iruzkintzen ez badidazu ere) konpartitu nahi dut:

http://paperekoa.berria.info/berria/2013-08-11/005/002/whatsapp.htm

Berria.info »
Papereko Edizioa »
Berria

2013-08-11

Zuzendariari
Whatsapp?

Ainara Maia Urroz. Irun.

What’s up? Zer gertatzen da gure gizartean? Facebook gisako giza-sareen garaian, face to face edo aurpegietara begiratzeko beldur gara, eta nahiago dugu zrmdz? idatzi, aspaldiko lagunari ongietorri-besarkada eman baino. Ahaztuz norbere egoaren harrokeria, ez ote gara umiltasunez elkarrengana begiraden eta keinuen bidez hurbiltzeko gai?

Zer gertatzen zaigu? Informazio anitzaren garaiotan, komunikatzen ahazten ari zaigula iruditzen zait, eta komunikazioa baino nahiago dugula milioika informazio eta dibertimendu arin jaso. XXI. mendea informazioaren aroa da, bai, baina ahaztu zaigu postontzi betea goizero irekitzearen zirrara, postariari egun onak eman ondoren. Ahanzturaren amildegira jaurti dugu lagun minaren eta maite gaituen ororen ahotsa, letra idatzi elektronikoaren mesedetan.

Inkomunikazioaren truke, kobertura-uhinen bila gabiltza uneoro zoratu beharrean eta norberaren bakardadearen zuloan hondoratzen gara, jendez inguraturik egon arren. Informazioaren eta inkomunikazioaren garaiotan, duela zazpi urte lagun min poeta big batek sms bidez idatzi zidana oroitzen dut orain bihotzez: «itzul gaitezen gure arbasoen garaira, mobilik gabe aurrez aurre maiteminduen hitzordua jarriz».

XXI. mendean, informazioaren eta inkomunikazioaren gizartean, nik oraindik eskutitz pertsonalak idazten eta igortzen ditut, nahiz eta erantzun bakan batzuk jaso era berean. Egunero begiratzen dut postontzian, eta irekitzen dut eskutitz bat aurkitzeko itxaropenez. Nahiago dut telefono dei bat egin maite dudan pertsona nola dagoen sentitzeko haren ahotsean.

Facebook, Twitter, Gmail, Hotmail, Yahoo… What’s app? Zer gertatzen da? Informazio anitzaren bide asko dago, eta ni galtzen naiz, gaizki-ulertuak sortzen baitira ahotsa entzuten ez delako eta soilik mxzprrd gisakoak dezifratu behar ditugulako. Basoaren erdian ene bihotzaren alde iluna argitzen didan maitea aurkitzen dut GPSrik gabe. Oihanaren erdian, naturaren bihotzean, ez dut koberturarik aurkitzen, baina konektaturik nago bizidun eta zentzu guztiekin, armonia bizian animaliekin eta landareekin, eta ama naiz erditu gabe ere, oso-osorik.

Zer gertatzen zaigu, irakurle? Entzun dezagun bihotzak esaten diguna eta ez gizarteko arauek; izan ere, munduan dagoen gauzarik sakratuena bihotza baita, arrazoirik gabe ere sentitzea denok goazela maitasunaren ibai berean itsasorantz. Gainerako guztia arinkeria eta hutsala da, gainerako etiketak eta muga guztiak hutsalak dira.

La ley del amor portada

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s