2013ko uztailaren 19a, ostirala. Poesiaren egunak ilargi betearen bezperetan. HERZliche Glückwünsch, Eva, heyvää kusimurran!

Egunkari maitea,

hona hemen poesia-eguneko egitaraua:
Eako poesia-egunak: http://www.eakopoesiaegunak.com/aurtengo_egitaraua.php

(Big) poeta eta lagun maitea,
arrazoi jakinik (nik bederen ez dakit) gabe isilik zauden horri,

zer moduz zaude? Nola zaudete, familia, zer moduz semetxoa? Zer moduz dago Joxean eta haren hanka, osasuna? Eta Asier, Iñaki… kuadrilla magikoa? Eman goraintziak eta besarkada bana denei, ikusten badituzu, esan aspaldi barkatu diedala (naizela) dena.

Ni ongi nago, eguraldi onaz, oporrez eta familiaz pixka bat gozatzen eta udazkenerako pilak kargatzen. Iragan ekainaren 27an etorri nintzen Euskal Herrira, eta egun horretan bertan Zumarragako poesia-errezitaldian egon nintzen lo gutxi eginda; uste nuen, beharbada, han ikusiko zintuztedala nire gonbidapenari kasu eginik, baina laneguna zen eta ez zen egun ona. Txekiako nire ikasle batekin etorri nintzen, Lazkaoko Maizpide barnetegira etorri behar baitzuen eta uztailaren 14ra arte Euskara-ikastaro trinko batean murgildu da; jadanik Txekiara itzuli da.

San Martzialetan, nire herriko jaietan espero zintuztedan, baina zer egingo diogu ba, beste plan hobeago bat izango zenuten. Osasunez ez nabil ongi, baina familiaren eta lagun onen maitasuna ez zait falta, eta ezin naiz kexa. Ekografia bat egingo didate iraila hasieran eta ea zer esaten didaten medikuek; bitartean goza dezadan egun bakoitza azkena izanen balitz bezala, umil eta xume. Osasunak uzten badit, irailean itzuliko naiz seigarren urtez Brnora, eta beharbada Joserekin egongo naiz, baina orain ez dago Txekian, lan bat lortu du Eslovakiako beste hiri batean. Konplikatua da, niretzat beti izan dira konplikatuak harremanak, baina zuri zer esango dizut ez dakizunik!
Gauza bat bederen ikasi dut aurten, eta hori behintzat badut, ikaskizun hori: Maitasunak denok besarkatzen gaitu eta ez du inolako mugarik. Horregatik maite zaituztet zuek ere, aspaldi sartu baitzineten nire bihotzean. Maitasuna bikote-harreman bat baino gehiago delako zuek ere maite zaituztet, MAITE ZAITUT ez zaio bikotekideari soilik erraten, baina lagunei, familiakoei eta bestelakoei ere bai.
Espero dut bihotzez uda honetan niretzako denbora hartzea zuen agenda bette-bette horretan, eta egun bat jartzea elkarrekin egoteko, berandu baino lehen. Hil ondoren ez dut nahi-eta nire hiletetara etortzerik, bizirik nagoela behar dut nire lagun onenaren besarkada eta ongietorria, gaur bihar baino hobe.

Besarkada bero bana eta muxu zaparrada, laster ikusi arte!

Zuen Ainara sentibera eta maitagarria

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s