Egunkari maitea,
bihotzez eta zintzo idatzi dizut beti, nire bizipoz eta bizipenak, eta oraingoan ere halaxe idazten dizut: bihotz osoz ilargi bete ederraren biharamunean…
http://youtu.be/pzrBbWyVqlY
GARA
Zuzendariari eskutitzak
http://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/004/2013-06-28/aukeran_ez_dut_alarderik_nahi.htm
Aukeran, ez dut alarderik nahi
Ainara Maia Urrotz | Irun
2013/06/26
Urte zahar hau San Joan sutan erreko dugu eta bere gainetik jauzi egingo dugu urte berri zoriontsu baterantz, urteko gaurik motzenean, ilargi beteko gauean. Santu batez mozorrotu dugu berezkoa eta naturala den tradizio bat, naturarekin bat egiteko edo naturarekin armonian bizitzeko aukera, gure aitzindarien eta arbasoen ohiturari jarraiki.
San Martzialak nire herriko besta sainduak dira, Irungoak, baina bi alarde txapelgorridun horiek nekaturik naukate. Jadanik tradiziozko bilakatu da bi alarde egotea Irunen, eta hirugarren aukeraren aldekorik ez ote dago?
Izan ere, hirugarren aukera litzateke antimilitaristena eta euskaldunona. Hirugarren aukera litzateke mendetako etengabeko gerrak eta galerak gibelean uztea eta martxa militarrei garrantzia kendurik, bestaz gozatzea, bizitzea.
Alardearekin (edo alardeekin) Nafarroako Erresumaren galera ospatzen ari gara eta galera horrekin batera Euskal Estatu Independente bat eratzearen aukera historiko bakarra galdu genuen. 1522tik aitzina euskaldunon eskubideen etengabeko galera bat besterik ez da egon, eta beraz, ez dugu ezer ospatzekorik. Frantses-gudarostearen porrotarekin, Nafarroako erregeak ere bere koroa galdu zuen eta errege gaztelarra jarri zen euskaldun guztion gainetik.
Horregatik, San Martzialetako tradizio saindua serioski hartzen badugu, ez dut alarderik nahi. Hirugarren aukerarekin bat egin nahi dut, feminista banaiz ere, lehenago euskalduna naiz eta historiari begiratuta, euskaldunok ez dugu ezer ospatzekorik, eta San Martzialeko guda hartan euskaldunok galdu genuela oroitu behar da.
Bada, hirugarren aukera horri heldu nahiko nioke: tradizioa serioski eta estuki hartu gabe, alardea irundar guztion besta baten gisa har dezakegu, eta ez «frantsesen aurkako garaipen» gisa, hori ez baita horrela, ez zen garaipen bat izan euskaldunontzat. Hauxe da udaren hasierako berri freskoa: ainara baten antzera hegan joango naiz, hegoalderantz iparralde berotik. Ainara honen hegaldiaren berria zuenganantz doakizue, eta badirudi ainara bakar batek uda badakarrela, eta maiatza ekainean goxo sartu den bezala, maitemindurik dut bihotza berriro ere.
Gora San Pedro eta San Martzial!
Berria.info »
Papereko Edizioa »
Iritzia
2013-06-28
Zuzendariari
Aukeran, ez dut Alarderik nahi
Ainara Maia. Brno (Txekia).
San Martzial jaiak nire herriko besta sainduak dira, Irungoak, baina bi alarde txapelgorridun horiek nekaturik naukate. Tradiziozko bilakatu da bi alarde egotea Irunen, eta hirugarren aukeraren aldekorik ez ote dago? Hirugarren aukera litzateke antimilitaristena eta euskaldunona. Hirugarren aukera litzateke mendetako gerrak eta galerak gibelean uztea, eta martxa militarrei garrantzia kendurik, bestaz gozatzea, bizitzea.
Alardearekin (edo alardeekin) Nafarroako Erresumaren galera ospatzen ari gara, eta, galera horrekin batera, Euskal Estatu Independente bat eratzearen aukera historiko bakarra galdu genuen. 1522tik aitzina, euskaldunon eskubideen etengabeko galera bat besterik ez da egon, eta, beraz, ez dugu ezer ospatzekorik. Frantses gudarostearen porrotarekin, Nafarroako erregeak ere bere koroa galdu zuen, eta errege gaztelarra jarri zen euskaldun guztion gainetik.
Horregatik, sanmartzialetako tradizio saindua serioski hartzen badugu, ez dut alarderik nahi. Hirugarren aukerarekin bat egin nahi dut. Feminista banaiz ere, lehenago euskalduna naiz, eta, historiari begiratuta, euskaldunok ez dugu ezer ospatzekorik; San Martzialeko guda hartan euskaldunok galdu genuela oroitu behar da.
Hirugarren aukera horri heldu nahiko nioke: tradizioa serioski hartu gabe, alardea irundar guztion besta baten gisa har dezakegu, eta ez «frantsesen aurkako garaipen» gisa, hori ez baita horrela, ez zen garaipen bat izan euskaldunontzat. Gora San Pedro eta San Martzial!