Egunkari maitea,
zer moduz?
nik zintzurretik behera beldurrezko korapilo bat dut gaurko eguzkia erabat gozatzen uzten ez didana, baina irribarre egiten diot lainotzar honi… oso zoriontsu naiz, nintzen, ez nuen uste inoiz berriro maiteminduko nintzenik, eta oso zoriontsu naiz aurten… baina aste honetan ezusteko bat jaso dut… eskema guztiak hautsi dizkit, eta orain ez dakit zer egin…zer egin behar dut?
Maite nau, maite dut, eta oraingoan ongi atera behar du gure arteko harremanak, baina ez dakit nahikoa maite nauen, nirekin bakarrik geratzeko moduan. Ez dut izan nahi orain arteko neska tuntun eta lotsatia, abandonatu izan dutena neska inteligente bategatik, sufriarazten duten horiengatik; aldatu behar dut. Ezin diet emozioei utzi nire bizipoza eta itxaropena zapaltzen, eta burutsu jokatu behar dut, ahal dela inor sufriarazi gabe.
Nahikoa sufritu dut bihotzarengatik orain arte, eta horren ondorioz maitasunezko poema-liburu hau argitaratu nuen iaz, MAITASUNA ZER DA? NAHIA ETA EZINA? ez dakit, baina liburua argitaratuta, nire bizitzako etapa eta kapitulu gogor eta mingarria itxi nuen. Orain zoriontsu naiz maite nauen/dudan gizonarekin… oraingoan dena ongi doa… hori sinetsi nahi dut…
CHANSONS D’AMOUR ILARGI BETERIK GABEKO GAUAK
oso urduri nengoen elkarrizketan, barkatu… negar gehiagorik ez…
denbora asko pasa dut ulertzen ez nuenaz kexatzen, eta horregatik nahiago dut gauzak argi esatea, nahiz eta horrek min egin.
http://youtu.be/pM3ajiJDG14