2013ko ekainaren 9a, igandea. Gaur maitagarri agertuko natzaizu, irakurle, enara bat udaberrian…baGARA!

Egunkari maitea,

badakit aspaldian ez dizudala idatzi, baina badakizu hasieratik eta sortzetik beretik gure arteko harremana berezia izan dela; ez dela “ohiko eguneroko” bat, ez baita inoiz izan egunero idatzia, baina bai bihotzero, bihotzak eskatzen zidan eta didan aldiro. Une zail eta bakartietan ondoan izan zaitut, negar-malkoak irentsi dizkidazu, zure/nire hitzekin laztandu eta kontsolatu lorik gabeko gau askotan… eskerrik asko, ene eguneroko maitagarria…!

6676

Pasa den ekainaren 6an 37 urte bete ditu udaberriko ainara honek, urte berri bat maitemindurik eta maite nautenek aunitz eta maitasunez zoriondu naute, esplizituki mezu eta telefono bidez, facebook eta eskutitz bidez, han eta hemen, nahiz inplizituki ere zoriondu naute eta nauzue isilik zaudeten eta maite nauzuen horiek bihotzaren taupada bakoitzeko, nire bihotzean zaudetelako, baita deitu ez didan mutiletan nire lagunik onenak ere zoriondu nau, Euskal Herritik, Lartzabalen bizi izandako nire Oiartzungo lagunik onenak, nahiz eta orain ez den gehiago han bizi… Euskal Herriko Highland-etan bizi baita. Eskerrik asko, BigPoeta!

Urtebetetze-egun polita eta eguzkitsua igaro nuen Brnon, eta gaua maitasunezko muxuz blaiturik.

IMG_20130607_143414


37 URTE

Duela hamar urte amets batzuk nituen
eta neure burua hamar urte barru
maitemindurik, ezkonduta eta seme-alabekin ikusten nuen.

Hemendik hamar urtera amets horiek betetzeke ditut
eta beste amets batzuk ditut betetzeko,
eta neure burua, agian, hamar urte barru
maitemindurik, ezkonduta eta seme-alabekin
irudikatzen dut.

Amets batzuk nituen eta
hemen nago
irudikatu ez nuen lurralde batean
maitemindurik, ezkongabe eta seme-alabarik gabe.
Baina iloba maitagarri batekin.

Oraindik amesten dut eta poesia idazten dut,
ez dut gehiago irudikatzen,
POESIAK BIZI NAU!

zorionak izeba

GARA > Idatzia > Kultura

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130609/407123/eu/Idazten–bizitzen–segitzeko-arrazoi-bat

HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Idazten -bizitzen- segitzeko arrazoi bat

maitagarriaAZALA.indd

Ainara MAIA

Batzuetan, maitagarriek tristura-istant bat izaten dute, ahulezia, malenkonia-une bat. Batzuetan, eguzkia ezkutatzerakoan gertatzen da, eta une horri «maitagarrien ordua» deritzo, ikusi ez baina antzematen ditugun gauzak gertatzen ari direla sentitu ohi dugulako.

Mariasun Landaren ipuin honetan aditzera ematen zait arriskutsua dela desio duguna berehala lortzea, desio eta helburua baino garrantzitsuagoa dela bizitzan bidea bera, bizitza bera; eta gauza bakoitzak bere denbora behar duela, izaki bakoitzak norbere denbora eta garaia duela, eta denbora subjektiboa dela.

Maitagarri-segundo horietako bat orduak izan daitezke guretzat, asteak txolarrearentzat, hilabeteak antxoarentzat eta urteak inurrientzat.

Niri ere maitagarri baten itxuran agertu zait Mariasun Landa eta desio izan dut ipuina bukatzerakoan nire ipuin propioa, nire bizitza, kontatzea eta idaztea, baina uste dut ez nagoela oraindik nire bizitzaren amaieran, oraindik bizi nahi baitut, eta beraz, nire bizitza egiten edo bizitzen segituko dut, idatzi ahala, erabakiak hartuz eta neure burua aldatuz.

Eta desio dudan gauza bakarra da bihar gaur bezala Mariasun Landa etor dadila gugana beste ipuin maitagarri batekin, Maitagarria ipuineko protagonistari bezala desio bat eska ziezaion. Izan ere, gaur Maitagarri bat agertu zaizue bat-batean tristuraren tristuraz eta malenkonia-une labur batez: «Zer eskatu nahi didazu, irakurle?». Beharbada, erantzuna, gaur bezala bihar berriro etortzea gauza bera galdetzera.

Maitemindurik nago; nire begiek ikusten dutena idazten dut, baina batez ere nire bihotzak sentitzen duena, egun batean bihotzak krak! egin zidalako. Zergatik desio bat eskatu? Zertarako?

Gauzak datozen bezala hartzen ikastea da ipuin honetatik atera dudan ikaskizun maitea, eta besteei gauzak ahalik eta errazen jarri, kexa atseginen gutunontzia adibidez.

Eta, batez ere, oso garrantzitsua dela nork bere buruari galderak egitea.

Hauxe desio dut gehien: zu bihar berriro etortzea gauza bera galdetzera. Bitartean, erantzunik bilatzen ahalegindu gabe, denbora igarotzen da, eta harekin batera nire bizitza, gure bizitza.

Bizi garenez gero, garrantzitsua da galderak egitea eta ilusioz bizitzea, ilusionatzen gaituzten gauzek mantentzen gaituzte bizirik egunez egun. Ilusioa da Mariasun Landak eskaintzen digun giltza Desilusioaren herri tristetik aldentzeko eta Ilusioaren herri alaian bizitzeko, krisiak gainditzeko modu bakarra ilusioa eta itxaropena baitira.

Gaur egun bizi dugun krisi global honetan ere alde ona ikusi behar da, borroka egin behar dugu ez adoregabetzeko, eta ziurtasunik gabe zoriontsu izateko.

Bizitzeko ezinbesteko den gauza bakarra itxaropena dela diosku Mariasun Landak. Ipuinaren protagonistak berak idazten digu bere bizitzako «Maitagarria eta desioa» istorioa, eta irakurlea maitagarri bilakatzen da narrazioa irakurtzen duen bitartean, denbora nola pasatzen den bizitzen ari dena, gizakion gertaeren igarotzea. Ipuineko Maitagarriari gertatu zitzaiona gertatuko zaio ipuin honen irakurleari, ez duela malenkonia eta ahulezia-istant gehiagorik izango.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s