Egunkari maitea,
gaur nere eguna omen da, Seaskako egutegiaren arabera, eta bart nere osaba batek zoriondu ninduelako oroitu naiz. Ez da nere urtebetetze-eguna, baina nire eguna, eta zorionak AINARA, AINHARA, INARA, ELAIA… guztioi.
Ainara txori baten izena da, eta udaberriaren mezularitzat hartzen da. Udaberriko lehen eguzki-printzekin batera dator gugana, nator zuengana. Tradizio kristauan txori bedeinkatutzat dute; izan ere, enarek kendu baitzioten Jesukristori arantzadun koroa burutik.
Ni ere zuengana natorkizue berriro ere maitemindurik eta itxaropenez beterik, ea oraingoan ongi ateratzen den! beldur naiz, baina oraingoan bai, ala? ni ere ainara bat nauzue, udaberriaren amaiera aldean munduratu zen ainara bat eta urtero-urtero natorkizue udaberriko eguzki goxoarekin batera, zoriontsu izatera, zuen artean.