2013ko apirilaren 7a, igandea. HATSAren poesia maitasunez hartu eta botatzeko eguna, olerkariaren eguna Senperen, denok bihotz bat GARA poesiaren eta maitasunaren ibai berean!

Egunkari maitea,

Olerkari adixkidea,

Atzoko egunaren berri aurkituko duzue http://olerkarieneguna3.blogspot.fr/ blogean.
Taldearen argazkia ere hor dago.
Eskerrak bihotzetik etorri diren guzioi, bai eta etorri ez zitezkeen guzioi ere. Aurten , hainitzek osasun arazoak ukan dituzte ,guzioi, ahal bezain laister sendatzea opatzen diegu .
Eskertzen ditugu , Juanma Sarasola ete bere bizi laguna, beren haurtxo-altxorrak : Erlaitz eta Gaxen, gure artera ekartzea gatik, bai, eta, Maddi Agurtzaneren semetxo ttikia , berak utzi digun marraski poetikoarentzat .
Milesker ere, lagundu gaituzten guzioi eta bereziki : Marisa Arruabarrena, eta honen bizi lagunari bai eta Iñaki Bereziartua sukaldariari eta bere bizi lagunari.
Milesker oraino, Angela, Beronika, Argitxu, Mikel,Peio,gure zerbitzarieri.
Milesker Andoni Iturriotz-i, bere etxe ederra prestatzea gatik,
Milesker Ainara Maiari, bere ordez, bere ama ”Feli’ igorri digulako .
Milesker Juan Ramon Makuso eta , Luixa Giltzu-ri, hain ederrak diren , aurtengo sar hitzak idaztea gatik .
Milesker Jean Louis Davant eta Joane Davant-i, poesiaz duten sinesmenarekin etorri direlako.
Milesker Aurelia Arkotxa, bere nortasun ziradatsuez beterik ikusi dugulako.
Milesker , Juankar Mugartza eta Josu Jimenez-i, Hatsa elkartearentzat zutabe beharrezkoak ditugulako.
Milesker Imanol eta Joan Mari Irigoien-i, beren nahimen argituaz bete gaituztelako.
Milesker Babiano Mikel-i berak duelako datorren urteko liburuaren sar-hitza idatziko .
Milesker Migel Gomez-i , olerkari berri berriari.
Milesker ,Maite Ramos-i bere erakusketa ederrarentzat ( Hau ikusi ditaike arratsaldetan , Larraldean 15 egunez)
Milesker Pello Otxoteko-ri hain zintzotasunez irakurri digun testoarentzat.
Milesker ,Julen Azpeitia-ri,bere hitz eta bozaz xarmatu gaituelako.
Milesker Antton Kazabon-i ,esku zabaltasunez utzi liburuentzat bai eta bere umore etengabearentzat.
Milesker Joan Mari Apaolazari, bere izaite ixilaz asko gauz erraten digulako.
Milesker Peio Jorajuria-ri, Hatsa elkarteaz, bai olerkiz bai prentsako ageriz , axola duelako.
Milesker Arritxu Santamaria eta Mikel Zelestino-ri ,’Hatsa”k egiten dituen ekintzetan,beti hor direlako.
Milesker Luzien Etxezaharreta-ri, duen poesiaren ardurarekin gure ondoan aurkitu dugulako.
Milesker , Carmen Valois, Itziar Gomez-i,” Idazle eskola”ren bazterretik, beren presentzi goxoa beharrezkoa dugulako.
Milesker Koldo Zubeldia eta Joseba Aurkerenari-ri, idazteko duten kemen fidela preziatzen dugulako
Milesker ” Hatsaren olerki bustiak 2023” bideoan agertu argazki eta testo ederren
egile guzioi!
Milesker eta besarkada bat ,bi ohetzeko hitzño bat igorri diguten guzioi ! bai eta, etorri ahal izan ez diren guzioi!
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
P.S: Geroxago, ”Olerkarien eguna”ren karietara egin diren gertakizunetaz, berri gehiago emanen dugu.
Eta azkenik, liburuaren ukaiteko , iragan aldi batez , zuen helbideen datoak eskatu ginituen .
Hauk bidali otoi ! (orai arte bakarrik 33ek digute erantzun bat eman)

Bestalde, artikulu hauxe topatuko duzu, irakurle, gaurko GARA egunkarian, sinpleegia agian, baina poesiaz bihotzetik bihotzera beti ere. Egun poetiko ona izan!

GARA > Idatzia > Kultura

POESIA
Manifestu sozialista bat (injustizia salatzeko)

sinplistak

Ainara MAIA

«Alfabetoko hogeita bost letretan kabitzea zaila da batzuetan, eta orduan poetak ez du nahikoa poesia».

Poetak zenbakiak ere behar ditu poesiazko liburu bat egituratzeko. Sinpleegia da bizitza poetarentzat eta orduan konplikatzen ditu formak eta neurriak, malgutzen ditu silabak eta esaldiak luzatzen. Ez da poesiazko liburu bat, ulerterraza bilakatzen du berez konplikatu egiten duguna munduan.

Norberak bere ikuspuntua du, eurotan irabazten duen soldataren arabera, dena ekonomia baita. Literatura ere batzuetan ekonomizatzea esan nahi du, eta egitura sinpleak erabiltzea, poesiatik aldendu eta prosari heltzea, gizatiar gehienoi belarrietara aise iristeko moduko manifestu sozialista, munduan gailen den ideia sozialdemokrata eta liberalen aurrean. Erabat sinple.

Poetak hitzak etorri ahala idazten ditu eta gero lotsagabekeriaz ez ditu ezabatzen (ezabatu beharreko hitzak), baizik eta gainean zirriborratzen eta marratzen ditu irakurleak jakin dezan poetak benetan pentsatzen omen duena, apaingarri eta metafora poetikorik gabe.

Batzuetan, alfabetoko letrak jartzen ditu zenbait pertsona errealen anonimotasuna gordetzeko, eta, beste batzuetan, izen propio ezezagunak idazten ditu lotsagabe poetak.

Tarteka maitasunaz eta leialtasunaz mintzo zaigu poeta, azken batean norbanakoaren bizitzeko benetako arrazoia. Odagile eta bertzelako olerkarioi zuzentzen zaigu, errealitatetik urrun eta ametsetan gaudenoi, eta poesia ezin dela edonoiz eta edonon erabili esaten dit manifestalari poetiko honek, ezin dela nahasi politika eta poetika, plazera eta lana ezin nahas daitezkeen bezala.

Zu ni zarelako, du selbst bin ich, elkar inguratzen ginelako hitzen beharrik gabe, eta sentitu nahi dut naturak oparitzen didan desagertzeko bide luzea. Ezin da olerki hau erre artezilariekin eta nik ere papertxoetan idaztea dut gogoko.

Txillardegi aintzat hartzen du poetak, eta haren esanak bere egiten ditu: apaingarriekin objektuak lehenago zahartzen direlako erabaki du poetak poesia soila idaztea, denonak diren hitzekin, eta betaurreko berriak erosita maitemindu egin da kolono batekin.

Poetak galderak botatzen ditu gizartera, denok osatzen dugulako azken batean talde bera: zergatik idazten ditut oharrak liburuetan? Zergatik azpimarratu? Hobe analizatzeko edo egoa gorago kokatzeko egiten dut? Voila! Psikologoa eta poeta biak direla tranpatiak diost, je n’ecrase pas les gens, je les laisse creer, je respecte leur pensee.

Poema bat idazteko saiakera egiten du eta adibideak ematen ditu pausoz pauso, eta hiriak deskribatzen dizkigu poeta urbano honek. Iruñea eta Gasteiz, hitzez hitz sentitu ditut, adibidez. Huhu! Eta kontuz! Denok kritikatzen gaitu, gizarteko pertsona eta maila guztiok, teknokratak eta langileak, emakume heldu ederrak, lagunak eta igeltseroak. Ez dago jadanik langile klaserik, eta denok hipokrisiak jota omen gaude. Kritika euskal gizarte osoari egiten dio, eta poetak kontraesanez betetzen du liburua.

(Hemen hobeto gaude) Euskal Herrian, betiere, beste tokietan baino hobeto gaude. Areago, beste tokietan okerrago daude. Euskal Herrian inon baino hobeto. Poesiazko liburu honetan politikak zipriztintzen du dena, eta arerioa tratatu behar omen da gutxienez Bohumil Hrabal jaun idazle txekiarraren liburu batean nazi okupatzaileak tratatzen diren begiramendu berarekin. Baina hori poetaren iritzia edo manifestua da; zure iritzia, nire iritzia, bakoitzak berea dauka eta hori da hoberena, eta elkar maite dugu neurrian. Mediokre nahi gaituzte, eta guk airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu. (Hobe da eraila izatea, hiltzea baino).

Gaur betaurreko berriak erosi ditut nik ere. Gaur maitemindu egin naiz kolono batekin. Azken batean maitasuna da haren atzetik joatea, poesia egitea, olerkia urratsez urrats bizitzea, politika kontraesanez beterik dagoelako. Ezin gara kexatu.

amaia@idazten.com

xorinokantharia@hotmail.com

http://www.idazten.com/index.php?option=com_content&view=article&id=1789%3Aliburu-iruzkinak&catid=72%3Aliburu-iruzkinak&Itemid=64

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s