Egunkari maitea,
IKA IKA IKA Brnotik ere euskaraz pasatu da KORRIKA!
Iragan ortzegunean 21ean udaberriaren lehen egunaren haize hotza lagun ere izan genuen, negua arrastaka eta hotza berotu nahian, iluntzeko zortzietan Brno hiriko erdialdea aztoratu genuen nire euskara-ikasle zenbait, euskaldun aberkide batzuk eta nik pixka bat, harritu ere bai…
Eta gaur besta handia egonen da Baionan seguraski KORRIKAk helmuga baitu han.
Hemen, Europaren bihotzean eguzkiak agertu nahi du indartsu baina hotzak oraindik oztopatzen dio lasai agertzea. Elurra danba-danba aritu da udaberriaren atarian, eta nik ateak ireki dizkiot erabat zuritzeko, bihotz gorri sentibera borborka dudalako, maitemindurik eta ilusionaturik. Elurra mara-mara aritu du gelditu gabe udaberriari ate-joka kaxkax, eta nire esperantza berdeak zuritzen ari dira, baina loratuko al da sortu berri den maitasun berri hau?
UDABERRI ON GUZTIOI! min handia egin didazun horri ere udaberri on, eta zorionak…
FELIZ PRIMAVERA A TODOS!
HAPPY SPRING!
PEKNE JARO!
BIAK BIZIKO AL GARA MAITASUN GOZOAN?
QUIZAS VIVAMOS JUNTOS Y ENAMORADOS ALGUN DIA….
JARO, LASKY CAS?
UDABERRIA MAITASUNAREN AROA OTE?
Ezusteko haize boladaren eta elurtearen gisakoa da maitasuna, bat-batean dator, abisatu gabe, eta ezustean zeharkatzen du bihotza, eta halere atsegina da elurte ondorengo eguzkiaren besarkada mina zeru urdinetik…