2013ko otso-hilaren 22a, ortzirala. Zorionak, Ainhoa! ELURRA mara-mara ari du eta dena ZURI dago…it’s snowing, it’s nice!

Egunkari maitea,

Ate batzuk itxi zituzten Andoainen duela hamar urte injustuki eta frogarik gabe, eta herri bat, Euskal Herria, bere egunkaririk gabe gelditu zen. Ate batzuk itxi zituzten, zuzendaritza atxilotu eta torturatu, eta oraindik ez digute ezer argitu horren inguruan. Ate batzuk itxi zituzten, baina zauriak irekirik segitzen dute. Hala ere, Euskal Herria ez zen gelditu egun bakar bat ere euskarazko egunkaririk gabe… EGUNERO lehenbizi, gero BERRIA…

egunkaria

Nire bizitzako kapitulu bat itxi dut urte berri honekin batera, nik ere ate batzuk itxi ditut halabeharrez, baina ene bihotzeko zauriak irekirik segitzen du.

Eta hala ere, maitasunari zabalik nago bete-betean, beharbada kapitulu berri honetan berriro ere zauritzeko baina erabat zoriontsu izateko aukerari bai erranez. Zorioneko naiz maite nauenik badudalako Europaren bihotz honetan, elurra mara-mara ari du eta norbaitegatik idazten ditut poema berriak. Zorioneko naiz maite nauzuelako, maite zaituztedalako. Eta zu ere maite zaitut, Ainhoa lehengusina, ZORIONAK ZURE URTEBETETZE HONETAN ETA EGUN ELURTSU HONEK MAITASUNA ETA POZA EKAR DIEZAZULA! ZORIONAK ETA BESARKADA BERO BAT.

484916_511942978849587_1570957998_n

NAMESTI SVOBODY
Eguerdia 11:00etan da beti
ASKATASUNAREN PLAZAN

11etan ateratzen da egunero bolatxoa
obelisko beltzetik
garai bateko guda haren garaipena ospatzeko
suediarren aurka.
“Penis” gisa ezaguna da
11etan eguerdia dela ohartarazten digun
obelisko beltza
zakil handi beltz hori
hiriaren erdian
berotzen gaitu emakumeok negu zuri hotz honetan,
eta LOVEANDPEACE
garaipenaren ikurra erakusten diot
ene maiteari,
maitasuna egin ondoren… ♥

penis

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s