2013ko ilbeltzaren 18a, ortzirala honetako arratseko 19:30etan elkar ikusiko eta sentituko dugu!

CHANSONS D’AMOUR liburuko olerkien errezitaldia

OLERKI ERREZITALDIA

Maiatz argitaletxeak Ainara Maia Urroz irundarraren -Chansons d’amour / Ilargi beterik gabeko gaua- kaleratu du, «Amodiozko atsegin, minak eta esperantzak» agertzen dituena. Gaur egun Txekian irakasleak, urtarrilaren 18an 7:30etan aurkeztuko du bere azken olerki liburua Kabigorri Ateneoan.

RECITAL DE POESÍA

Ainara Maia Urroz presenta su poemario -Chansons d’amour / Ilargi beterik gabeko gaua- . La cita será el día 18 de enero a las 7:30 en el Ateneo Kabigorri.

Ainara Maia enseignante et poète,elle exprime les espérances et désillusions de l’amour, un chemin qu’éclaire la poésie.

chansons

diariovasco.com

Sábado, 19 enero 2013

lluvia
Hoy 7 / 14 | Mañana 7 / 12 |
más información sobre el tiempo

diariovasco.tv

Estás en:
diariovasco.com

Noticias Gipuzkoa

Noticias Bidasoa

IRUN
«Nire poemek ‘blues’ kutsua dutela esan ohi didate»
Ainara Maia Urroz Irakasle eta idazlea. ‘Chansons d’amour. Ilargi beterik gabeko gaua’ olerki bildumaren errezitaldia gaur izango da Kabigorrin
18.01.13 – 00:17 –
JOANA OCHOTECO | IRUN.

«Nire poemek ‘blues’ kutsua dutela esan ohi didate»
Olerki bilduma. Ainara Maia Urroz argitaratu berri duen liburuarekin. :: F. DE LA HERA
LIBURUA
Errezitaldia: Gaur burutuko da, ostirala, 19:30etatik aurrera Kabigorri Ateneoan (Peña kalean). Sarrera librea da.
Liburua: ‘Chansons d’amour. Ilargi beterik gabeko gaua’ da olerki bildumaren izenburua. 111 orrialde ditu eta 15 euroko prezioa du. Maiatz argitaletxearena.
Idazlea: Ainara Maia Urroz irundarra 1976. urtean jaio zen. Gaur egun irakaskuntzan lan egiten du Txekiar Errepublikan.

ainara-maia--647x231

Amodioa da Ainara Maia Urroz irundarraren olerki bildumaren gai nagusia. ‘Chansons d’amour. Ilargi beterik gabeko gaua’ izenburua duen liburua gaur burutuko den irakurketaren protagonista izango da. Ainara Maiak, gaur egun Txekian euskarazko irakasle gisa lan egiten duena, bere olerkiak ezagutaraziko ditu Kabigorri Ateneoan, 19:30etik aurrera.
-Nola aurkeztuko zenuke zure olerki bilduma?
-Izenburuak esaten duen bezala, maitasunezko kantuak eta bizipen pertsonalak inspiratutako liburua da. Amodio eta sentimenduzko olerkiak dira, pertsonalak eta beharbada nahiko autobiografikoak. Azken hiru edo lau urteetan sortutakoak dira. Asko idatzi dut azkeneko denboraldi honetan, eta hautaketa bat egin dut olerki denen artean. Dena den, poema dexente daude. Olerkiak lau ataletan bananduak daude, lau urtaroen izenak daramatenak: udazkenean hasi eta negua, udaberria eta uda izeneko atalak daude bilduman.
-Izenburua euskaraz eta frantsesez dago, zergatik?
– Bi alde hartzen ditu izenburuak: alde batetik, maitasunezko kantuak eragin didaten inspirazioa. Gainera, nik betidanik idatzi dut eta gehienetan gauetan. Horregatik ‘Ilargi beterik gabeko gauak’, lorik gabe eta idazten emandakoak. Badira arrazoi asko gauean idazteko: isiltasuna dago, gehiago pentsa-tzen dugu…
-Ze iritzi jaso dituzu liburuaren inguruan?
-Nahiko ulerterraza da, ez da poesia iluna edo sinbolikoa. Erraz irakurri eta identifikatzeko modukoa da. Edonork ditugu sentimenduak eta bizipenak, azken finean. Poesia maite duen orok animatzen ditut bilduma irakurtzera. Esan ohi didate ‘blues’ kutsua dutela nire poemek, pixkat melankolikoak dira. Baina editoreak berak esan zidan, aldi berean ere nahiko baikorrak direla.
-Nola sortu zen bilduma hau plazaratzeko aukera?
-Idatzi ditudan olerkien artean hautaketa bat egin nuen, eta gero lagun batek animatu zidan bilduma hori argitaletxetara bidaltzera. Iparraldeko Maiatz argitaletxetik deitu zidaten eta bertako arduradunak, Luzien Etxezaharretak, proposatu zidan 2012an liburua argitaratzea. Nik baietz esan nion, zergatik ez!
-Durangoko azokan aurkeztu zenuen liburua. Nola izen zen esperientzia?
-Eukal kulturaren topagunea da, argitaletxe guztiak bertan daude: txikiak, haundiak… Denetatik aurkitu dezakezu Durangoko azokan. Txekiatik etorri berria nintzen aurkezpena egin genuenean. Polita izan zen, igandea zen eta jende asko egon zen.
-Gaur arratsadean errezitaldi bat burutuko duzu Kabigorrin.
-Kabigorriko Javi Sistiagak proposatu zidan. Hasieran, otsailean antolatzen duten poesia jardunaldietara gonbidatu ninduen, baina nik datorren astean Txekiara itzuli behar dut eta ezin nuen. Beraz, azkenean urtarrilean ekitaldi hau egitea erabaki genuen. Zenbait olerki aukeratu ditut gaur arratsaldean irakurtzeko, eta tartean kantu bat ere egongo da.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s