2013ko ilbeltzaren 13a, igandea. Hamairugarrenean hamahiru errenka bizitzeko (Gabriel G. Marquez), bizitzeko kuraiaz eta idazteko talentuz (Ione Gorostarzu)

Egunkari maitea,

Gabriel Garcia Marquezek honako bizi-aholku hauek eman dizkit, eta nik neure egin ditut:

1. Maite zaitut, ez zu zeu zarena zarelako… zurekin nagoenean ni neu naizena naizelako baizik. MILESKER, BIGPOET LAGUN ETA ADISKIDE.
2. Ez ditu inork merezi zure malkoak, eta zure malkoak merezi dituenak ez dizu negar eginaraziko. ADIO, ENE TXISTU MAITEA.
3. Norbaitek zu zuk nahi bezala ez maitatzeak ez du esan nahi ez zaituela bere izate osoaz maite. IKUSI ARTE, ENE TXISTU MAITE.
4. Eskutik hartu eta bihotza ukitzen dizuna, hura duzu benetako adiskide. MILESKER AUNITZ, ENE LAGUN POETA ETA BIGPOET.
5. Inor arrotz izateko modurik txarrena: ondoan jarrita egon eta jakin, ez duzula hura zeure izango sekula. ESKERRIK ASKO, BIGPOET.
6. Ez utzi inoiz irribarre egiteari, ezta triste zaudenean ere, ez baitakizu inoiz nor maitemin daitekeen zure irribarreaz.
7. Pertsona bat bakarra izan zaitezke munduarentzat, baina zu mundua zara pertsona batentzat.
8. Ez pasa denborarik, zurekin denbora pasatzeko prest ez dagoen harekin. AIO, ENE TXISTU MAITE.
9. Agian Jainkoaren nahia da, zuretzat egokia ez den jende asko zuk ezagutzea, zuretzat egokia den pertsona ezagut dezazun arte. ESKERRIK ASKO, NI MAITE NAUZUEN GUZTIOI, ESKERRIK ASKO, ENEKO, ETA MILESKER… DENOI.
10. Ez negarrik egin, zerbait bukatu delako, egin irribarre gertatu zelako.
11. Beti egongo da min emango dizun jendea, beraz egin behar duzuna zera da: KONFIANTZA IZATEN JARRAI, ETA SOILIK ARRETA GEHIAGO JARRI KONFIANTZA BI ALDIZ NORENGAN JARTZEN DUZUN.
12. Bihur zaitez pertsona hobea, eta jakin ezazu ziur nor zaren, beste norbait ezagutu eta hark nor zaren jakitea espero izan baino lehen.
13. Ez egin hainbeste ahalegin; gutxien espero duzunean gertatzen dira gauzarik onenak.

ione g

2013ko urtarrilaren 13a.

GARA > Idatzia > Kultura

POESIA
Bizi kuraiaz eta idatzi talentuz

Ainara MAIA

Poetaren izatea, poesia, zelofanetan bildurik eskaintzen digu estreinako poema-liburu honetan Ione olerkari gazteak bere bizitza bihotzez.

Eta, izan, izan zitekeen oro, bada poeta, bada norbait. Eme jaio zen emakume izateko, egiten den guztia desegiten delako eta alderantziz. Egunero egiten eta des egiten dela esaten digu eme Ionek. Beldur ikaragarri bat sortzen dute atzera bueltarik gabeko ekintzek, eta hona hemen kritika guztien gainetik eta irakurle guztien azpitik hegan olerkaria, hitz xumez, tinko, ausart.

Zerbait izan nahi zuelako beharbada irakurri ahala des egingo da liburu hau, baina nigan gelditu dena, hitza. Norbait denaren hitz poetikoa idaztearen lanak aske egiten du poeta, dena egin dezakeelako lanpeturik egonik. Aske da, hitzak idatzirik denona egiten baitu berea. Olerkariak ez aspaldi utzi zion zorion beteegiarekin amesteari, eta errealitate egiten ditu ametsak, zerbait bilakatuz, libururatuz.

Jaiotzaz eta heriotzaz mintzo zaigu hitz poetikoz Ione, noiz arte bizituko ote den galderari poesiaren bidez erantzun nahian egin du liburua, hil eta gero alferrik baitira hitzak. Familiaren sokak lotzen du olerkaria, eta bizi den ezkero, bizitzak kezkatzen du poeta, eta denborak ez dio ardura, baina txikitako oroitzapenek elikatzen dute poeta gazte honen hitz jarioa. Dena dago lotuta, denok gaude loturik.

Gau eseri bat tantaz tanta doan bizitzan, eta hitzak egiten eta des egiten doaz poema-liburuko orriak pasa ahala, irakurri ahala. Bizitzea hustu eta bete delako, eta emakume gazteak maite ditu zakilak, batzuetan maite ditu zakilen jabeak ere. Oroitzapenak ez ezik, galderek bultzatzen diote idaztera olerkariari: beharrezkoa ote da sufrimendua gizaki izan gaitezen?

Sufrimenduek eta beldurrek bultzatzen dute bizitzera poeta, idaztera, baina babes-neurriak hartzen ditu badaezpada, min gutxiago har dezan: makillajea, facebooka, poesia, tristura, inork ez baitu erasoko negarrez ari dela. Galderak. Nola izan besteekin eten gabe? Nola sortu izango direnak? Galderak, gidabaimenik gabe jarri baitzioten bizitza eskuetan, eta behar denean euri egiten duen bezala, negar egiten ere badaki poetak benetan.

Bizi, idatzi du denboraz: tik tak! Etsai bihurtu zaion denboraz, agendan ez baitu borobil gorririk, baina hala ere edertasunaz ere idazten du poetak, hala sentitzen duelako, edertasun iheskorraz Ione poetak nahi duena idatzi du bere lehenengo poema-liburu honetan, beretzat eginez poemarik ederrena. Nik neurea neuretzat egingo dudan bezalaxe,hala agindu baitit Ionek.

Heriotza bizitzaren laguna denez, elkarrekin amodioa egiten dute. Tristea da itzulera, eraikinak baino ez ditugunean zain, baina hemen dago liburu honetan poetaren gorputza eta bere poemak. Bera, izan, bera da, eta izango gorputz bat olerkiz jantzirik edo poesia larruazalak bildurik. Eta galdera unibertsalak: noiztik? Noiz arte? Zergatik? Zertarako? Politak dira mundua eder ikusten duten begiak. Zergatik da horren zaila izan nahi dudana izatea? Eta nik galtzear dudalarik itxaropena, irakurri ditut hitzok: itsasoan ez daude arrainak bakarrik, eta argitxoari klik eginik poesia idaztea besterik ez zait bururatzen, motza baita bizitza, mingotsa heriotza, eta tartean maitasuna, bizitza, maletak pisu handia hartzen du bihotza astun delako, beti maitatzen baitu behin joandako hura; itzuliko al da?

Badarama bizitzak poeta, badoa bizitza, hitzek egiten gaituzte, hitzek des egiten, irribarrez horman zu eta ni, Sarrionandia mesanotxean eta inoiz ez dela hilko egin du amets: ikaratzen nau betiko bizitza horrek, astun zait bihotzean BETI hori. Infernua besteak dira, baita zerua ere, bada poeta eta ez da, dena eta ezer ez, ez da aski mintzatzea, esan egin nahi du poetak. Zoriontasuna da poema bat bizitzan edo bizitza, poeman, ni ez naizen oro ez dela nirea onartzea, amapolazko lakuak, baina banoanean zer gertatuko da? Galderak.

Galderaz galdera, segi idazten, segi bizitzen, muxu bat eta gehiago zuri, kamarad(k)a!

amaia@idazten.com
xorinokantharia@hotmail.com

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s