2013ko ilbeltzaren 8a, asteartea, amatxi Bittori zenaren urtebetetzea. Goizean goiz jaikitzeko gogorik ez, horizontalki geratzeko gogoa soilik, ohean.

Egunkari maitea,

duela urtebete hain juxtu asko maite nuen eta asko maite ninduen Txistuk gorroto ninduela esan zidan, eta bihotza betiko zauritu zidan larriki. Hura zoriontsu zelako ez zuen eskubiderik asko maite zuen pertsona bati iraintzeko, ez zuen eskubiderik eguberrietan eta urteberritan ni negarrez jartzeko eta bihotzean ezpata sartzeko, ni odolustuz.

mafalda

Horregatik oso triste nago oraindik, barkamenik ere eskatu ez didalako, nik gabonetan eskutitz bat ere idatzi banion nire aldetik barkamena eskatuz, ez dakit zergatik, baina beharbada hura barkatzeko beharra dudalako. Horregatik guztiagatik oso triste nago, tristuraz blai eta negar egin dut, goizean goiz bihozminez eta ez nuen gogorik bertikalki jartzeko. Horregatik gelditu naiz horizontalki ohean etzanda, motiborik gabe bizitzeko.

Baina gero pentsatu dut aski zela etzanda egoteaz eta eguzkia leihoan ikusten nuelako neure buruari esan diot GAUR EGUN BERRI BAT DELA ETA EGUN ON BAT IZAN DAITEKEELA. Berri on bat jaso dezakeela azkenean ene bihotzak, eta jaiki naiz, gosaldu dut eta ezustean lagun maite baten telefono-deia jaso dut…
Zure deia ez dut jaso ez, Eneko edo Udazken… idatzi zenizkidan guztiak idatzita nere blogean publikoki eta ni negarrez utziz askotan, gauza asko ez baitziren egia eta horrek min ematen du, egiak ez diren gauzak irakurtzea. Zuk inoiz ez ninduzun ezagutu nahi izan, ez zenuen hitzordurik jarri inoiz. Nik, ordea, 2011ko udazkenean Txekiara gonbita luzatu nizun, nire helbidea eman nizun eta telefonoa ere bai. Ez zenidan ez deitu ez bisitatu. 2011ko eguberrietan ez nuen izan zure berririk, 2012ko udan Euskal Herrian egon nintzen eta ez nuen zure berririk izan eta aurtengo eguberrietan ez duzu bizi-seinalerik eman, ezta urteberrion opatzeko ere… Horrela ez dira portatzen lagunak, oso gaizki nago eta ez zara agertu ezta besarkada bat emateko ere, lagun bat behar dut eta zu desagerturik.

Pasa den urtebete honetan oso gaizki pasatu dut nere bizitzako gizonak gorroto ninduela esan zidalako, eta zuri hori bost axola, baina badakizu zer? berdin zait, jadanik ez zaitut ezagutu nahi, ez duzu merezi nere konpainia onik. Beno, ez da egia, axola zait, eta asko, zure iritzia, zure adiskidetasuna, zurekin begietara begira hitz egitea, baina hori zuk nahi baduzu, UDAZKEN, edo patuak nahi badu, noski.

Urte berri hau ene maiterik gabe hasi dut, barrua triste baina irribarrea ezpainetan. Itxaropentsu.

35645_494585967240036_926741402_n

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s