2012ko abenduaren 30a, igandea. Eguneroko maitasunezko ekintza xumeek garaitzen dute munduko gaiztakeria!

Egunkari maitea,

oso sentibera nago eta negarti dut bihotza… gauza asko gertatu zaizkit azken urteotan, azken hamarkada honetan nere aita hil zenetik edo bere gorputza eraldatu zenetik, bere arima eta bihotza nigan baititut beti.

Ez dut bakarrik bukatu nahi urtexar hau, bikoterik gabe eta maitemindurik; eta nahi baduzu, bihar ikusiko dugu elkar…Banako tabernan, Hondarribian, goizeko ordubatetik aurrera!

banako 31

ez da nere errua izan, ez, Eneko edo udazken edo zarena zarela, ezagutu nahi ez ninduzun hori; urteotako balantzea egin dut eta positibo ateratzen zait, bai, eta gainera maitasunezko olerkiz beteriko liburu bat argitaratu dut. Ez, ez da nere errua, Eneko edo lagun ezezagun hori, nik den-dena maitasunagatik eta maitasunez egin dut, nik ez diot inori ezetzik esan, inori ez diot minik egin ukabilez edota hitzez (ez da hori izan behintzat nire asmoa, kontrakoa baizik), eta maitasunezko hitzak soilik esateagatik eta idazteagatik iraindu eta mindu didazu, Txistu, baina barkatzen dizut urtexar honetan, bihotzez maite zaitudalako beti eta betiko.

Eta behar zuen guztiari nire errespetua eta maitasuna eman diot, zuri ere bai, Eneko, nire etxera ere gonbidatu zintudan, eta nire telefonoa eman. Zuri ere bai, Txistu, eta lagun eta maite eta familia guztiak ere maitatu ditut.

Bihotzez opa dizuet onena, urtexar hau ongi bukatu eta urte berria hobeki hasi, txarrak barkatu eta onak gogoan hartu, eta zuetako bakoitzarentzat desio bana idatzi dut bihotzean.

2013 eleaniztun.

Urte zaharrak ospatzeko
Jaungoiko legea,
Ohitura onak gordetzeko
Elkartuko gera (3 aldiz)

Zein goxoa bihurtzen den
Esku askotara,
Zatitzen den ogiaren
Ispilu ugaria (3 aldiz)

(egilea: Julen Lekuona)

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s