2012ko abenduaren 28a, inuxenteon eguna, ortzirala. Ze plan?

Egunkari maitea,

gaur oso triste nago, oso sentibera eta negarti bihotza… ez dut bakarrik bukatu nahi urtexar hau, bikoterik gabe eta maitemindurik; ez da nere errua izan, Eneko edo udazken edo zarena zarela, ezagutu nahi ez ninduzun hori; urteotako balantzea egin dut eta positibo ateratzen zait, ez da nere errua, Eneko edo lagun ezezagun hori, nik den-dena maitasunagatik eta maitasunez egin dut, nik ez diot inori ezetzik esan, inori ez diot minik egin ukabilez edota hitzez, eta maitasunezko hitzak soilik esateagatik eta idazteagatik iraindu eta mindu didazu, Txistu, baina barkatzen dizut urtexar honetan, bihotzez maite zaitudalako beti eta betiko… eta behar zuen guztiari nire errespetua eta maitasuna eman diot, zuri ere bai, Eneko… zuri ere bai, Txistu, eta lagun eta maite eta familia guztiari.

Zer egin behar dut? beharbada triste nago, ohartu bainaiz gaur ilargi betea egongo dela (lainoturik dago eta ez dut ikusten) eta bihar hobeki egonen naiz. Hala bedi…

2012-12-28 15.25.49

Pelikulak

Abenduaren 28an “EL GUERRERO PACÍFICO” pelikula botako da. Dan Millman arrakasta duen gazte kirolari bat da, olinpiar jokoetako txapelduna da eta dena daukana: ospea, zorte ona eta neskak. Bere bizitza irauli egiten da ordea, motozikletako istripu batean ia bizitza galtzen duenean. Patuak bigarren aukera bat emango dio Sócrates ezagutzen duenean. Ezerezetik ateratako adineko gizon bat da eta benetako gudari bakezale batek bezala momentu bakoitza bizitzen eta disfrutatzen erakusten dio.

Dan Millmanen “El camino del guerrero pacífico” lan autobiografikoaren eta best seller-aren zinemarako egokitzapen bat da. Eckhart Tolle edo Deepak Chopra bezalako autoreek bermatutako pelikula bat da.
“Benetako borrokak gure barnean ematen dira”

Tokia: Gausartu zentroa, Peña y Goñi 3, Donostia
Eguna: abenduaren 28a, ostirala.
Ordua: 20:00etan
Sarrera: Dohainik eta jarrera irekia duen pertsona orori zabaldua

gausartu


Kontzertua Oiartzunen gaur 22:30etan, udaletxean:
ERRAMUN MARTIKORENA ETA MIKEL MARKEZ

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s