2012ko abenduaren 20a, ortzeguna. Udazkenaren azken hostoa, blogeko orri bakarti honetan…

Egunkari maitea,

pasa den ortziralean Oiartzungo ilunabar literarioan parte hartu nuen, eta hilaren 24ra arte nire poema-liburua (CHANSONS D’AMOUR-ILARGI BETERIK GABEKO GAUAK) salgai duzue Oiartzungo liburuazokan, udaletxean.

Ilunabar literarioa, gozamen hutsa
18.12.12 – 00:08 – EL DIARIO VASCO
GOIZARIN | OIARTZUN.

Joan den ostiraleko Ilunabar literarioak eman zion hasiera liburu eta disko azokaren harira Ttur-tturreko kideek Udalaren laguntzaz prestatutako ekitaldiei. «Azokak, euskara eta euskal kultura bultzatzea duenez helburu, zer hobeto euskal idazle, musikari, antzerkigile eta ipuin kontalarien lanari gure saiakera xume horretan leku egitea baino. Horregatik, gaurkoan, hiru ordu laurden inguru iraungo duen saioa Idazle Eskolako eta herriko zenbait idazle ariko zaizkigu eurek sortutako testuak errezitatzen» aurkeztu zuen Yurima Sagastuyk, AEKko kideak. Irakurritako testuek bazuten lotura bat: denek hartu zuten abiapuntutzat Xabier Lete zenaren poesia edo kantaren bat. Xabier Leterengana gehixeago hurbiltze aldera, haren bi abesti kantatu zituen Ane Badiolak, Joxe Leon Kazabonek gitarraz laguntzen ziola.
Idazle Eskolatik honako kideok parte hartu zuten: Amaia Etxeberria, Tere Irastortza, Mikel Artola, Zuriñe Zubillaga, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Olatz Mitxelena. Herritik, berriz, hauek: Aintzane Toledo, Oier Guillan, Izar Azpiroz eta Goiatz Labandibar.
Ekitaldira hurbildu ziren hamarnaka herritarrek gozatu ederra hartu zuten emanaldiarekin.

OIARTZUN ilunabar literarioa.jpg

Eguberri on, hiru bisitari izan nahiko nituzke ene etxeko ateari joka, NIRETZAT ETA MAITE DITUDANENTZAKO, MAITE ZAITUZTEDANENTZAKO: OSASUNA, BAKEA, MAITASUNA.
Urte berri on 2013 ez dok malefizio, eta udazkenaren azken hostoa erori da gaur, neguan biluzik gelditzeko, sutondoan zure zain, ene maite, maite nauzun horren zain, noiz egingo didazue bisita, ene lagun irakurleok? ni bihotza zabalik nago, besoak zabalik hartuko zaitut, burua argi eta adi zeru-lurrak behatuz, udaberria oparo eta opari etor dadin.
Denok goazelako poesiaren eta maitasunaren ibai berean elkarri lagundu, elkar laztandu, elkar maitatu behar dugu, ala?
IKUSI ARTE, ENE LAGUN…

2013

NI NAIZ EMAKUME BAT
Ni ez naiz gerlari ausarta
zu ez zara printze urdina
zaldi urdinaren gainean
nigana datorrena.
Baina izan naiteke
emakume bat
zure begien dirdiraz
maitemindurik.

Ni ez naiz gerlari ausarta
zu ez zara printze urdina.
Baina etor zaitez nigana
zaldi zuriaren gainean
eta salba nazazu
nere ezinetik
eta salbatuko zaitut
zure minetik
eta salbatuko gara
ipuin miragarrien hatzaparretatik
printzesa arrosa izan naitekeelako
zure begien dirdiraz
maitemindurik
baina ez dut nahi.

Ni emakume ausarta naiz
eta salbatuko zaitut
salbatuko naiz
salbatuko gara.
Joatea itzultzea baita
ematea, jasotzea
maitatzea, onartzea
beharbada ez nauzula maite
eta zu printze ez izan arren
ez gaude ipuin miragarri batean harrapaturik
eta ez gara salbatuko agian.

Baina ni naiz.
Ni soilik urdinez idazten duen
poeta kaxkar bat naiz,
emakume bat.

TABERNAK BETERIK DAUDE
BIHOTZ HUTSEZ
BI BAKARDADEK EZ DUTE
BIKOTE ONA OSATZEN…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s