2012ko hazilaren 29a, ortzeguna. Ilbetearen argitan idazten.

Egunkari maitea,

ene bihotzean daudenen eta maite ditudan pertsona askoren hilabetea da hauxe, azaroa. Azaroan sortu zelako MAITE ZAITUT erran zidan ene maite urdinak behin, eta ICH LIEBE AIN ere erran zidan alemanez tutik ere jakin gabe, eta ni maitemindu nintzen. Azaroan ere sortu ziren behin anaia, lehengusin bat baino gehiago, ilobaren edo beste, osaba bat…
…eta ni azaroan, ilbetea atzo izan zelarik ere, gaurko ilargiak liluratu nau eta pertsona horietaz guztietaz oroitu naiz, maite ditudan azaroko horiez guztiez.

Abenduan sartuko gara laster, eta abenduarekin batera beste hilabete batek dakarren ilusio berri bat edo zaharrak berri bat edo auskalo, baina inprentatik atera berri da nire lehen olerki-liburua, maiteminetik eta negarretik sortua, baina MAITASUNAK landua: CHANSONS D’AMOUR-ILARGI BETERIK GABEKO GAUAK.

Sans titre 1
Ilbera dago jada, ilbetearen argia du oraindik hilargiak…aita… aita zena azaroan biziberritu zen…

euskaraz bizi

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun 2012ko hazilaren 29a, ortzeguna. Ilbetearen argitan idazten. -ri

  1. udazken-k dio:

    Maitemindu zinen batetaz, maitemindu zinen bestetaz…nada nuevo bajo el cielo. Baina zergaitik diozu maiteMIÑA duzula?zergatik esan zenidan ezetz?agian nere argazkik ez zitzaizkizun gustatu? ez, zure diskursoa amaituko litzatekelako.

  2. Egun on,
    maitemindu nintzen, bai, batez… eta geroztik badut hutsune bat bihotzean… hutsune hori beteko duen, maitatuko nauen norbaiten zain egon naiz, baietz esango zidan norbaiten zain, eta bitartean denbora pasatu da, eta gauza asko gertatu zait, jendea ezagutu dut eta lagun onak egin ditut…
    nik zuri ez nizun ezetzik esan… noiz? zein galderari esan nion ezetz?
    eta zuk baietz esan al zenidan?
    ez dakit ezetz esaten, hori da nire arazoa…
    zein argazki?
    zein diskurtsu? nik ez dakit diskurtsurik botatzen, klaseetarako prestatzen ditudanak izan ezik…
    goraintziak bihotzetik bihotzera…
    aio, ikusi arte

  3. udazken-k dio:

    Kaixo Ainara, ohartu naiz zergatik jokatzen dudan zurekin horrela, agian ez dut oso zuzen jokatzen zurekin, baina nerbiotsu jartzen dit zure jokaera falsoak: ez zenuelako nerekin geratu nahi izandu pasaian, Alegian ezta hondarribin pantxoa eta peioren kontzertuan, eta nik ehundaka imeil bidaltzen nizkizulako animatzen zuk bidaltzen zenizkidan imeil tristeri, gero jakiteko gezurra esaten ari zenidala: ez zintuen abandonatu: bikotea dauka. Nerekin egin zenuen beraiek zurekin egin zutena, haiek zutaz paso, eta zuk netaz paso. Bale, hori iragana da.
    Baina oraindik iruditzen zait zure jokaera viktimista falsoarekin darraizula: esan didazu Asierrek iraindu zintuela eta baita tratu txarrak eman (agresio fisikoa ulertzen dut horrengatik), zuk hori esaten duzu biktima bat bezela (eta inolaz ez dut defendatu nahi agresio matxista bat) baina berari zer egin zenion puntu hortara iristeko??erantzun mesedez, agian ezer? eta eroa dago? hala bada zure alde nago, baina agian brutalki akosatu egin diozu berak bikotea izanda? zer izkutatzen duzu?
    Blogean esan izan duzu maitemindua zeundela abadetaz, asierretaz, mister big-etaz, txistutaz( supongo aurreko baten goitizena dela), eta abar, ez dut uste maitemintzea hain erres pasa daitekenik batetik bestera, egia esan ez zara gai esateko gauzak argi, eta horrek nerbiotsu jartzen dit, eta agian pentsatzen dut zure tristuraren motiboa bihotzean baino buruan dagoela, edo zeozer izkutatzen duzula baita (zure eskubidean zaudela) baina joko falsoekin bazabiltza (adibidez ez zara gai esateko: fulanitotaz bakarrik maitemindu naiz azken 4 urte hauetan, bloga idazten hasi nintzenetik) ez pentsa sinistuko zaitudanik, zaitugunik. Zergatik ez duzu esaten Fulanitotaz maitemindua nago eta punto? mareando la perdiz ibili ordez: aste hontan A, hurrengoan B, gero A, gero C-taz… Esan izan bazendu pertsona batetaz maitemindua zaudela azken 4 urtetan esango nuke: chapo! baina 3taz maitemintzeak segun hegoaizea ez daka meriturik.
    Ez dakit zein den zure kasua, ez bait dituzu gauzak argi esaten!!!
    Ea gai zaren erantzuteko, edo zure joko biktimista falsoarekin jarraitu behar duzu?
    Erantzuteko gai bazara sinistuko zaitugu, eta agian zuk zure buruari sinistuko diozu, eta ikusiko duzu ez garela hain gaiztoak. Agian liberatuta sentituko zara.
    Gauzak argi!

    • Egun on,
      lehenik eta behin,
      eta gero, gauzak argi begietara begira…

      …batez ere duela zazpi urtetik hona pertsona bakar batez maitemindu nintzen eta pertsona bakar horretaz egon naiz maitemindurik (NIRE POEMA-LIBURUAN DUZU ERANTZUNA), eta hitzeman nion aurten ez nuela gehiago bere izenik aipatuko publikoki ezta blog honetan ere, ados?
      beraz, zuk sinetsi nahi duzuna, baina nik ez dut izenik aipatuko publikoki, ez dut nire hitza jango, eta begietara begira hitzegingo dugu, nahi baduzu…
      nik ez dut inoiz biktimiista jokatu, eta min handia egiten dit zure gezurrak… ni faltsua egia besterik idatzi ez dudanean? pertsona bakar batez egon naiz maitemindurik…eta ez dut esango bere izenik, hitzeman niolako behin…

      beste behin esango dizut, nik ez dut inor akosatu, EZ ZUEN BIKOTERIK! BIOK LIBRE GINEN AURTEN ARTE…! soilik maitasunezko eskutitzak eta oharrak idatzi, eta hori ikaragarri polita da jasotzea… nahiko nuke nik!

      eta azken gauza bat: uste dut faltsua zarena zu zarela… zuk ez duzu inoiz nirekin gelditu nahi izan eta damuaren harrak bultzaturik, niri errua botatzen egin ez dudan gauza bategatik? Hondarribin Pantxoa eta Peion kontzertuan elkarrekin gelditzeko esan zenidan? EZ! ni bakar-bakarrik joan nintzen hara, jakin gabe zu han zinela eta zu nor zinen ere… Pasaiara? noiz gonbidatu zenidan Pasaiara?! INOIZ!!
      Alegiara joateko soilik gonbidatu ninduzun, baina badakizu eta erantzun nizun bere garaian emailez, justu egun horretan nire lehengusuaren ezkontza nuela…
      zu zara faltsua hemen, eta badakizu…
      ez dizut gehiago erantzun nahi hemen, beraz ez idatzi, mesedez, min ematen didazu beste behin zure gezurrekin…
      …eta bai, gauzak argi, baina begietara begira, ados? bestela isildu betiko…

      aio
      eta sentitzen dut, baina blog honetan eta publikoki ez dut aipatuko maite dudan inoren izenik, nire hitza eman bainion…

      PD: NIK ERE ASKO ESKERTZEN DIZKIZUT ZURE ANIMO-EMAILAK… ZUK NIRI ASKO ESKERTZEN DIZKIDAZUN BEZALA, ZU TRISTE ETA LURJOTA ZEUNDELA IDAZTEN ZENIDANEAN NIK ERE ANIMATZEN ZINTUDAN, OROITZEN? NI BETI ZUREKIN EGON NAIZ, EZ ZAITUT ABANDONATU… MUNDU HONETAN ELKARRI LAGUNTZEKO BAIKAUDE… NI, ORDEA, BAI, ABANDONATU NINDUEN PUBLIKOKI AIPATUKO EZ DUDAN HORREK

      • Egun ona izan…
        eta ez gezur gehiago, mesedez…
        zuk ere ez didazu erantzuten nik egindako galderei…
        baina badakizu nik bederen zergatik ez dizudan erantzungo hemen, publikoki, irailean emandako hitzagatik maite dudan lagun minari…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s