2012ko hazilaren 25a, igandea. Nire anaia bakarraren urtebetetze-egunaren bezpera. Iluntasunaren ondoren, argia.

Egunkari maitea,

eguzkia ezkutatzen delarik eta hilargia agertzen zaidalarik, hiriko argiak pizten dira, eta edozer gauza idazteko gogoa sartzen zait, bihotzetik hatzetara:

Zuhaitz berdearen BIZITZA honetan elkarrekin goaz denok poesiaren eta maitasunaren ibai berean. Minez eta sufrimenduz, ibai bazterreko harrien aurka joz eta elkarren kontra ere bai nahigabean. Baina elkarri laguntzeko dohaina ere badugu, elkarri barre eginaraztea, negar eginarazteko bezala, eta zuhaitz berdearen gisa tinko irauten dugu bizirik hil arte, erori arte, jakinik bizitza osoa ez dela berde eta loriatsu, biluzten gaitu udazkenak haize-ferekaz eta ihartzen zaizkigu adar batzuk neguko izotzarekin.
Baina biluztu arren, ihartu arren, sustraietan, muinean eta bihotzean urdinaren soseguz, berdearen esperantza daramagu bizkar gainean, eta mantentzen gaitu bizirik gu ere.

Hamaika kontaktu telefonoan eta lagunik ez, agian…?
garaiotan normalena da 1.000 facebook-lagun edukitzea eta kontakturik ez, apika, aurpegira begira, begietara begira egotea eta besarkada beroa nahiz muxu zaparrada amets dugula. Beharbada. Segurua da hori dela nik sentitzen dudan bakardadea orain, nahiz eta lagun onez inguraturik egon, baina oheratzen naiz bakarrik gauero (salbuespenak salbuespen).

Zer ote da maitemintzea? bi begiraden arteko sua piztea? edertasunean arreta jartzea? eta zer da eder izatea?
subjektiboa da dena, subjektiboa edertasuna, edertasuna begiratzen duenaren begietan baitago. Maitemintzea nire kasuan begirada triste bat aho irribarretsu irekian sartzea izan zen, zuzenean bihotzean betiko iltzatzeko. Eta maitasuna? bizitza bera da. Eta bizitza? batzuetan haizea alde dugula hegan egitea, eta beste batzuetan haizea kontra, baina iluntasunaren ondoren argia agertzen da beti; zulo beltzaz haratago Jainkoa dago, argia dago. Eta ohartu, gero, ezetz, ez dagoela zulo beltzarik. Bizituko al gara denok batera, lagun hori?

Eta elkarrekin denok batera bizituko bagina, ene lagunok? zer deritzozue?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s