2012ko hazilaren 23a, ostirala. Egun on! gaur ez nekien zer jantzi eta irribarrea jantzi dut! asteburu on…

Egunkari maitea,

BEGIRA, ene maite, maiatzean egingo dugu topo, OROITZIRRIAK eta MAITASUNEZKO KANTUAK lagun negu hotzean, amodiozko minak, atseginak eta esperantzak ditut bihotzean, eta negutuko naiz laster, maiatzean, lorailean, udaberrian zure aitzinean agertzeko. Bitartean, ezkutuan ibiliko naiz idazten, hausnartzen ene kobazuloan, Mari jainkosak gonbidaturik, hark esan baitit lagunduko didala ene bihotzeko zauriak goxatzen isiltasunean, goxo-goxo, maitasunez. Noizean behin lotsati ageriko naiz hemen edo han, edo abenduan liburu formatu klasikoan…:

Berria.info »
Papereko Edizioa »

2012-11-22

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Sentimenduz

Lucien Etxezaharreta, Xabier Soubelet eta Ainara Maia Urrozen liburu bana argitaratu ditu Maiatzek

Nora Arbelbide Baiona

Lucien Etxezaharretaren bakarkako bigarrena da Begira eta Xabier Soubeleten bosgarrena Oroitzirriak II. / G.IROZ

Halako tripako min batekin zebilela aitortu du Lucien Etxezaharretak. Hain usatua Maiatz aldizkariaren zenbaki berriak aurkezten, edota argitaratu liburuen berri ematen, aldi honetan, hark berak idatzi Begirada liburua aurkeztea zaio tokatu. Hainbat lan argitaratuak baditu euskarri kolektiboetan, bakarkako bigarren lana du Begira. Hortaz, hauskortasun bat senti zitekeen liburuaz mintzatzean: «Duda anitzen ondotik sortu lana» dela azaldu du. Azalean agertzen den irudiak ere izan du horretan bere eragina. Hor, neska txiki bat ageri da, gora begira, eskuekin ikurrina atxikitzen duela. Gernikako geltokiaren inguruetako murru bateko freskoa da: «Haur horren begiradak inpresionatu ninduen. Harritua, munduari begira dela. Eta ohartu naiz, azken batean, ni ere horrela egona nintzela».

Garai berdintsuetan, bilketa lanean ari zela, zaku batean elkarturik, duela 45 bat urte izkiriatu gauza andana bat aurkitu zuen. Hortik galdera, «ea berrikiago idatzi gauzekin junta zerbait bazenez». Eta baietz dirudi, guztiak elkartu baititu Begira bilduman. 80 testuen bidez, poemak barne, iraganari, barnean sentitu duenari begira jartzen den liburua da: «Hemen bildu testuak bide bazterretan ibili mirail batzuen gisara itzali nahi ez den argi zerbaiten umeak dira, presaka doan biziak bazuela eta baduela, libertatearen adarrei lotuz, munduen soka luzean, irauteko arrazoirik».

Gazte denborako munduaren berri emateaz gain, oldar franko ere agertzen da bertan: «Diskretuki, sobera oihukatu gabe ere. Heriotzaren aurka bereziki». Aspaldiko desioa baitu ikustea ea heriotzaren, ezabatzearen aurka joaten ahal denez testuen bidez: «Hori da behar bada idazleen ametsa. Biziari iraunaraztea hitzekin. Beharbada, hori entseatu naiz egiten. Esperantza nonbait badela sinetsi nahiz».

Irria sortu nahi dutenak

Barneko sentimenduz josirik, oroitzapenak ditu ekartzen Xabier Soubelet Xubiltz margolari idazleak Oroitzirriak II liburura. Hau ere Maiatzek argitaratua, duela bost urte argitaratu Oroitzirriak (Maiatz) liburuaren haria segitzen du. Hemen ere berrogei bat kronika elkartzen ditu. Bien artean, enfokea da aldatzen doi bat, azpititularrek azaldu dezaketena. Lehena Baztaneko lapurtar baten leihotik zuen azpititulatu Soubeletek. Berri hau, berriz, Lapurdiko baztandar baten leihotik: «Lehenbizikoan Baztango istorioak ziren. Gazte denbora eta oporretan egindakoak. Hemen, gehiago agertzen dira Lapurdin bizituak, nahiz eta Baztan agertu», esplikatu du autoreak. Hori bai, lehenean bezala, bigarrenean ere «irri egiteko istorio umoretsuak dira». Bazuen gogoa horrelako zerbaiten idazteko: «Irri guti agertzen baita euskal literaturan». Etxezaharretak nabarmendu du euskaltzaleen, abertzaleen mundua aipatzen dela ere, «halako saihetseko begirada batekin».

Maiatzek kaleratu hirugarren berrikuntza Ainara Maia Urroz irundarraren Chansons d’amour / Ilargi beterik gabeko gaua liburua da: «Amodiozko atsegin, minak eta esperantzak» agertzen dituena Etxezaharretaren hitzetan. «Barneko sentimenduen inarrosaldi horietan anitzek beren burua aurkituko dute dudarik gabe». Txekian irakasle, abenduan aurkeztuko du autoreak berak liburua Irunen.


GARA > Idatzia > Kultura

Soubelet, Etxezaharreta eta Maia Urrozen liburuak kaleratu ditu Maiatz argitaletxeak

Durangoko azokaren karietara Maiatz argitaletxeak hiru liburu berri argitaratu ditu. Luzien Etxezaharreta argitaletxeko buru eta idazlearen «Begira» bigarren liburua dago horien artean.
p046_f02.jpg

A.B. | BAIONA

Euskaraz idatzitako hiru argitalpen berri eramango ditu Maiatz argitaletxeak Durangoko Azokara. Ohi den bezala, azokaren atariko egunetan argitaletxeak urteko uztaren berri ematen du. Atzo egin zuen liburuen aurkezpena, eta horien artean da Luzien Etxezaharreta Maiatz literatur elkartearen buruaren azken lana. Bere bigarren liburua da «Begira» izeneko idazlan berria, eta bertan «Maiatz» aldizkarian eta Hatsaren poesia argitalpenetan azaldutako laurogei testu biltzen ditu. «Zalantza askoren ondotik liburua kaleratzea erabaki dut. Hemen bildu testuak bide bazterretan ibili mirail batzuen gisara itzali nahi ez den argi zerbaiten umeak dira», azaldu zuen. Haur denborako mundua, familia, salaketak, jazarpenak eta oldarrak, baita heriotzaren aurkako borrokak ditu aipatzen idazleak testuetan. Halere, «esperantza badagoela erakutsi nahi» izan duela argitu zuen.

Istorio irringarriak

Xabier Soubelet margolari eta idazleak «Oroitzirriak 2» kaleratu du. Idazleak berrogei kontakizun biltzen ditu bertan. Duela bost urte argitaraturiko izen bereko lehen liburuari jarraipena ematen dio bigarren ale horrek, eta bertan idazleak gaztaroko istorio irringarriak, Donibane Lohizungo gertakari barregarri zein bitxiak azaltzen ditu. «Euskal literaturan irri gutxi agertzen da, beraz, irria agerrarazteko gogoa izan dut. Liburuan agertzen diren kontakizunak aipatzerakoan euskaltzale eta abertzale gisa bizitako «istorio arinak» direla azaldu zuen. Donibane Lohizunen Aurore Martinen alde egin den gose greba, edo duela zenbait urte ETAko kideek EGIkoen aurka egiten zituzten zango-baloi partidak aipatu zituen.

Azken liburua, Irungo Ainara Maia Urrozek idatzitakoa da. «Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak» izenburuko liburuak sentimendu handiko istorio bat kontatzen du. «Idazleak urtero Hatsaren poesian lanak agertzen ditu eta bere lehenengo liburua du», argitu zuen Etxezaharretak.

Hasiera › Euskal kultura › Euskal literatura › Iparraldeko argitaletxeak 2012ko Durangoko azokan › Iparraldeko argitaletxeen 2012ko argitalpenak › Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak
Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak

Liburua
Maiatz argitaletxea

Ainara Maia Urroz

2012
Hizkuntza: Euskara

Odol tanta eta malkoa / Gaur bihar nahasten zaizkit / Gozo, geza eta gazia. Amodiozko bide bat arantzaz josi munduan, poesiak argitu bidetan.

Maiatz

Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak

ESKERRIK ASKO ETA MILESKER AUNITZ, LUZIEN ETXEZARRETA, NIGAN SINESTEAGATIK, NIRE OLERKIAK IRAKURRI ETA EDITATU DITUZULAKO! BIHOTZ-BIHOTZEZ…

logo-info-mobile

http://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/izan-zoriontsu

Izan zoriontsu!

Aita maitea: Zer moduz zaude? 2002ko eguberrietan aitaren batean oroitu nintzen zuk niri errandakoa gauero otoitz egin nezan, badaezpada, zer gerta ere, eta batez ere zoriontsu izan nendin eskaria egin zenidan. Ez dakit zure eskaria bete dudan, baina nigatik egon lasai, neure bidean noa, beti aitzina! zuk erraten zenidan bezala, aita, nigatik lasai egon, baina nahi duzunean badakizu non nagoen…

22/11/2012

Zuhaitzak biluzik eta dardaraka dauden garaiotan, eta negu-usaina dakarkidan udazken honetan, malkoek egindako bideetan oroimina datorkit, eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe ni ere biluzik nago hotz dardarez zeru grisa begien bistan, jada ez hain inuxente eta xalo. Bihotz itxurako ezki-hosto ximel batzuk erori zaizkit gainera, eta oroitzapenek eusten diote enborrari. Oroitzapenek eusten naute bizirik.

Agur erran genion elkarri duela ia hamar urteko udazken eguzkitsu batez, azaroak 21 zituela, baina nik ez nizun agur erran nahi eta biharamunean besarkatuko zintudala amets egin nuen gauean. Zuk bai, zuk agur erran zenidan eta erran zoriontsu izan nendin, arren; saiatu naiz, aita, baina hain sentitu naiz bakarrik!

Zoriontsu izan, Ainarita! erran zenidan. Eta saiatu naiz, baina mina handiagoa izan da maitasuna baino, eta min horrek maite ditudanengandik urrunarazi egin nau, ezkutu bat paratu baitut nire eta bertzeen artean. Hutsunea. Akastuna izan naiz, eta beharbada min eman diet bertzeei, baina min handiena nik hartu dut.

Hutsune handia dut barnean oraindik, eta huts horrek toki handia hartzen du oraindik ere neure bizitzan: zu gabe ez, ezta zurekin ere, baina aitzina segituko dut neure bidean, lasai. Bizitzak ere ezusteko atseginak ematen baititu noizean behin, eta horiek probexten saiatuko naiz. Izan ere, hamar urteotako udaren azken batek ezusteko atsegin bat ekarri baitzidan neure bizitzara eta sakon maitemindu nintzen, maitemintzeak bakardadea ekarri bazidan ere, merezi izan zuen bizitzan behin bederen zer zen maitemintzea jakiteko eta benetan zoriontsu izateko.

Ordura arte zure aurpegia ikusten nuen gauero ilargiaren alde agerian, eta geroztik bertze baten aurpegia ere ikusten dut, zeurea ilargiaren alde ezkutuan gelditu delarik, nire zoriaren zelatari. Hark ere agur erran dit, zuk bezala, eta zoriontsu dela lur honetan erranez, ni zoriontsu izateko opa dit. Biok aunitz maite zaituztet, eta kasu egiten saiatuko naiz, zuek segi lasai zuen bidean, ni neurean noa, beti maitasunez aitzina, baina nahi duzuenean itzuli.

Agur erran genion elkarri, bai, baina agur hori ez zen betiko izan, betiko oroitzea baizik. Oroitzea, beharbada, noizbait elkar ikusiko dugula, eta ez badugu elkar ikusiko ere noizbait elkar ikusiko dugun itxaropenaz biziko naiz zoriontsu. Ez zaitut ikusten, baina bai sentitzen: kanpoan hotz delarik, halako berotasun batek inguratzen nau zuk errandakoaz oroitzen naizen bakoitzean: “badakizue beti bihotzean eramanen zaituztedala, aurtengo negua lehenago heldu zait, ez dut hil nahi!”. Denok hil behar eta inork ez nahi, hau bizi tristea!.

Baina beti bizi zara, aita, beti zaude neuregan, bihotz lurtar honetan. Beharbada ni zuriz jantzirik ikusi nahi ninduzun, nire bikotekidearekin, eta nik zuri emandako bilobekin jolastea zenuen amets, eta barkatu, baina inoiz ez dut bikotekiderik izan, inork inoiz ez dit bere maitasuna adierazi, inork ez dit aukerarik eman; beharbada neurea izan da erru guztia? beharbada nik ez al dut aukerarik eman? nik idatzi ditut maitasunezko eskutitzak, saiatu naiz, baina inork ez dit baiezkorik eman.

Eta, zuk hiruretan hogeita bortz urte bete zenituen lur triste eta alai honetan, negua heldu zitzaizun biziberriturik. Hala ote? Eta nik hamar urteotan, urtero eskutitz bat idatzi dizut nire bihotzeko zure ausentzia present nuela adierazteko; bederatzi eskutitz, eta hamargarren hau azkena izango da, jada ohartu bainaiz zu bihotzean zaitudala beti eta ez diodala inori adierazi beharrik hori.

Udazkenaren azkenetan, neguko elur-lumak itxaro ditut, zeru grisa urdindu dadin, eta orain neguaren atarian, zerua urdindu eta alaitu nahian bihotza, urdinez jantzi naiz, zuhaitz biluzi horietatik kimu berde txiki itxaropentsuak jalgi daitezen neguaren izozpetik udaberrian. Oraindik amesten dut bihotzean nire maite horrekin ezkonduko naizela, eta zoriontsu izan. Maitemindurik segitzen baitut zoriontsu! Eta maite dudan horrekin ezkonduko ez banaiz ere, jakin badaki ene bihotzak hark ene bihotzean txoko berezia duela.

2012ko eguberrietan zutaz oroituko naiz, aita, baina irribarre lotsati eta itxaropentsu batez, hamar urteko etapa honi amaiera emateko, bizitzaren atal bat ixteko, eta 2013a nire urtea izan dadin, zoriontsu izan nadin. Ilargi berriaren ondoren, biziberriturik. Nire gainerako bizitza gaur hasten da.

Bakarrik omen nago, baina ez naiz bakarrik sentitzen.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun 2012ko hazilaren 23a, ostirala. Egun on! gaur ez nekien zer jantzi eta irribarrea jantzi dut! asteburu on… -ri

  1. udazken-k dio:

    kaixo, ez didazu galderari erantzun, nortaz zaude maitemindua? nortaz egon zara maitemindurik? abad,asier ala big-etaz? edo hiruetaz batera?ez duzu erantzun eta horrek gehiago reafirmatzen dit nere susmoetan: ez zarela maitemindua egon! Agian zurea sufrimendua gehiago dator buruko arazoengatik bihotzekoengatik baino.

  2. kaixo, Udazken…
    ez duzu deus ulertzen, eta ez duzu ulertu nahi…
    nik uste dut zu ez zarela inoiz maitemindu, bestela ulertuko ninduzun…
    esan dizut, edo hobe esanda, idatzi dizut ez dudala gehiago idatziko nere bihotzari buruz, oso gaizki pasatu dut eta pasarazi dut, eta hitzeman nion zuk aipatu duzun izen horietako baten jabeari ez nuela gehiago bere izenik aipatuko blog honetan eta nere hitza beteko dut, ADISKIDEMINAK GARELAKO.
    Beraz, ez dizut erantzungo, sentitzen dut… adiskidetasun polit eta eder bat dago jokoan, eta egun on bat izan dezazula…opa dizut.
    Dena den, Maiatz argitaletxeak argitaratu berri duen CHANSONS D’AMOUR olerki-liburu horretan duzu zure galderari erantzuna (lehenbiziko orrialdean, eskerremateen orrialdean). Irakur ezazu, erantzuna jakin nahi baduzu…
    Besarkada bero bat eta muxu zaparrada, udazken goxo hori

    zure lagun min
    Ainara

  3. udazken-k dio:

    zure isiltasunak nere eranzunari nere susmoak baieztatzen dute, zu ez zara maitemindu horietaz, ezinezkoa bait da astero aldatzea amantez, zure sufrimenduaren iturria buruan dago, ez bihotzan

  4. udazken-k dio:

    Kaixo, jada atera dituzula hain gustoko dituzun gaiak (tristura, desamodioa, sufrimendua, abandono…) utzidazu gaiari erantzuten, utzidazu azaltzen nere ustetan zein den zure tristuraren motiboa: ZURE VICTIMISMOA
    Gai triste horietan sakondu ordez hobe zenuke blog hau ikusi:
    https://twitter.com/barretartia
    Zure eguneroko publiko hau urtetan atentzioz irakurri ondoren behin eta berriz errepikatzen diren bi gauzek atentzioa deitu didate:
    1:egun batean diozu zoriontsu zarela eta hurrengo egunean diozu negarrez zaudela. Hau askotan esan duzu, altibajo animikoak askotan errepikatzen zaizkizu zuk diozunez
    2:aste batean esan izan duzu asierretaz maitemindua zaudela eta hurrengo astean esateko abadetaz zaudela maitemindua, hurrengo astean mister big-etaz, hurrengo astean asierretaz…behin eta berriz errepikatu izan den zikloa da, leku berdinean geratzeko.
    Lau urtetan zehar behin eta berriz errepikatu izan zaizkizun altibajo horiek susmo bat sortu arazi didate: zure sufrimenduaren iturria buruan duzula, ez desamodioa.
    Inkluso duda egingo nuke maitemindua egon ote zaren, zuk ere ez bait dakizu zehazten nortaz zauden maitemindua: A, B edo C, edo astero batetaz? hori ez da maitemintzea.
    Agian zure tristura ez da ondorio bat, baizik behin eta berriz istorio tristetaz idazteko motiboa, zure tristura justifikatu nahi duzu desamodioan. Baina zer gertatu da azken 4 urtetan zu triste egoteko? gustatzen zaizkizun 3 tipo ez dutela zurekin atera nahi izandu, eta zuk diozunez ez duzu beraien berri? orduan zergatik dituzu halako adaketa animikoak? maniako depresibo zara? sikologoarengana zoazela diozu, baina sikiatrarengana zergatik ez?
    Zure blog penagarrian sakondu eta ito baino, beti pena ematen zabiltza, beti zu zara biktima, barkatzen gaituzun biktima txit goraipagarria, ez duzu pentsatu zure sufrimenduaren iturria zu zarela?asmatzen dituzun gezur horiek?
    Nere uste apalean gendea aspertu duzu zure penekin eta blog honetan bilatzen duzu nork entzungo zaituen, ni izan nintzen bezelako inoxente bat bilatzen duzu. Que te ahogas en un vaso de agua! zenbat gende dagoen langabezian eta familia bat mantendu beharrean, zenbat gende mileurista eta hipoteka bat ordaintzen desauzioaren meatxupean, zenbat gende elbarritu, zenbat istripu egunero…eta zuk kriston drama montatu duzu gustatzen zitzaizkizun bi tipo ez dutelako zurekin atera nahi izandu, que dramon! hori eguneroko ogia dela neska! nori ez zaio pasa horrelako zeozer? eta aurrera egin dugu, ez gabiltza 4 urtetan blog batean idazten monotemaz: victimismo.
    Hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, gezur asko esan dituzu, adibidez:
    urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
    Urrairen 26an idazteko:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
    Zuk zure egia diozula esaten duzu,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mespretxatu ninduzula da nere egia, nerekin ez zenuela geratu nahi izandu, bost axola zitzaizun nik zu zoriondu izana, ez nintzen existitzen zure blogaren arabera, HORI ERE EGIA DA, nere egia, horrela sentitu nintzen. Baita blogan falta zen “abandonatu” omen zizun horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik.
    Urteetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbaitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino beste edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemindua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau, eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.

    Gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da,eta badakizu hori gaizki dagoela
    Zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    Gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    Beraien helbideak, telefono zenbakiak eta emailak eman zenizkidan, beraien informazioa behar zenuela esanez, eta ni inoxente baten moduan jaramon egin nizun, hori ez al da akosoa?ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN
    Inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu duzu. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Zoriontsu izan ainarita.

    • “Biktima” naizela zuk diozu, nik ez dut sekula nere burua horrela etiketatu… blog honetan nire benetako sentimenduak agertu dira, eta nola nabari den inoiz ez zarela maitemindu, bestela ulertuko ninduzun…
      Negarrez nago, eta eskertuko nizuke nire lagun ez baduzu izan nahi, eta nire zoriona nahi baduzu ez idazteko gehiago niri, gezurrik ez, arren, zeren eta zuk aipatu dituzun bi adibide horiek hain juxtu egia dira (eta idatzi dudan/dizudan guztia emailez ere bai):
      Hamaika aldiz esan dut egia blog honetan, eta egia esateagatik bihotzean min handia dut, zure adibideak egia dira, zu zeuk diozu zuk gezurra diozula:
      urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… eta HORI EGIA DA, IDATZI NUENA.
      Urriaren 26an idazteko:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ” eta HORI EGIA DA, EGIA OSOA, HITZORDU BAKARRA JARRI ZENIDAN EMAILEZ, AGERTZEA EZINEZKOA zitzaidan egun batean, ezkontza nuelako.
      Beraz, ez hasi besteei errua botatzen, ZUK GALDU ZENUEN NI EZAGUTZEKO AUKERA, NIK NERE HELBIDEA ETA TELEFONOA EMAN NIZUN, BAINA EZ NINDUZUN EZ BISITATU EZ DEITU INOIZ.
      Negarrez nago, ez zara inuxentea ez, inuxentea ni naiz zuri sinesteagatik, nire adiskidetasuna eta konfiantza osoa emateagatik, INUXENTEA NI, kabroi bat zara, inuxentetik gutxi duzu… NEGARREZ NAGO…
      NIK DENA BIHOTZEZ ETA MAITASUNEZ EGIN DUT, ETA BLOG HONETAN NAHIZ EMAILETAN BETI EGIA ESAN DUT, ETA ESAN DIZUT JAKIN NAHI BADUZU ZEIN DEN NERE BIZITZAKO GIZONA, norekin egon naizen benetan maitemindurik (BENETAN HARTAZ MAITEMINDU BAINAIZ ETA EZ DUT HEMEN AIPATUKO), IRAKURTZEKO maiatz ARGITALETXEAK ORAINTXE ARGITARATU DUEN NIRE POEMA-LIBURUAREN HASIERA:
      http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-11-22/037/001/sentimenduz.htm

      Nik neure burua inoiz ez dut biktimatzat hartu… zuk diozu ni biktima bat naizela, nik ez dut esan horrelakorik, baina egia da onegia izateagatik, beti egia esateagatik-idazteagatik eta dena maitasunez egiteagatik bihotza larriki zauritu didatela, eta orain Oiartzungo Asier horrek barkamena eskatu diezadala itxaroten ari naizela, baina hark eskatu baino lehen, jada barkatzen diot negarrez. Eta zuri ere dena, zure gezur guztiak barkatzen dizkizut.
      Hala ere, eskertzen dizut ZURE IRITZIA, nahiz eta egia ez izan, eta nik zuri ere onena opa dizut, besarkada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan… merezi ala ez merezi, denok merezi dugulako.
      Maite banauzu pixka bat bederen ez idatzi gezur gehiago, mesedez, eta gutxiago begietara begiratu gabe, ez dizut gehiago erantzun nahi eta beraz, idatzi gehiago, mesedez…
      EZ IDATZI GEHIAGO… GAUR EGUN ON BAT IZATEA NAHI NUEN, ETA ZUK DENA IZORRATZEN DUZU… DENA IZORRATZEN DUZU, MINA EMATEA BESTE ASMORIK EZ DUZU…
      EZ DUZU HITZ POLITIK NIRETZAT, NIK ZURETZAT BETI HITZ POLITAK EDUKITA… NIK ZU BETI ERRESPETUZ ETA MAITASUNEZ TRATATU ZAITUT E-MAILETAN, ETA EZAGUTU NAHI ZINTUDAN, BAINA EZ ZENIDAN AUKERARIK EMAN… ZUK GALDU DUZU…
      Muxu zaparrada
      Ainara

      ILUNTASUNAREN ONDOREN, ARGIA DAGO!

  5. asteburu on, eta barkatu mindu bazaitut…
    …baina zuk ere mindu nauzu egiak ez diren zure hitzekin…
    gau on bihotzez
    ainara

    ILUNTASUNAREN ONDOREN, ARGIA DAGO!

  6. udazken-k dio:

    Era bat harritu nau zuk azaroaren 23an hau idatzi izana:” ETA ZUK DENA IZORRATZEN DUZU… DENA IZORRATZEN DUZU, MINA EMATEA BESTE ASMORIK EZ DUZU…KABROIA!”nahiz gero damutu eta ezabatu egin duzun irain hori, baina zure iraina nere bihotzera iritsia zegoen jada, hortik ezin duzu ezabatu hain erres. Baina benetan harritu nauena da nolatan sutzen zaituen ezezagun baten iritzia,hori ez da nere intentzioa, zu sutzea, nere iritzia bost axola beharko zitzaizun, baina errespetatu beharko zenuke besteen iritzia, okerreko iritzia bada ere, zeren zu zara zure eguenorokoa publiko egiten ari dena, zu zara idazle ospetsua izan nahi duena, beraz zu zara kritikak jasoko dituena, gustokoak eta ez gustokoak.

    • Kaixo,
      zure iritzia asko eta gehiegi axola dit, nire bihotzean zaudelako esaten duzun guztiak barruraino sartzen zait… bestela ez nizun erantzungo ez hemen ez e-mailez… eta zu ere zergatik mindu zara, zergatik mindu da zure bihotza, ez banauzu ezagutzen, ez bazaitut inporta, ez baduzu nire lagun izan nahi? ez litzaizuke inporta behar…
      …zure iritzi negatiboek eta “irainek” triste jarri ninduten eta negarrez hasi, ez nengoen suturik, zure iritziak benetan min egin zidatela, ez baitzara erabat ezezagun ere niretzat, nire bihotzean zauden pertsona bat zara, nahiz eta zu ez ezagutu… eta MAITE DUDAN PERTSONA BAT MINDU IZANA, ZU, mintzen nau ere, eta barkatu… nirekin urte honen hasieran beste batek bezala jokatu dut, irainduz (eta berak ez dit barkamena eskatu), oraindik bere irain injustuak bihotzean ditut, eta irainduz ez da ezer konpontzen, bihotza zauritzea baino.
      Eta zure iritzia eta kritika onartu beharko nuke, bai, baina zuk ere iraindu nauzu (gezurtia, biktimista… eta horrelakoak)…
      Hala ere horrek ez du justifikatzen nire zurekiko jokaera injustuak, nahiz eta barkamena eskatu eta gero zuzendu hemen idatzitakoak.
      Zure bihotzean ezezik, nire bihotza ere zauritu da…
      Ez dut idazle ospetsu izan nahi, ez… poema-liburu horrek ez nau erabat zoriontsu egiten, bihotzean hutsune beteezin bat dudalako…
      Ez dut argitaratu idazle ospetsu izateko, baizik HIZKI MUTU honen amodiominak, bihozminak eta esperantzak,
      zoriontsu izan nahi dut soilik
      eta zu ere bideLAGUN izan zaitut, izan nahi zaitut
      BARKATU, ESKERRIK ASKO
      ETA EGUN ONA IZAN
      Ainara

      PD: Barka, atzo ez nengoen etxean, unibertsitateko egun osoko hitzaldi eta konferentzietan, eta ezin nizun erantzun…

      ETA DENOK ELKARREKIN BIZITUKO BAGINA?

  7. udazken-k dio:

    eskerrikasko barkamenengatik. Ez dut uste nire iritziak serio hartu behar dituzunik, beste batzuk iritzi positiboak emango dizkizute. Orduan Oiartzuar hori irainak esan zizkizun, eta barkatzen duzu, eta maite duzula diozu. Barka, baina beste nibel batean zaude nerekiko, nere ulermenerako. Espero bide ona izatea hartu duzun hori, iraintzen badizute beste mejilla jartzearena, jesukristo bezela.

    • ez horregatik, zuri barkaturik, ni barkatzen naiz…
      DENOK ELKARREKIN BIZI GARA, ETA ELKARRI LAGUNDU BEHAR DIOGU, ETA EZ OZTOPATU BIDEA KRITIKA TXARREKIN, EGIA EZ DIRENEAN, BATEZ ERE…

      ba oso serio hartu ditut zure iritziak, zergatik ez ba?
      lagunak ginela uste nuen, konfiantza eman nizun, zure arazoak “entzun” (irakurri) nizkizun, zuk neureak… aukerak eman nizkizun eta ez zenituen hartu… ez zenizkidan emailak erantzuten…

      bide honetan ni naiz min hartzen dudana beti, masailak zaplastekoz josteko,
      eta besteok zoriontsu zarete…
      dena pikutara bidaltzeko gogoa besterik ez dut, dena gaizki egin dudala egotzi didazu, ez dudala ezertan asmatu eta gainera, besteen sufrimenduaren errudun bakarra ni naizela esan didazu. Ez dut dena gaizki egin, ala? lehen gustatzen zitzaizun bloga, lehen animatzen ninduzun… EZ DUT ULERTZEN ZURE NIREKIKO JARRERA, LEHEN GUZTIAREKIN ANIMATZEN NINDUZUN ETA HORI BEHAR NUEN ZUGANDIK, BESTERIK EZ, ONDOAN IZAN, LAGUNTZEA, ETA EZ ZURE KRITIKA TXARRAK, ZUGANDIK EZ NUEN ESPERO…
      aio, egun ona izan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s