2012ko hazilaren 21a, asteazkena. IZAN GAITEZEN ZORIONTSU, IRAGANAREN BULTZADAZ, ORAIN.

Egunkari maitea,

gaurko gau honetan aitaz oroitu naiz, eta hari idatzi diot eskutitz hau bihotzetik:

http://antxetamedia.info/recordings/news/aita-maitea-ainara-maya/

Brno, 2012ko azaroaren 21a, asteazkena

aita maitea:

Zer moduz zaude?

2002ko eguberrietan aitaren batean oroitu nintzen zuk niri errandakoa gauero otoitz egin nezan, badaezpada, zer gerta ere, eta batez ere zoriontsu izan nendin eskaria egin zenidan. Ez dakit zure eskaria bete dudan, baina nigatik egon lasai, neure bidean noa, beti aitzina! zuk erraten zenidan bezala, aita, nigatik lasai egon, baina nahi duzunean badakizu non nagoen…

Zuhaitzak biluzik eta dardaraka dauden garaiotan, eta negu-usaina dakarkidan udazken honetan, malkoek egindako bideetan oroimina datorkit, eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe ni ere biluzik nago hotz dardarez zeru grisa begien bistan, jada ez hain inuxente eta xalo. Bihotz itxurako ezki-hosto ximel batzuk erori zaizkit gainera, eta oroitzapenek eusten diote enborrari. Oroitzapenek eusten naute bizirik.

Agur erran genion elkarri duela ia hamar urteko udazken eguzkitsu batez, azaroak 21 zituela, baina nik ez nizun agur erran nahi eta biharamunean besarkatuko zintudala amets egin nuen gauean. Zuk bai, zuk agur erran zenidan eta erran zoriontsu izan nendin, arren; saiatu naiz, aita, baina hain sentitu naiz bakarrik!
Zoriontsu izan, Ainarita! erran zenidan. Eta saiatu naiz, baina mina handiagoa izan da maitasuna baino, eta min horrek maite ditudanengandik urrunarazi egin nau, ezkutu bat paratu baitut nire eta bertzeen artean. Hutsunea. Akastuna izan naiz, eta beharbada min eman diet bertzeei, baina min handiena nik hartu dut.

Hutsune handia dut barnean oraindik, eta huts horrek toki handia hartzen du oraindik ere neure bizitzan: zu gabe ez, ezta zurekin ere, baina aitzina segituko dut neure bidean, lasai. Bizitzak ere ezusteko atseginak ematen baititu noizean behin, eta horiek probexten saiatuko naiz.

Izan ere, hamar urteotako udaren azken batek ezusteko atsegin bat ekarri baitzidan neure bizitzara eta sakon maitemindu nintzen, maitemintzeak bakardadea ekarri bazidan ere, merezi izan zuen bizitzan behin bederen zer zen maitemintzea jakiteko eta benetan zoriontsu izateko.

non nago, ikusten al nauzu, ene maiteak atera zidan argazki honetan?

Ordura arte zure aurpegia ikusten nuen gauero ilargiaren alde agerian, eta geroztik bertze baten aurpegia ere ikusten dut, zeurea ilargiaren alde ezkutuan gelditu delarik, nire zoriaren zelatari. Hark ere agur erran dit, zuk bezala, eta zoriontsu dela lur honetan erranez, ni zoriontsu izateko opa dit. Biok aunitz maite zaituztet, eta kasu egiten saiatuko naiz, zuek segi lasai zuen bidean, ni neurean noa, beti maitasunez aitzina, baina nahi duzuenean itzuli.

Agur erran genion elkarri, bai, baina agur hori ez zen betiko izan, betiko oroitzea baizik. Oroitzea, beharbada, noizbait elkar ikusiko dugula, eta ez badugu elkar ikusiko ere noizbait elkar ikusiko dugun itxaropenaz biziko naiz zoriontsu. Ez zaitut ikusten, baina bai sentitzen: kanpoan hotz delarik, halako berotasun batek inguratzen nau zuk errandakoaz oroitzen naizen bakoitzean: “badakizue beti bihotzean eramanen zaituztedala, aurtengo negua lehenago heldu zait, ez dut hil nahi!”. Denok hil behar eta inork ez nahi, hau bizi tristea!.

Baina beti bizi zara, aita, beti zaude neuregan, bihotz lurtar honetan. Beharbada ni zuriz jantzirik ikusi nahi ninduzun, nire bikotekidearekin, eta nik zuri emandako bilobekin jolastea zenuen amets, eta barkatu, baina inoiz ez dut bikotekiderik izan, inork inoiz ez dit bere maitasuna adierazi, inork ez dit aukerarik eman; beharbada neurea izan da erru guztia? beharbada nik ez al dut aukerarik eman? nik idatzi ditut maitasunezko eskutitzak, saiatu naiz, baina inork ez dit baiezkorik eman.

Eta, zuk hiruretan hogeita bortz urte bete zenituen lur triste eta alai honetan, negua heldu zitzaizun biziberriturik. Hala ote? Eta nik hamar urteotan, urtero eskutitz bat idatzi dizut nire bihotzeko zure ausentzia present nuela adierazteko; bederatzi eskutitz, eta hamargarren hau azkena izango da, jada ohartu bainaiz zu bihotzean zaitudala beti eta ez diodala inori adierazi beharrik hori.

Udazkenaren azkenetan, neguko elur-lumak itxaro ditut, zeru grisa urdindu dadin, eta orain neguaren atarian, zerua urdindu eta alaitu nahian bihotza, urdinez jantzi naiz, zuhaitz biluzi horietatik kimu berde txiki itxaropentsuak jalgi daitezen neguaren izozpetik udaberrian. Oraindik amesten dut bihotzean nire maite horrekin ezkonduko naizela, eta zoriontsu izan. Maitemindurik segitzen baitut zoriontsu! Eta maite dudan horrekin ezkonduko ez banaiz ere, jakin badaki ene bihotzak hark ene bihotzean txoko berezia duela.

2012ko eguberrietan zutaz oroituko naiz, aita, baina irribarre lotsati eta itxaropentsu batez, hamar urteko etapa honi amaiera emateko, bizitzaren atal bat ixteko, eta 2013a nire urtea izan dadin, zoriontsu izan nadin. Ilargi berriaren ondoren, biziberriturik. Nire gainerako bizitza gaur hasten da.

Bakarrik omen nago, baina ez naiz bakarrik sentitzen.
Ez adiorik, aita, egun handira arte zorion eta maitasun bidean noa
zure Ainara


Arduratua ibiltzen nintzen gaztetan
Nor, nolakoa izango ote zen
enetzat aukeratua.
Ene aitaren antzekoa
Nola aurkitu galdezka
Maiteminik gabe
Amodio bideetan…


Artikuluak
Anara Maya
Izan zoriontsu!

Aita maitea: Zer moduz zaude? 2002ko eguberrietan aitaren batean oroitu nintzen zuk niri errandakoa gauero otoitz egin nezan, badaezpada, zer gerta ere, eta batez ere zoriontsu izan nendin eskaria egin zenidan. Ez dakit zure eskaria bete dudan, baina nigatik egon lasai, neure bidean noa, beti aitzina! zuk erraten zenidan bezala, aita, nigatik lasai egon, baina nahi duzunean badakizu non nagoen…

22/11/2012

Zuhaitzak biluzik eta dardaraka dauden garaiotan, eta negu-usaina dakarkidan udazken honetan, malkoek egindako bideetan oroimina datorkit, eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe ni ere biluzik nago hotz dardarez zeru grisa begien bistan, jada ez hain inuxente eta xalo. Bihotz itxurako ezki-hosto ximel batzuk erori zaizkit gainera, eta oroitzapenek eusten diote enborrari. Oroitzapenek eusten naute bizirik.

Agur erran genion elkarri duela ia hamar urteko udazken eguzkitsu batez, azaroak 21 zituela, baina nik ez nizun agur erran nahi eta biharamunean besarkatuko zintudala amets egin nuen gauean. Zuk bai, zuk agur erran zenidan eta erran zoriontsu izan nendin, arren; saiatu naiz, aita, baina hain sentitu naiz bakarrik!

Zoriontsu izan, Ainarita! erran zenidan. Eta saiatu naiz, baina mina handiagoa izan da maitasuna baino, eta min horrek maite ditudanengandik urrunarazi egin nau, ezkutu bat paratu baitut nire eta bertzeen artean. Hutsunea. Akastuna izan naiz, eta beharbada min eman diet bertzeei, baina min handiena nik hartu dut.

Hutsune handia dut barnean oraindik, eta huts horrek toki handia hartzen du oraindik ere neure bizitzan: zu gabe ez, ezta zurekin ere, baina aitzina segituko dut neure bidean, lasai. Bizitzak ere ezusteko atseginak ematen baititu noizean behin, eta horiek probexten saiatuko naiz. Izan ere, hamar urteotako udaren azken batek ezusteko atsegin bat ekarri baitzidan neure bizitzara eta sakon maitemindu nintzen, maitemintzeak bakardadea ekarri bazidan ere, merezi izan zuen bizitzan behin bederen zer zen maitemintzea jakiteko eta benetan zoriontsu izateko.

Ordura arte zure aurpegia ikusten nuen gauero ilargiaren alde agerian, eta geroztik bertze baten aurpegia ere ikusten dut, zeurea ilargiaren alde ezkutuan gelditu delarik, nire zoriaren zelatari. Hark ere agur erran dit, zuk bezala, eta zoriontsu dela lur honetan erranez, ni zoriontsu izateko opa dit. Biok aunitz maite zaituztet, eta kasu egiten saiatuko naiz, zuek segi lasai zuen bidean, ni neurean noa, beti maitasunez aitzina, baina nahi duzuenean itzuli.

Agur erran genion elkarri, bai, baina agur hori ez zen betiko izan, betiko oroitzea baizik. Oroitzea, beharbada, noizbait elkar ikusiko dugula, eta ez badugu elkar ikusiko ere noizbait elkar ikusiko dugun itxaropenaz biziko naiz zoriontsu. Ez zaitut ikusten, baina bai sentitzen: kanpoan hotz delarik, halako berotasun batek inguratzen nau zuk errandakoaz oroitzen naizen bakoitzean: “badakizue beti bihotzean eramanen zaituztedala, aurtengo negua lehenago heldu zait, ez dut hil nahi!”. Denok hil behar eta inork ez nahi, hau bizi tristea!.

Baina beti bizi zara, aita, beti zaude neuregan, bihotz lurtar honetan. Beharbada ni zuriz jantzirik ikusi nahi ninduzun, nire bikotekidearekin, eta nik zuri emandako bilobekin jolastea zenuen amets, eta barkatu, baina inoiz ez dut bikotekiderik izan, inork inoiz ez dit bere maitasuna adierazi, inork ez dit aukerarik eman; beharbada neurea izan da erru guztia? beharbada nik ez al dut aukerarik eman? nik idatzi ditut maitasunezko eskutitzak, saiatu naiz, baina inork ez dit baiezkorik eman.

Eta, zuk hiruretan hogeita bortz urte bete zenituen lur triste eta alai honetan, negua heldu zitzaizun biziberriturik. Hala ote? Eta nik hamar urteotan, urtero eskutitz bat idatzi dizut nire bihotzeko zure ausentzia present nuela adierazteko; bederatzi eskutitz, eta hamargarren hau azkena izango da, jada ohartu bainaiz zu bihotzean zaitudala beti eta ez diodala inori adierazi beharrik hori.

Udazkenaren azkenetan, neguko elur-lumak itxaro ditut, zeru grisa urdindu dadin, eta orain neguaren atarian, zerua urdindu eta alaitu nahian bihotza, urdinez jantzi naiz, zuhaitz biluzi horietatik kimu berde txiki itxaropentsuak jalgi daitezen neguaren izozpetik udaberrian. Oraindik amesten dut bihotzean nire maite horrekin ezkonduko naizela, eta zoriontsu izan. Maitemindurik segitzen baitut zoriontsu! Eta maite dudan horrekin ezkonduko ez banaiz ere, jakin badaki ene bihotzak hark ene bihotzean txoko berezia duela.

2012ko eguberrietan zutaz oroituko naiz, aita, baina irribarre lotsati eta itxaropentsu batez, hamar urteko etapa honi amaiera emateko, bizitzaren atal bat ixteko, eta 2013a nire urtea izan dadin, zoriontsu izan nadin. Ilargi berriaren ondoren, biziberriturik. Nire gainerako bizitza gaur hasten da.

Bakarrik omen nago, baina ez naiz bakarrik sentitzen.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun 2012ko hazilaren 21a, asteazkena. IZAN GAITEZEN ZORIONTSU, IRAGANAREN BULTZADAZ, ORAIN. -ri

  1. udazken-k dio:

    unkigarria, benetan

  2. Hunkigarria, h-z idazten da, euskara batuan, noski… hegoaldeko euskalkietan ez…

  3. udazken-k dio:

    PROBA EZAZUE “NEGARREZ” HITZA BILATZAILEAN IPINTZEN:
    Bilatu: negarrez

    2012ko hazilaren 4a, igandea. Odoletan eta negarrez, hileroko mingarria.
    Posted on Azaroa 4, 2012
    Egunkari maitea, zuk ongi dakizu, ez nik bezain ongi seguruaski, baina ez zuk baino gehiago… duela lau urte zergatik hasi nintzen eguneroko publiko hau idazten, ene bihotzeko zatitxo batzuk argitaratzen. Neure buruaz beste egitea ere pasa zitzaidan burutik orduko uda … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 12 Iruzkin
    2012ko urriaren 27a, larunbata. Euria ari du kanpoan, negarrez barnean, eta hotz dago kanpoan.
    Posted on Urria 27, 2012
    Egunkari maitea, euskal pastela egin dut hoztasuna epeltzeko eta geroxeago ikusiko ditudan lagun batzuk gozatzeko. Goxoa atera zaidala uste dut, neguaren haizeak jada dakartzan udazken euritsu honetan. Polita da diruaren ardurarik gabe lagun minari minutuetako telefono-dei bat egitea Euskalteleko fakturaz … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 10 Iruzkin
    2012ko buruilaren 12a, asteazkena. Banoa, negarrez, baina itzultzeko beharbada irribarrez. Banoa, aio, beti maitatuko zaitut, ene maitea… behar den guztia itxarongo zaitut, bizitza osoa zure zain…
    Posted on Iraila 12, 2012
    Egunkari maitea, asteazkena da, baina ez da oraingoz munduaren azkena, eta irribarre bat piztu didazu xirimiri honen erdian zure hitzekin. Egun bakoitza da aukera berri bat hasteko, segitzeko, zerbait bukatzeko ere. Ez dakit. Astebete barru banoa Europaren bihotzera, ez oso … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 14 Iruzkin
    2011ko urriaren 8a, larunbata… gaur GARAn poesiaz, maiteminez nauzu hiri honetan, negarrez
    Posted on Urria 8, 2011
    2011ko urriaren 08a GARA > Idatzia > Kultura POESIA Ez dok hamairu Ainara MAIA Ehunka poeta ezagun eta ez hain ezagun elkartu gaitu Auxtin Zamora olerkari senpertarrak aurten hamahirugarrenean aidanez, baina ez da malefizio, poesiak segituko baitu bizirik, poesiak biziarazten … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 3 Iruzkin
    2011ko buruilaren 19a, astelehena… Brnon, zerua negarrez, ni euritan
    Posted on Iraila 19, 2011
    kaixo, zer moduz? Iragan ortzegunean iritsi nintzen Europaren bihotzera, taupaka, eta aste hondarra Pragan igaro dut Idazle Eskolari buruzko hitzaldi bat emateko ingelesez. http://en.calameo.com/read/0000224685f04b04ef0c3 Brno hirian nago ikasturte berriari ekiteko prest. ORRI ZURIARI BEGIRA. Animoz ez nabil oso ongi, eta … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
    2010eko abenduaren 8a, asteazkena… euria ari du nigan eta negarrez ari da zerua…
    Posted on Abendua 8, 2010
    ESKERRIK ASKO, XABIER… AINARA Kaixo, Txekiatik elur usain honetan eta hotzez dardarez … haurraren negarra jaulki zait bat-batean atzerri honetan, Txekian… izarren hautsa sentitu dut goitik behera eta malko gazi bat beherago… PROSINEC (ABENDUA) Gristasunetik zuritasuna elur-maluten gisa, gristasunetik zuria … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
    gaurko GARAn, baGARA… NEGARREZ ZUGANA BUELTZATZEN NINTZEN UDA HASIERAN ETA ORAINDIK EZ ZAITUT BESARKATU…
    Posted on Iraila 3, 2010
    POESIA ALDAIRA URDINAK Edu Zelaieta Anta 97 or CHORANDO EU VOLTO A TI Chorando purgas as tuas penas. Udaren bihotzean bizitzan erromes, eskale, puta. Udaren bihotz honetan poema hauek irakurriz, idatziz biluztu naiz… Mudantza omen da aldaira, baina zergatik … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi
    2012ko hazilaren 18a, igandea. Isiltasunean ere baNAIZ, baGARA geure idatzietan.
    Posted on Azaroa 18, 2012
    Egunkari maitea, atzo negarrez jaiki nintzen, eta ez nuen idazteko gogorik. Triste eta malenkoniatsu nengoen arrazoi bakar bat gabe, IRRAZIONALKI, gertatu zaidan guztiagatik, azalpenik gabe aurrera egin behar izan dudalako bakarrik, dena inkondizionalki barkatuz. Eta Silvio Rodriguez kantari maitearen kantu … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 8 Iruzkin
    2012ko hazilaren 2a, ortzirala. Hilen egunean hagitz sentibera nago, baina itxaropentsu egon behar dut.
    Posted on Azaroa 2, 2012
    Egunkari maitea, hilen egunean hagitz sentibera nago, kontzientzia memoriarekin nahasten zaidalako, eta irribarre itxaropentsu batekin begi triste polit hauetatik negar-malko gazi-gozo bat irrist egiten baitzait masailean behera. Aita zena jada ez daukat fisikoki besarkatzeko aspaldian, duela hamar urte zendu baitzen, … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 14 Iruzkin
    2012ko urriaren 17a, asteazkena. IZAN ZORIONTSU MAITASUNAZ GOZATUZ, MAITEMINDU GABE…
    Posted on Urria 17, 2012
    Egunkari maitea, hauteskunde-aste honetan gaudelarik, nik jada bozkatu dut postaz heldu den urriaren 21erako. Politikari buruz entzuten ari naiz interneten, entzun dut jada lehendakarigai guztien programa eta nik nire bihotza taupaka sentitzen dut, ahul baina itxaropentsu… urdinaren sosegua bihotzean, berdearen … Irakurtzen jarraitu →

    Uncategorized atalean publikatua | 6 Iruzkin

    • negarrez sortu ginen negarrez bizitzeko….

    • eskerrik asko eta milesker informazioagatik…
      gau on eta amets on
      ainara

    • Proba ezazu, era berean, IRRIBARREZ hitza bilatzailean idatzita… emaitza berbera edo gehiago ateratzen direla ohartuko zara, udazken triste… bizitza ez baita beti jai inoiz tristea ere bai, baina badira nahiko motibo kantatzeko alai! bizitza negarrez eta irribarrez osatzen delako, eta nik beti guztiari BIHOTZA jartzen diodalako… horregatik zauritzen da, ez nigatik soilik, baizik eta maite ditudan pertsonek ere sufritzen dutelako, nik ere min hartzen dut…
      egun ona izan
      aio

  4. udazken-k dio:

    eskerrikasko arrazoia emateagatik, blog honetako idatzien erdietan azaltzen da IRRIBARREZ hitza, eta beste egunetan NEGARREZ hitza idatzi zenuen, horrek izen bat dauka:
    http://geosalud.com/Salud_Mental/maniaco_depresiva.htm

  5. udazken-k dio:

    que teu siguis feliç

  6. Bai, eskerrik asko arrazoi emateagatik eta entzuteagatik! hori da BIZITZA ETA MAITASUNA! egun batean triste bestean alai… (ez da hori depresioa, ez nago ados)
    hori da BIZITZA, hori da MAITASUNA, Udazken…:
    milesker niri arrazoia emateagatik, ni ulertzeagatik, bihotzez…
    Bizitza eta maitasuna ez da beti irribarrez egotea, ez da beti negarrez egotea…
    bizitza eta maitasuna aldaketa da, etengabeko aldaketa, egun batean triste, bestean alai… hori da bizitza, hori onartu behar da…
    maitasunez beterik nago eta maite ditudan guztien, zuen guztien sufrimendua ere neure egiten dut, hori da igual nire arazoa… horregatik zauritzen da hain erraz ene bihotz sentibera…
    maitasunez
    gau on pasa, udazken goxo hori
    ainara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s