2012ko hazilaren 18a, igandea. Isiltasunean ere baNAIZ, baGARA geure idatzietan.

Egunkari maitea,

atzo negarrez jaiki nintzen, eta ez nuen idazteko gogorik. Triste eta malenkoniatsu nengoen arrazoi bakar bat gabe, IRRAZIONALKI, gertatu zaidan guztiagatik, azalpenik gabe aurrera egin behar izan dudalako bakarrik, dena inkondizionalki barkatuz. Eta Silvio Rodriguez kantari maitearen kantu hura etorri zitzaidan gogora OJALA, “le prefiero compartido, antes que vaciar mi vida”…

Baina gaur, negarrik ez, eta itxaropentsu nago, zuhur baina itxaropentsu, bihotzak eginik, zintzo.

BaNAIZ, baGARA. Gaurko GARAn nire literatur kritika hau dator:

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121118/373264/eu/Lau-ipuin-eta-beste-horrenbeste-olerki-naiz-kantu-

GARA > Idatzia > Kultura

NARRAZIOA ETA POESIA
Lau ipuin eta beste horrenbeste olerki naiz kantu
p054_f03.jpg

Ainara MAIA

Txistua. Kide fidela, zenbat laguntzen didazun ene bakarminean! Berriro zapalduko ez dudan ametsetako lurralde horretako sustraia zatoz nirekin beti. Urretxindorrak ezin diolako kantatu azaroan izate oso baten errebelamendua den herri triste baten minari, idatzi zituen lau ipuin horiek Sunti Amilibiak Espainiako gerra zibilean gertatua kontatzeko, eta ni, urretxindorra ez banaiz ere, azaroan nator lau ipuin horien berri ematera, haizea hotz txistuka izan dadin memoriaren eta maitasunaren hedatzaile.

27 gau oinez ibili eta 27 egun beldurrak jota eman eta gero, zaildurik Euskal Herriko udazkeneko hotzak, eguzkiak, zurdak, haizeteak… goizegi azaldu ziren zimurrak 30 urteko mutil gazte haien aurpegietan, eta gerrako hotsak eta hotzikarak heldu zaizkit, lehenengo pertsonan ezagutu eta sufritu ez dudana neure eginez, malkoren bat edo beste isuriz. Edozein ekintzatan bezala, ihesaldiak kontatzen dira, gerratik eta heriotzatik ihesi, arnasestuka batzuetan, eta bestetzuetan arnasa ere eten zait. %10 inspirazioa eta %90 transpirazioa izan zirenen erritmora irakurri ditut lau ipuinok.

Zoroak ez dira izaten inoiz leloak. Amona zaharregia zen negar egiteko eta alferrik zen atsedena bilatzea ia agorturik zegoen iturriaren ondoan. Idazle eta narratzaile ona zen Sunti, eta urretxindor bikaina Shanti. Basoko zarata guztiak hain ondo imitatzen zituen, txoriek ere nahasirik itaundu egiten baitzioten. Deia sentitu zuen Gerardok eta hurbildu egin zen. Urretxindorrak ez dik kantatzen azaroan, baina nik, ordea, azaro honetan pasatutako hura oroitarazi nahi dut haizearen txistuaren bidez justizia heda dadin.

Ahantz ez zedin, idatzi egin behar izan zuen Sunti Amilibiak erbestean aberriko mina. Paper orriak, hutsik aukera anitzez, iman batek bezala erakarri zuen. Gramatika arau guztiak hautsiz, narrazioak indarra hartu zuen, eta apurka-apurka geroago eta indar handiagoa eta lilurapen gehiago sortzen dute lau ipuinok.

Amets gorria kantua entzunez, Gose taldea etorri zait. Oroimenari hesiak jarriz, kapitalismoa besarkatuz dena demokrazia baten alde, arraza bereko erregearen alde. Bizitza eman zuten haien borroka guztia, hildako guztiak, azkenik etsaien eskutik jateko? Ahazteko eskatu ziguten, eta ahaztu genuen. Iruzur egin ziguten, frankista guztiak jada demokrata zirela uste arazi ziguten…?

Maisuaren hilotzetik jaio ziren askatasunaren kimu berriak adar artean. Bizitza eta heriotza bereiztu gabe azaleratzen den maitasun berri baten jabe askatasunaren banderak badu kolorerik, zoriontasunez, adorez, margotzen da. Txistu maitearen sentiberatasuna besteengan eta neuregan ernatu da. Pasatako dena pasa da, eta inori zaio axola. Jan, edan eta lo, belarra jan, ardoa edan eta ondo lo egin; amets gorria, hilotzez beteta, hilotzez taupada. Zenbat malko eta odol, isuri ote zen? Isiltasun hautsia, ispilu apurtuak.

Gerrako ipuinak / Sunti Amilibia / Intxorta 1937 Elkartea, 2012

Lau ipuin eta beste horrenbeste olerki naiz kantu Ainara Maia / Gara, 2012-11-17

MAIA URROZ , Ainara “Lau ipuin eta beste horrenbeste olerki naiz kantu “(Liburu-iruzkinak) Inprimatu E-posta
Asteartea, 2012(e)ko azaroa(r)en 20-(e)an 08:31etan

Lau ipuin eta beste horrenbeste olerki naiz kantu

GERRAKO IPUINAK. Sunti Amilibia, Intxorta 1037 kultur elkartea.
li114

Maisu inguratua. Bestelako maitasuna. Mendi gaineko txistua. Urretxindorrak ez du kantatzen azaroan. Sunti Amilibiak lau ipuinok idatzi zituen ahaztuta geratu ziren herrietako eta herrixketako errepublikano, abertzale , miliziano eta gudari haiek gogora ekartzeko. Noizbait justizia lor dezagun.

Txistua. Kide fidela, zenbat laguntzen didazun ene bakarminean! Berriro zapalduko ez dudan ametsetako lurralde horretako sustraia zatoz nirekin beti. Urretxindorrak ezin diolako kantatu azaroan izate oso baten errebelamendua den herri triste baten minari, idatzi zituen lau ipuin horiek Sunti Amilibiak Espainiako gerra zibilean gertatua kontatzeko, eta ni, urretxindorra ez banaiz ere, azaroan nator lau ipuin horien berri ematera, haizea hotz txistuka izan dadin memoriaren eta maitasunaren hedatzaile.

27 gau oinez ibili eta 27 egun beldurrak jota eman eta gero, zaildurik Euskal Herriko udazkeneko hotzak, eguzkiak, zurdak, haizeteak… goizegi azaldu ziren zimurrak 30 urteko mutil gazte haien aurpegietan, eta gerrako hotsak eta hotzikarak heldu zaizkit, lehenengo pertsonan ezagutu eta sufritu ez dudana neure eginez, malkoren bat edo beste isuriz. Edozein ekintzatan bezala, ihesaldiak kontatzen dira, gerratik eta heriotzatik ihesi, arnasestuka batzuetan, eta bestetzuetan arnasa ere eten zait. %10 inspirazioa eta %90 transpirazioa izan zirenen erritmora irakurri ditut lau ipuinok.

Zoroak ez dira izaten inoiz leloak. Amona zaharregia zen negar egiteko eta alferrik zen atsedena bilatzea ia agorturik zegoen iturriaren ondoan. Idazle eta narratzaile ona zen Sunti, eta urretxindor bikaina Shanti. Basoko zarata guztiak hain ondo imitatzen zituen, txoriek ere nahasirik itaundu egiten baitzioten. Deia sentitu zuen Gerardok eta hurbildu egin zen. Urretxindorrak ez dik kantatzen azaroan, baina nik, ordea, azaro honetan pasatutako hura oroitarazi nahi dut haizearen txistuaren bidez justizia heda dadin.

Ahantz ez zedin, idatzi egin behar izan zuen Sunti Amilibiak erbestean aberriko mina. Paper orriak, hutsik aukera anitzez, iman batek bezala erakarri zuen. Gramatika arau guztiak hautsiz, narrazioak indarra hartu zuen, eta apurka-apurka geroago eta indar handiagoa eta lilurapen gehiago sortzen dute lau ipuinok.

Amets gorria kantua entzunez, Gose taldea etorri zait. Oroimenari hesiak jarriz, kapitalismoa besarkatuz dena demokrazia baten alde, arraza bereko erregearen alde. Bizitza eman zuten haien borroka guztia, hildako guztiak, azkenik etsaien eskutik jateko? Ahazteko eskatu ziguten, eta ahaztu genuen. Iruzur egin ziguten, frankista guztiak jada demokrata zirela uste arazi ziguten…?

Maisuaren hilotzetik jaio ziren askatasunaren kimu berriak adar artean. Bizitza eta heriotza bereiztu gabe azaleratzen den maitasun berri baten jabe askatasunaren banderak badu kolorerik, zoriontasunez, adorez, margotzen da. Txistu maitearen sentiberatasuna besteengan eta neuregan ernatu da. Pasatakodena pasa da, eta inori zaio axola. Jan, edan eta lo, belarra jan, ardoa edan eta ondo lo egin; amets gorria, hilotzez beteta, hilotzez taupada. Zenbat malko eta odol, isuri ote zen? Isiltasun hautsia, ispilu apurtuak.

Ainara MAIA

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

17 erantzun 2012ko hazilaren 18a, igandea. Isiltasunean ere baNAIZ, baGARA geure idatzietan. -ri

  1. udazken-k dio:

    Eta sikologoak zer esaten dizu?

  2. hori soilik bera eta nire arteko kontua da, sentitzen dut, Udazken…
    …eta gainera, orain hemen nagoela, Txekian, ez nago berarekin, hausnartzen ari naiz, asimilatzen gertatu zaidan guztia iraganean, onartzen (ulertzen ez badut ere beharbada), asimilatzen harekiko udako psiko-saio indibidualak, bakardadean, lagunekin tarteka…
    …berri on bat zuri, irakurle: gaur atera berri da inprentatik nire lehen olerki-liburua… CHANSONS D’AMOUR…
    aio, arrats on

  3. udazken-k dio:

    Kaixoa Ainara, ongi etorria bada mundura jaio berriari, sufrimenduz zure barnetik ateratako fruituari

    • kaixo, Udazken…
      maiteMINetik, hutsegiteetatik, abandonutik, negarretik, lorik gabeko gau orotatik… azken batean, MAITASUNETIK sortutako olerkiak dira… ezin ulertu mundu honetako zenbait gauza, eta bihotzak esaten zidana idatziz emana… besterik ez…
      nahiago izan nuen beharbada olerki-liburu bat argitaratu beharrean, zoriontsu izan banintz maiteminduarazi ninduen harekin, baina liburu batez erditu naiz minez…
      gabon…

  4. udazken-k dio:

    Kaixo Ainara, beti tristuraren bidetik, bueno, atzo ez, gaur bai, bihar agian ez… ez duzu pentsatu sikiatra batengana joatea? agian zurea botikekin sendatzen da. ez hartu gaizki, baina ez da normala egun batean eatea zorriontsu zarela eta hurrengo egunean esatea negarrez jaiki zarela, ez dut uste horren atzean desamodioa dagoenik

    • kaixo,
      gauzak ez dira inoiz zuria eta beltz, beti ezin gara zoriontsu egon, beti ezin egon triste…
      beharbada benetan ez zarelako inoiz maitemindu, ez duzu ulertzen edo ez duzu ulertu nahi nire egoera… benetako maitasuna ezagutu nuen, udazken…
      ez hartu gaizki zuk ere ez, benetan, baina beharbada ezin duzu ulertu mutila zarelako eta beste ikuspegi bat duzulako, ez zarelako benetan maitemindu, ez dakit… ez zaitut benetan ezagutzen, ezin dut zuri buruz ezer esan, nik soilik nitaz hitzegin dezaket…
      ez dut uste desamodioa pastilekin konpon daitekeenik, bihotzeko hutsmna, barkamena eskatuko balit sikiera begietara begira!…
      ez, ez dut uste… pastilekin konpon daitekeenik desamodioa, udazken…
      nik uste dut bihotza konpon dezakedala besteon maitasunarekin eta pazientziarekin, denborarekin… nahiz eta jakin beharbada denborak ez duela ezer sendatzen, ezin dela ahaztu eta oroiminak noizean behin zizta egiten du bihotzean, arrazoirik gabe, bihotzak ez baitu arrazoirik ulertzen buruz…
      besarkada bero bat
      udazken on
      Ainara

    • larunbatean negarrez jaiki nintzen, oso triste nengoen, bat-bateko ezusteko triste bategatik hemen ostiralean…
      eta hemen ez dut kontatuko, barkatu…
      pribatuan nahi baduzu, baina hemen ez, beste batzuk inplikatzen dituelako, maite ditudan batzuk, eta ikasi dut lezioa, ikasi nuen aspaldi… blog honetan nahigabe aipatu ditut bai maite nituen izenak, eta min eman diet horregatik…
      gau on eta amets on
      ainara

  5. udazken-k dio:

    nere ustetan, eta seguraski gainontzeko irakurleen ustetan ere, zure arazoa bihotzean baino buruan dago, ez da normala halako kanbio animikoak egun batetik bestera, eta ez da behin bakarrik, askotan idatzi dituzu horrelakoak, nere ustetan burua ez duzu ondo amueblatua, paperezko mueble horiek haize bolada batek mugitzen ditu egun batetik bestera, ez dut ikusten ezer sendorik. Egun batean esaten duzu etapa zoriontsu berri bat hasten duzula, hurrengo egunean esateko negarrez zaudela?zertan zegoen bada oinarrituta etapa zoriontsu hori?ezer sendotan. Askotan gertatzen zaizkizu animo aldaketa extremo horiek, ezta? irrazionalki, zuk diozun bezela…zuk dena esan duzu.

    • bizitza ez dago inola ere oinarri sendoetan finkaturik… bizitza negarrez eta irriz osatzen da, udazken…
      bihotzean min handia egin dit mundu honetan gehien maite dudan pertsonak, hori da dena… bai, bihotza… eta zu benetan maitemindu bazara noizbait, ulertuko zenidake…
      ez nauzu ezagutzen, eta ezagutu gabe, ez esan nik nola dudan burua…
      bihotza, berriz, erabat maitemindurik…
      aio, gau on
      amets on
      ainara

    • etapa zoriontsua etortzeko dago, onena etortzeko dago, udazken, nik merezi dudalako, nik eman dudan guztia maitasunez eman dudalako, eta orain jasotzea tokatzen zait. Horregatik, bada, idatzi dut zoriontsu naizela, egia delako, bizi naizelako, maitemindurik nagoelako, eta zoriontsu izan nahi dudalako idazten dut zoriontsu naizela, ulertzen?
      eta gainera, ez dago zorionik zoritxarrik gabe…ala?
      nik bihotza handiegia dut mundu honetarako, zuendako, denengatik sufritzen du ene bihotzak eta niregatik ere bai… horregatik dago zauriturik, ene maiteak min handia egin zidalako eta min hori gainditzen saiatzen ari naiz urte osoan zehar inoren laguntzarik gabe… eta bai, zoriontsu naiz bizi naizelako maitemindurik nagoelako orain eta beti.
      Gau on eta amets on
      ONENA OPA DIZUT, UDAZKEN EURITSU BAT… NEGU ITXAROPENTSU BAT ETA UDABERRI BERDE BAT, UDA EGUZKITSUAREKIN BATERA.
      Aio, nahi duzun arte
      Ainara

  6. udazken-k dio:

    zauriturik…gustatzen zitzaizkizun bi tipok ez dutelako zurekin atera nahi izandu, ez zait iruditzen halako drama denik
    Are gutxiago egun batean esateko munduko zoriontsuena zarela eta beste egun batean esateko negarrez zaudela.
    Nere ustetan desamodio baino buruko asuntoa da, ez da normala ezta ere zuk esatea egun batean batetaz maitemindua zaudela eta beste eguenean besteaz.
    Ze kanbioak dituen zure izaera maniako depresiboak

    • gauzak asko sinplifikatzen dituzula uste dut ni ezagutu gabe eta nere, gure, istorioa ezagutu gabe…
      …eta egiatan batekin bakarrik maitemindu nintzen benetan eta sakon…
      baina hemen publikoki ez dut kontatuko nere benetako istorioa…
      blog honetan ez dut idatzi istorio osoa, soilik nire eguneroko sentimenduak, benetakoak…
      arratsalde on opa dizut
      bihotzez

  7. ez dakit nor zaren benetan, baina ni ezagutu gabe akusazio faltsuak egiten zabiltza, eta nire lagun izan nahi baduzu, ez zabiltza bide onetik…
    ez duzu deus ulertzen eta ez duzu ulertu nahi, ni maitemindu nintzen behin benetan, eta bihotza erabat hautsi zidan mundu honetan gehien maite nuen pertsonak… bihotza.
    Burua beste gauza bat da, eta beharbada zu zara buruko arazoak dituena, ezta? zuk duzun arazoa beharbada besteei egotzi nahian? ez dakit, ez zaitut ezagutzen, baina zurea errespetu falta izugarria iruditzen zait… zure asmoa ez da kritika konstruktibo bat egitea, baizik eta bihotza gehiago zauritzea, eta ni zoriontsu izan nahian nabil, HORREGATIK IDATZI DUT ZORIONTSU NAIZELA, zoriontsu izateko saiakeran nabilelako egunero…
    aio, ezezagun, udazken…
    aio, arratsalde on

  8. udazken-k dio:

    Noski ni maitemindu izan naizela, hori zuk badakizu, baina zu? nik ez dudana ulertzen da nola esan dezakezu aste batean Abadetaz maitemindua zaudela, hurrengo astean esan Asierretaz maitemindua zaudela, hurrengoan esateko mister big-etaz maitemindua zaudela. Hori dira hori haize aldaketak zure buruan! jakin daiteke nortaz zauden maitemindua? Zure blog hau sinesgarritasuna galdu du horregatik baita, ez dut uste 3 pertsonetaz maitemindu daitekenik hain denbora tarte txikian,benetan maitemindu izan bazara, nere dudak ditut.
    Ah, eta ez, ez dut zure laguna izan nahi, lagunak hitzordutara azaltzen bait dira. Baina ez gaitezen gaiaz desbideratu: nortaz zaude maitemindua gaurkoan?

    • ba ez baduzu nire lagun izan nahi, ez idatzi blog honetan, mesedez… zergatik idazten didazu ez baduzu nire lagun izan nahi? min emateko?
      ez baduzu nire lagun izan nahi, ez dizut nire intimitaterik kontatuko, ala? ez dizut kontatuko norekin maitemindu nintzen eta norekin maitemindurik nagoen…
      barre egiten didazu, nik blog honetan idatzi dudana egia besterik ez da eta zuk barre egiten didazu… eta nik negar egiten dut min egitea delako zure nahi bakarra…
      KITTO…!
      ez baduzu nire lagun izan nahi, ahaztu nitaz, mesedez… aio, udazken…
      ez, nik ere ez dut zure lagun izan nahi, behin eta berriz min ematen saiatzen ari zarelako blog honetan eta orain negarrez nago zuregatik, eta zoriontsu izan nahian nabil…
      ez dut zure lagun izan nahi, gezurrak idatzi dizkidazulako begietara begiratu gabe,
      zuk badakizu nik ezin nuela zure ditxosozko hitzordu horretara joan, lehengusuaren ezkontza nuelako… eta ez zenidan beste egunik proposatu… eta ez dut gehiago horretaz aritu nahi…
      ez dut zure lagun izan nahi, ez duzulako inoiz nire lagun izan nahi izan (hitzordu bakarra jarri zenuen, ZUK EZ DUZULAKO NIRE LAGUN IZAN NAHI NAHI ETA EZ IDATZI GEHIAGO, EZ BANAUZU MAITE,
      AIO, AHAZTU NITAZ, EZ IEZADAZU IDATZI GEHIAGO, MESEDEZ, UTZI BAKEAN, NIRE BIHOTZEKO ZAURIAK SENDATZEN…
      HORRELA EZ BAITIDAZU SENDATZEN LAGUNTZEN…
      AIO, AHAZTU NITAZ…
      (negarrez)
      gabon, eta bihotzez zoriontsu izan (merezi duzu, dugu denok)

      eta noski, maitemindu sakon eta benetan, eta zuk ere ongi dakizu hori…

  9. udazken-k dio:

    aizu, zure egunerokoa publikatzeak hori dakar, batenbati ez gustatzea normala da ezta? eta zergatik idazten dudan zure laguna izan gabe?ba urtetan zehar gezurretan aritu zinelako nerekin, eta seguraski beste gende askorekin baita, ba hemen nago ni zure gezurrak bistan uzteko: ez ninduzun ezagutu nahi izandu, ezkutatu zenidan bikotea zuela…etabar etabar

    • zer? duela noiztik ezagutzen dugu elkar? elkar ezagutu ez badugu, zuk nahi izan ez duzulako izan da, nik aukerak eman nizkizun… (helbidea eta telefonoa eman nizun)
      urteetan zehar gezurretan ni zuri?
      nik beti egia idatzi dizut… eta zuk badakizu hori, zure bihotzak badaki hori… nik beti egia kontatu dizut e-mailetan, eta zuk badakizu hori…
      zuk zabiltza gezurretan… eta horregatik pena dut, mina bihotzean, lehen gustatzen zitzaizulako blog hau eta animatzen ninduzun idaztera… eta lehen eta orain beti egia kontatu dut, dizut…
      egia esan zuk ez ninduzun ezagutu nahi izan, nik nire helbidea eta telefonoa eman nizun, zuk niri zurea ez… egia da ez nizula elkar ezagutzeko hitzordurik jarri, baina nire etxera gonbidatu zintudan. Zuk aldiz hitzordu bakarra jarri zenuen, hitzordura joatea ezinezkoa nuen egun batean. Zuk galdu duzu, eta nik asko merezi baitut…
      beti errespetuz eta maitasunez tratatu zaitut e-mailetan, eta zuk ere badakizu…
      mesedez, ez aritu gezurretan blog honetan, min ematen baituzu gezurrekin…
      Besarkada bat eta zoriontsu izan
      bihotzez eta benetan, nik zuri eta denei egia esan dizuet, eta horregatik dut min bihotzean…
      Ainara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s