2012ko urriaren 31a, asteazkena. HIL-ARGI bat bederen dut nire ametsa zaintzen gauero.

Egunkari maitea,

aita zena duela ia hamar urte minbizi batek eraman zuen mundu fisiko honetatik, baina hil aurretik ZORIONTSU IZAN, AINARITA! esan zidan. Aitak ongi daki zenbat saiatu naizen zoriontsu izaten, badaki maitemindu nintzela sakonki nere bizitzan izan dudan mutil-lagun bakarrarekin, eta gero utzi ninduela beste emakume bategatik…baina borrokatuko dut beragatik beti! Hori gainditzea asko kostatu zait, pertsonalki, beharbada denbora gehiegi galdu dut, bakarka landu behar izan dut egunero, eta gau askotako loa galarazi, negar egiteko. Nere aitak han goitik, nonbaitetik, badaki zenbat min izan dudan eta zenbat sufritu, eta badakit kemena emango didala hemendik aitzina ere irribarretsu bizitzen segitzeko, gehien gustatzen zaidana egiten: IDAZTEN. Izan Blog honetan, edo beste edozein tokitan egunkarietan, eguneroko pribatuan, eta abenduan nire olerki-liburua…

…ene maitea izan da ene poesiaren sortzaile eta ni biziarazi izan nauena, bigarren aldiz munduratu ninduena, nire bigarren gizona orain beste emakume batekin dagoen arren… eskerrik asko, ene maitea, gau iluneko haize hotz txistukaria… onena opa dizut…

…berriro maitemindu behar badut, maiteminduko naiz, ez diot beldurrik berriro zauritzeari, bihotzean beste hutsune bat egiteari. Hori baita bizitza. Sufritzea ere bizitzaren parte baita. Hilen eguna hurbil dagoen honetan oso sentibera nago, eta ene kontzientzia memoriekin elkartzen zait. Eta oroitzapen politak eta zoriontsuak etortzen zaizkit, eta haiek besarkarturik oheratuko naiz irribarre samur batez eta malko gazi gozo batek irrist egingo dit masailean behera. Badakidalako sufritu arren, badudala aingeru guardako bat bederen (igual gehiago!) ni zaintzen, han goian HIL-ARGI bat ene bidea erakusten, MAITASUNA soilik izan dezadan BIZITZEKO ARRAZOI ETA EGIA BIZIBIDE.

Eta oroitu naiz Izo Karmen moja zenaz, duela bi urte zendua, nola erran zidan ea nahi ote nuen moja izatea zer zen probatu, eta nik ez niola esan baiezkorik orduan. Eta orain hemen nago, moja ez, baina leihotik begira, parez pare dudan Familia Sainduaren elizari begira, eta haren aldameneko komentua. Beti, gauero, leiho guztiak itzaltzen direlarik, leiho bat pizturik gelditzen da gau osoan. Hori dena nire etxeko leihotik ikusten dut gaur ere. Komentuko argi bakarrari begira finko gelditzen naiz, eta pentsamenduak eteten zaizkit, bihotzak taupaka segitzen du eta bizitzak darrai gauean ere, hildakoak ere bizi dira gau ilunean, bizidunok argiago ikus dezagun bihotzerako bidea, eguna argitzen hasten duelarik ere eguzkiak. Sentimenduen garaia dator, maitasunaren aroan babestuko naiz goxo edredoi samurraren artean, ene maiteak besarkaturik, fisikoki ez bada ere, bihotzaren indarraz.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun 2012ko urriaren 31a, asteazkena. HIL-ARGI bat bederen dut nire ametsa zaintzen gauero. -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?
    urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
    Urrairen 26an idatzi zenun:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
    Horra GEZURTI BAT ZARELAREN PROBA!

    Zuk zure egia diozula esaten duzu,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mespretxatu ninduzula da nere egia, nerekin ez zenuela gratu nahi izandu, bost axola zitzaizun nik zu zoriondu izana, ez nintzan existitzen zure blogaren arabera, HORI ERE EGIA DA, nere egia. Baita blogan falta zen “abandonatu” omen zizun horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik.
    Urteetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

  2. Kaixo, Eneko…
    blog honetan idatzi ez idatzi zalantzan ibili naiz askotan, bai, duela lau urte idazten hasi nintzenetik, ez bainekien zertarako idazten nuen, eta idazten segitzeko hautua egin dut beti, nahiz eta inork ezta nire maiteak ere irakurriko ez zuela pentsatu. Baina orain badakit agian irakurleak baditudala, baina batez ere, badakit zertarako idazten dudan hemen, nire osasunerako, bihotza hobe senti dadin idatzi dudala eta idazten dudala…
    zuk sinetsi ala ez sinetsi, zure arazoa da… nik beti egia idatzi dut, dizut… eta nire benetako lagunek, maite nautenek, nauzuenok, badakit sinesten didazuela, zorionez eta zoritxarrez egia idatzi dudalako.
    Malko gazi gozo batek irrist egingo dit masailean behera. Badakidalako sufritu arren, badudala aingeru guardako bat bederen (igual gehiago!) ni zaintzen, han goian HIL-ARGI bat ene bidea erakusten, MAITASUNA soilik izan dezadan BIZITZEKO ARRAZOI ETA EGIA BIZIBIDE.
    aio, Eneko,
    izan egun ona
    Ainara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s