2012ko urriaren 29a, astelehena. Urriko azken astelehena, ilargi bete on…

Egunkari maitea,

biHOTZa. Elur arina, xiri-miri egin du, eta hoztu zait arima. Udazkenean jada, negu usaina datorkit, kobazuloetan babesteko garaia, sei hilabetetan zehar lo egoteko, indarberritzeko, biziberritzeko.
Egun luzea izan dut lanean, eta orain nekaturik nago. Nire lankide eta lagunarekin gugatik topa egin dugu Moraviako ardo beltzaz, eta pikutara bidali ditugu mutilak edota gizonak. Ez gaituzte merezi… BAINA biok maitemindu ginen.
Nire lankidea bere maitearen erantzun baten zain dago, euren harremanean aurrera segitzeko, sakontzeko, eta ez da iristen erantzun hori. Konfidantza eduki nahi du harengan, eta itxaron nahi du… baina sentipena du goizegi iritsi dela bere maitearen bizitzara, goizegi eragutu zutela elkar, goizegi maitemindu.
Ni, berriz, beranduegi ezagutu nuen ni maitatu ninduen mutila, eta beranduegi maitemindu nintzen.
Zein zaila den denboran eta espazioan bi maitalek koinziditzea, ala? bat prest baldin badago, bestea ez, edo alderantziz, baina biak batera prest egotea elkarrekin bide bat egiten hasteko… hori ez da batere erraza.

UDAZKENEKO EGUN BAT DA GAUR

Jauna: Garaia da. Uda oso luzea izan da.
Utz ezazu zure itzala eguzki-orduetan,
eta pasabideetan haizea badoa.

Azken fruitu umotuak erori dira;
eman oraindik hegohaizedun egunak,
betetasuna larri dago eta segi horri,
ardo pisuaren azken gozotasuna.

Orain etxerik ez duenak, ez du gehiago eraikiko.
Orain bakarrik dagoena horrela egongo da luze,
esnatuko da, irakurriko du, eskutitz luzeak idatziko ditu
eta etorbideetan ibiliko da hara eta hona,
urduri paseatuko da, hostoak erortzen direlarik.

(Rainer Maria Rilke)

Txori kantazale eijerra
Non ote haiz kantatzen?
Harrien negarra
Haizeak darama
Zaraitzuko ibarrean barna

Krásný ptáku zpěváku
Kde zpíváš?
Vítr nese pláč skal
Údolím Zaraitzu

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun 2012ko urriaren 29a, astelehena. Urriko azken astelehena, ilargi bete on… -ri

  1. eneko-k dio:

    oso zaila da bi maitale elkar topo egitea: zuk ez duzunean nahi!

    • nik nahi nuen,
      eta nahi dut….
      baina batzuetan nahi izatea ez da nahikoa, izarrak ongi lerratu behar dira norberaren alde, eta orduan beharbada…

      …baina nahi dudalako oraindik, ez dut etsiko!
      orain artean bezala saiatzen segituko dut bizi naizen artean, nahi dudalako! 🙂 beti saiatu naiz eta ene bihotzak nahi duena entzuten saiatuko naiz hemendik aitzina ere…

      …nahikoa sufritu dudalako (eta ez neure erruz, ez beste inoren erruz) eta hondoa ukitu dudalako, orain bakarrik igotzea falta zait, zoriontsu izatea inork baino gehiago merezi dudalako (lagun batek idatzi zidan hori aurten)…

      gabon pasa, bihotz-bihotzez
      amets on
      Ainara

  2. eneko-k dio:

    eta gainera kexuka,ondo bizi biktimista!

    • ni ez naiz inoiz kexuka ibili, ez naiz biktimista izan, nahiz eta beharbada eta seguru biktima izandu naizen iraganean, baina utzi naizelako min egiten, bai, hori ez dut ukatuko…
      nik soilik nere sentimenduak azaldu ditut blog honetan…
      oker zabiltza, Eneko,
      eta kasu honetan, gaurko egunean, blogean, nire lagun on baten etsipena kontatu dut, oso triste dagoelako, bere mutil-lagunarekin gertatzen ari zaiona edo zehatzago gertatzen ez zaiona, bere penak entzuten eta berari gauza baikorrak esaten ibili naiz egunotan, eta besarkada bat edo beste eman diot, eman diogu elkarri…

      oker zabiltza, Eneko, ez nauzu benetan ezagutzen eta okerrena da ez nauzula ezagutu nahi izan zuk ere ez, eta zure burua justifikatzen zabiltza ni gezurtatzen, egia esan dudalarik…
      baina, berdin dio, zorioneko naiz BIZI naizelako, hilen eguna (azaroaren 2a) hurbil dago eta sentibera nago, HIL-ARGI berezi bat dudalako zerutik ni zaintzen nauena: AITA. Nire aita zenak erakutsi zidan baldintzarik gabe maitatzeko, bikotekide bat eduki ala ez… eta hark erran zidan zoriontsu izateko duela hamar urte hil aurretik, eta benetan saiatu naiz, eta izan ditut benetako zorion betezko uneak ene bizitzako mutil-lagun bakarrarekin, eta horregatik bakarrik zoriontsu da neska tuntun lotsati hau…
      benetan berdin zait egia ala gezurra diozun, Eneko, nik soilik dakit bihotzez eta maitasunez garbi jokatu dudala beti denekin, nere kontzientzia garbi dago, arima urraturik badago ere, baina bizirik…
      berdin zait lagun ona ala txarra zaren, hori zure kontzientziak bakarrik daki…

      gau on bat opa dizut BIHOTZ-BIHOTZEZ
      eta amets on…
      ongi lo egin
      besarkada bat
      Ainara

  3. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?
    urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
    Urrairen 26an idatzi zenun:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
    Horra GEZURTI BAT ZARELAREN PROBA!
    Urtetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

    • Kaixo, Eneko…
      zuk sinetsi ala ez, nik egia esan dut beti, eta ez nago bakarrik, lagun onak ditut hemen eta han… nahiz eta bikotekiderik ez izan, lagun onak eta maite nauen familia dut. Ez nago bakarrik, zuk bakarrik utzi/hutsegin baninduzun ere (nik inoiz ez zaitut bigarren mailakotzat hartu eta zuk ongi dakizu hori, ez dakit zergatik zabiltzan gezurretan), ez nago bakarrik, pertsona askok maite nau, oso pertsona ona eta sentibera naizelako
      bihotza zabaltzeagatik zauritu didate bihotza, eta ez naiz inoiz kexatu, isil-isilik blog honetan nire egia eta sentimenduak idatzi ditut, biktima izanik ere, aurrerantz egiteko asmoarekin eta ez suizidatzeko duela lau urte. Ni bai inuxentea behin zuri dena sinetsi nizulako, nire lagun izan nahi zenuela eta nik zuri bihotza zabaldu… inuxente tuntuna ni!
      MAITASUNA DA NIRE BIZITZEKO MOTORRA ETA EGIA NIRE BIZIBIDE…
      eta horregatik oheratzen naiz bakarrik, baina zorioneko hemen eta han lagun on-onak ditudalako, pertsona asko ezagutu ditudalako eta nire bihotzean betiko zaudetelako izaki maitagarriak, nahiz eta ez elkar ikusi.
      Gau on pasa, Eneko… zu segi nahi baduzu zure kakatan, ni baikor izaten saiatzen ari naiz BIZI naizelako eta nire aita zenak ZORIONTSU IZAN esan zidalako.
      aio, izan zoriontsu…

  4. eneko-k dio:

    kaixo,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mesprezatu ninduzula da nere egia. Baita falta zen “abandonatu” omen zizuten horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik

    • Kaixo,
      ez da nire bertsioa… zure bertsioa da nik mespretxatu omen zintudala, baina ez da egia, beti errespetuz tratatu zaitut, sufritzen zeundelako eta triste zinelako, beti errespetuz tratatu zaitut, zuk, berriz, ni zaborra banintz bezala tratatu ninduzun eta hutsegin zenidan… kitto… aio…
      nire egia eta sentimenduak dira hau guztia, ez da bertsiorik, nire bizitza da, eta ez dakizu ezer abandonatu ninduen horri buruz, ez dugu ez entzun haren bertsiorik oraindik, beharbada Euskal Herrira itzultzen naizelarik entzun beharko dut haren bertsioa, begietara begira…
      nere bizitzan maite izan nauen pertsona bakar horri buruz ez dakizu ezer… ez dugu entzun bere bertsiorik…
      ez dakizu ezer guri buruz… bikotea duen ez dakit, beharbada bai…
      baina ez dakizu ezer gure istorioari buruz… iragan hurbila da, oraindik oraina, beharbada, gainditu beharrekoa, ari naiz gauzak ulertu nahian… ez da erraza bakarrik, eta begietara begiratu gabe, aurrez aurre gauzak argitu gabe, baina tira… ari naiz…
      eta hitzegin beharrekoa harekin bakarrik hitzegingo dut noizbait, hori falta zait harekin hitz egitea (ez zurekin, ez beste inorekin), harekin hitz egin edo betiko isilduko naiz…
      eta kitto, Eneko…
      aio
      gabon

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s