2012ko urriaren 27a, larunbata. Euria ari du kanpoan, negarrez barnean, eta hotz dago kanpoan.

Egunkari maitea,

euskal pastela egin dut hoztasuna epeltzeko eta geroxeago ikusiko ditudan lagun batzuk gozatzeko.

Goxoa atera zaidala uste dut, neguaren haizeak jada dakartzan udazken euritsu honetan. Polita da diruaren ardurarik gabe lagun minari minutuetako telefono-dei bat egitea Euskalteleko fakturaz oroitu gabe edota afari goxoa prestatzea lagunei, eguneko argi-izpiak ahultzen doazen honetan, nire animoak ere apaltzen doaz negurako prestatzen. Kobazuloan sartu nahiko nuke oraintxe bertan, eta sei hilabetean lo egin inoren ardurarik gabe eta hemen idatzi gabe, udaberrian loratu nadin berriro indartsu eta distiratsu.

Izan ere, ene txistu alaiaren doinurik ez dut entzuten eta isil dago dena. Hostoak erortzen dira lurrera, suizidatzen dira, haizeak ere ez du txistu egiten, soilik laztandu egiten nau eta euriak bustitzen ditu ene esperantzak. Gau luzea iragartzen dute iturri ofizialek orduz aldatzeko ohartaraziz.

Bi gizon daude neure bizitzan: bata, aita, bizia eman zidana; bestea, biziarazi ninduena. Eskerrak biei ni naiz orain naizena.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun 2012ko urriaren 27a, larunbata. Euria ari du kanpoan, negarrez barnean, eta hotz dago kanpoan. -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?urtetan zehar zure gezurra sinestarazi diguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

    • gaiztoa zara, min ematea da zure helburua, ni bezalako neska tuntun bat negarrez jartzea zure gezurrekin… hutsegin zenidan iazko udazkenean eta hutsegin didazu etengabe…

  2. nik beti egia esan dizut, eta blog hau ere egia da, nire benetako sentimenduak…

  3. nekatu naiz, Eneko… nekatu naiz… ez dut eztabaidatu nahi zurekin begietara begiratu gabe, eta gutxiago oraindik iraganaz…
    ez nirekin jolastu, ez barre egin nitaz, mesedez…
    igande on bat opa dizut…

  4. eneko-k dio:

    zu zara netaz farre egin duzuna, plantoia eman zenidan birritan eta gezurretan harrapatu zaitugu(ikusi atzoko mezuk)

    • ni zuri plantoia? ni zuri barre?ni zuri gezur?
      ez, ez eta ez…
      hori da egia…
      nik idazten dizut orain, orduan e-mail idatzi nizun gauza bera…
      zu segi zure gezurretan plisti-plasta, eta niri min ematen, gezurrekin…
      aio

    • hori ez da egia, eta zuk badakizu…
      eta zertan zabiltzan, nirekin jolasean… baina nik ez dut inoiz esan ez zenidanik inoiz idatzi… email bakarra jaso nuen zugandik, hain juxtu ezin nuen egunean gelditzeko eta ez Pasaiara… zergatik ari zara gauzak asmatzen?

    • Nola harrapatuko nauzu gezurretan,
      benetan aritu banaiz,
      egia esan badut?

  5. ni zutaz barre? nik beti errespetatu zaitut, nik beti egia esan dut… badakit zer idatzi nuen atzo, eta errepikatzen dut gauza bera…
    ez, ez nuen jaso zure SMSik…
    soilik zure e-mail bat eta gero desagertu zinen…
    nik egia esan dut…
    ikusi zuk mezuak eta ikusiko duzu egia esan dudala…
    gau on, Eneko…
    bai, arrazoi duzu… erakutsi didazu zer nolako pertsona klase zaren, gaiztoa eta gezurtia…

  6. ni zutaz barre ez,
    zuregatik negar egin dut,
    gezurrekin min egin didazulako, zure hitzekin…
    gezurrek egiek baino min gehiago egiten dute batzuetan…
    gau on,
    eta zoriontsu izatea opa dizut…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s