2012ko urriaren 23a, asteartea. Maitasuna PAZIENTZIA da, “urdina”, GEDULD, Ain, GEDULD…

Egunkari maitea,

hotz egiten du jada, udazkeneko haize freskoa, hosto-euri horia ari du goitik behera… maite dut oraindik, maite dut… baina ahaztu behar dut, hain laburra da amodioa eta hain luzea ahaztura!

…gaur oso goiz jaiki naiz fakultatera, lanera, joateko, eta nire lankide eta lagunak trilogia zinematografiko hau gomendatu dit:

LES TROIS COULEURS: BLEU, BLANC, ROUGE.

Maitasuna itxaropena da,
nahiz eta gaur egun
itxaropenik ez ukan ene bihotzean
duela lau urte ez bezala
(maiatzean espero nuen atzerrian egonik, aberriratzerakoan ene maiteak itxarongo ninduela),
itxaro dut,
pazientzia URDINA ukan dezadan
diosta bihotzak,
neguko haize hotza sumatzen dudalarik orain
arnasa sakon hartzeko
eta segitzeko aitzina
urdinaren sosegua bihotzean
berdearen itxaropena bizkarrean
eta gorriaren alaitasuna sudurrean.

BAT DOANEAN
BESTEA GELDITZEN DA
HORI DA MAITASUNA
HORI BIZITZA
– O ene maitea,
maite zaitut oraindik eta beti
itxaropenik gabe
esperantzaz beterik
– Nik gehiago ez,
esaten didazu.

Eta horrela
olatuaren gisa
bazoaz eta bazatoz
bazoaz
zu zara olatua
eta ni zutik dagoen irlatxoa.

Bat zoaz
bestea gelditzen naiz
(edo alderantziz)
Hori da maitasuna
hori da bizitza, finean.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun 2012ko urriaren 23a, asteartea. Maitasuna PAZIENTZIA da, “urdina”, GEDULD, Ain, GEDULD… -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?urtetan zehar zure gezurra sinestarazi diguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

  2. eneko-k dio:

    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.

    • KAIXO, Eneko…
      bai, arrazoi duzu… NI BAI INUXENTEA ETA SINESBERA! nik denoi sinesten dizuet, hori egia da. Eta egia da blog hau guztia, Eneko… nere sentimenduak direlako… ETA gauzak ez dira horrela, egun batean ez dut kontatu batez maitemindurik nengoela eta beste egunean beste batez… prozesu bat izan da, eta konplikatua da hitzetan jartzea maitasun-zurrunbilo hau guztia. Ez da hain erraza. Gauzak ez dira aldatu bat-batean ene bihotzean, NERE BIHOTZEAN DAUDE DENAK, NERE BIHOTZEAN ZAUDETE GUZTIOK, MAITE NAUZUENOK ETA MAITE EZ NAUZUENOK ERE, NIK MAITE DUDALAKO, HORI DA EGIA. Ni ere bai inuxentea zugan konfiantza jarri nuelako…
      bai, MAITASUNA ITXAROTEA DA, Eneko… eta nik itxarongo dut. Jada ez naiz joango inoren atzetik, horretan kasu egingo dizut. Ez naiz inoren atzetik joango, eta aski eta asko maite nauenak eduki dezala ausardia nere atzetik etortzeko. Ni jada nekatu naiz zurekin eztabaidatzea, alferrik delako, zurea bakarrik entzuten, eta pena dut horregatik. Nik EGIA OSOA esan eta idatzi baitut.
      Bikote-harremana, berriz, KONFIANTZA ETA ULERMENA da.
      Bai, idatzi dudan guztia egia da, Eneko, idatzi dizudan guztia egia… HAU EGIA PILA, ENEKO! NIRE ALDETIK BAI BEHINTZAT… maitemindu nintzen benetan duela zazpi urte, hori da egia… nire bizitzan behin maitemindu naiz BENETAN ETA SAKON eta hori duela zazpi urte gertatu zen. Badakizu.
      Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen, zeren eta zuk ere baduzu zeure ardura. ZUK GALDU DUZU…
      eta jada EZ DUT IDATZIKO INORETAZ GEHIAGO BLOG HONETAN, Eneko… blog honetan ez dut izenik edo beste pertsonarik aipatuko.. soilik nire sentimenduak… NIRE EGIA, BETI BEZALA.
      Norbait ezagutu badut, pertsonalki kontatuko dizut, edo @mail bidez, nahi baduzu… badakizu zein den nire emaila,ala? xorinokantharia@hotmail.com… nire telefonoa ere baduzu….
      Ez dut kontatuko gehiago blog honetan hirugarren pertsonaren izenik… ez da zaila beste norbait ezagutzea, erraza da bai, lagunak ditut, baina ez da hain erraza maitemintzea, bihotz osoa eskaintzea berriro beste bati, baina horretan nabil, Eneko. Jende asko ezagutu dut, eta lagun on batzuk baditut, baina blog honetan ez dut kontatuko mutil batekin maitemindu naizen edo ez, norbaitekin ateratzen hasi naizen edo ez…
      Gehiago jakin nahi baduzu, pribatuan kontatuko dizut, Eneko… emailean edo telefonoan edo begietara begira…
      Besarkada bat
      maitasunez
      Ainara

  3. ez dut biktimatzat neure burua, ez dut hala izan inoiz, eta nere asmoa inoiz ez da hori izan blog hau idaztean; nire asmoa izan da zoriontsu izatea eta nire penetan ez itotzea, ez hiltzea. Beharbada nire egia hau idazten hasi ez banintz duela lau urte, ez nintzateke hemen egongo… neurri batean nere psikologoa da hau, nere terapia izan zarete guztiok, edo zu, eta irakurle gutxi batzuk. Ez naiz “biktimista profesionala”, ez baita hori nire asmoa izan… neure bakardadean itotzen ninduen pena eta sufrimendu handiak konpartitzea baizik, eta erantzun positibo edo baikor bat jaso zezan ene bihotzak, (re)anima zedin….
    besterik ez, Eneko…
    nire egia da hauxe, nire sentimenduak eta tristurak, bai, baina nire egia…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s