2012ko urriaren 21a, igandea. Osaba Miguelen urtebetetzea nire euskal familian, bozka-eguna eta Nafarroa Oinez Euskal Herrian. Maitasun garbia eta zabala ene bihotzean.

Egunkari maitea,

gaur nire osaba baten urtebetetze-eguna, eta bozka-eguna ere bada Euskal Autonomia Erkidegoan… nik jada bozkatu dut. Lasai nago, eta prest berriro maitemintzeko arriskua hartzeko, uste dut. Beti maitatuko dut nire bizitzako gizona, mutil-lagun bakarra, eta hamar urte hauetan EMAKUMERIK ZORIONTSUENA egin nauena. BETI MAITATUKO DUT, bizitu dugun guztiagatik elkarrekin, dena maitasunez egin genuelako. Nire bizitzako egunik zoriontsuena (badakit asko esatea dela, baina egia da…) 2008ko uztailaren 13a, igandea, izan zen… lehenbizi Abbadia Gazteluaren domeinuetan barna elkarrekin paseatu genuen, elkar sentitu genuen, muxuak eta besarkadak, erromantiko, itxaropentsu, eta gero arratsaldean film hau ikusi genuen, eta esan zidan begietara begira zinema-areto ilunean maitemindurik zegoela, eta filma hasi zen:

Jerry to Holly: DON’T BE AFRAID TO FALL IN LOVE AGAIN,
BUT REMEMBER I WILL ALWAYS LOVE YOU…

Eta filma bukatu zen. Hamar urteko etapa zoragarri hau bukatu da ia, itxiko dut nire bizitzako kapitulu hau, eta beste kapitulu bat hasiko dut, ez dakit non eta norekin, baina nirekin. BERRIRO ERE MAITEMINTZEKO BELDUR EZ NAIZ IZANGO, saiatuko naiz…
BAINA BETI MAITATUKO DUGU ELKAR.

– Oui, je t’aime
– Moi, non plus…
– o, mon amour…

Je t’aime je t’aime
Oh oui je t’aime
Moi non plus
Oh mon amour
Comme la vague irrésolue
Je vais, je vais et je viens
Entre tes reins
Je vais et je viens
Entre tes reins
Et je me retiens

Je t’aime je t’aime
Oh oui je t’aime
Moi non plus
Oh mon amour
Tu es la vague, moi l’île nue
Tu vas, tu vas et tu viens
Entre mes reins
Tu vas et tu viens
Entre mes reins
Et je te rejoins

Je t’aime je t’aime
Oh oui je t’aime
Moi non plus
Oh mon amour
L’amour physique est sans issue
Je vais je vais et je viens
Entre tes reins
Je vais et je viens
Je me retiens
Non, maintenant viens

Bat doalarik, bestea gelditzen da… horrelakoa da maitasuna, horrelakoa da bizitza ere bai…

Ont-ils oublié leurs promesses?
Au moindre rire, au moindre geste
Les grands amours n’ont plus d’adresse
Quand l’un s’en va et l’autre reste

N’est-il péché que de jeunesse?
N’est-il passé que rien ne laisse?
Les grands amours sont en détresse
Lorsque l’un part et l’autre reste

Reste chez toi
Vieillis sans moi
Ne m’appelle plus
Efface-moi
Déchire mes lettres
Et reste lŕ
Demain peut-ętre
Tu reviendras

Geste d’amour et de tendresse
Tels deux oiseaux en mal d’ivresse
Les grands amours n’ont plus d’adresse
Quand l’un s’en va et l’autre reste

Sont-ils chagrins dčs qu’ils vous blessent?
Au lendemain de maladresses
Les grands amours sont en détresse
Lorsque l’un part, et l’autre reste

De tristes adieux
Que d’illusions
Si c’est un jeu
Ce sera non
Rends-moi mes lettres
Et reste lŕ
Demain peut-ętre
Tu comprendras

De tristes adieux
Que d’illusions
Si c’est un jeu
Ce sera non
Rends-moi mes lettres
Et reste lŕ
Demain peut-ętre
Tu comprendras

Ils n’oublieront pas leurs promesses
Ils s’écriront aux męmes adresses
Les grands amours se reconnaissent
Lorsque l’un part et l’autre reste

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun 2012ko urriaren 21a, igandea. Osaba Miguelen urtebetetzea nire euskal familian, bozka-eguna eta Nafarroa Oinez Euskal Herrian. Maitasun garbia eta zabala ene bihotzean. -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?urtetan zehar zure gezurra sinestarazi diguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

  2. oker zabiltza, Eneko maitea…
    …ez naiz gezurrezko munduan bizi, edo bestela, hala izan bada,
    gezurra esan didatelako (didazuelako) izan da… nik dena sinesten dudalako. Zorionez eta zoritxarrez…
    Hauxe da ene ondasun guztia, hauxe eta hemen idazten ez dudana ere bai, dena egia da, nire bihotzeko sentimenduak, nik bizitutakoa… biktima izan ala ez…
    gau on eta amets on
    eta besarkada min bat
    ainara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s