2012ko urriaren 20a, larunbata. Ez dut barkamenaz hitz egiten, herriz herri barre eta alaitasun istorioak bilatzen ditut, munduari barkamena eskatzen diot…

BARKAMENAREN IPUINA (Bibli.: HITZAK IHESI. Juanjo. Autoedizioa)

– Eskaiozu barkamena.

– Ez dut nahi.

– Zergatik ez?

– Berarena delako errua.

– Eta horrek zer ikusi du barkamena eskatzeko?

Nire txotxongilo-emanaldian puntu horretara iristen nintzen bakoitzean, alde egiteko esaten zidaten, eta batzuetan zerbait botatzen zidaten, edo erotzat jotzen ninduten, edo mozkortzat edo atzeratutzat.

Inoiz ez nuen jakin azaltzen nire munduan barkamena eskatzea ez dela lotsagarria, ez dela besteari arrazoia aitortzea. Barkamena eskatzea elkarrizketari atea zabaltzea da, gatazka batean dagokidan ardura hartzea.

Herriz herri nenbilen neure txotxongiloekin, istorioak asmatuz, baina inoiz ez nuen istorio egokia topatu.

Harik eta, egun batean, ume bat beste bat jotzen ikusi nuen arte, eta nire harridurarako, berehala, jo zuen ume berberak, pailazo profesional baten trebeziaz, erori eta min handia hartuko balu bezala egin zuen. Beste umeak negar egiteari utzi eta barrez hasi zen, negarra barre bihurtu zen, eta gero karkara, beste umea erori eta zutitzen zen bakoitzean.

Aurrerantzean, ez dut barkamenaz hitz egiten, herriz herri barre eta alaitasun istorioak bilatzen ditut, munduari barkamena eskatzen diot hainbeste sufrimenduagatik eta norbere buruaren kontrako zigorragatik.

DENOK DITUGU ARAZOAK, DENOK DUGU ZERBAIT SENDATZEKO…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun 2012ko urriaren 20a, larunbata. Ez dut barkamenaz hitz egiten, herriz herri barre eta alaitasun istorioak bilatzen ditut, munduari barkamena eskatzen diot… -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?urtetan zehar zure gezurra sinestarazi diguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

  2. Kaixo, Eneko…
    ba nik egia osoa kontatu dizut, eta egia da esan dudala edo idatzi behin baino gehiagotan ez nuela gehiago idatziko blog honetan, baina egia da ere bai erantzunik jasotzen ez nuenez, beharra sentitzen zuela ene bihotzak nire egia eta sentimenduak kontatzeko. Pena ematen dit zuk niri gehiago ez sinestea, baina idatzi dudan eta dizudan guztia egia da, Eneko. Jakin nahiko nuke benetan noiz idatzi zenidan gelditzeko eskainiz, zeren eta ez dut aurkitzen hori frogatzen duen zure @mailik… bilan aritu ondoren nire korreoan. Harrigarria iruditzen zait zuk esatea orain elkar ezagutzeko aukera eman zenidala, zeren eta ni horren esperoan bainengoen zuk @mail bat idazten zenidan aldiro, baina inoiz ez zenidan esaten noiz eta non elkar ezagutu. Bai, egia da zure bisita espero nuela, ez orain noski, baina duela urtebete hain juxtu udazkenean, esan zenidalako zure bizitzarekin asperturik zeundela eta furgoneta bat erosi zenuela… eta emateko nire helbidea eta telefonoa, beharbada honaino etorriko zinelako. Ez zinen etorri; Eneko. Itxaropen bat erein zenuen ene bihotzean zuk ere, eta zuk ere abandonatu ninduzun… hori da egia. Nik zu abandonatu? ez al dizut nik beti erantzun @mail guztiei? ez al nizun nik eman nire helbidea eta telefonoa eta zuk niri ez? ZUK GALDU ZENUEN AUKERA NI BEZALAKO NESKA PAREGABE BAT EZAGUTZEKO, eta nik ez… nik ez dut galdu ez nuen ezer…
    Ni beti hor egon naiz zuretzat, @mail guztiei erantzuten… ez zaitut inoiz abandonatu, zuk ni ordea bai…
    eta badakizu? ez dakizu ezer Asier eta bion artean gertatutakoari buruz… ez baitut laurdenik ere kontatu blog honetan, benetan… BLOG HONETAN NIRE SENTIMENDUAK ETA SENTIPENAK KONTATU DITUT, bihotz zauritu eta abandonatu, baztertutako baten istorio benetakoa da blog hau, eta triste nago, neurri batean zu ere nire bihotzaren zati zaitudalako nahiz eta elkar ez ezagutu, eta ez didazulako sinesten… baina dena egia izan da eta egia da zoritxarrez…
    Duela urtebete hain juxtu ez nekien Asierrek bikotekidea zuenik eta nirekin egon nahi zuela ere esan zidan messenger bidez, eta urte berri honen hasieran jakin nuen bikotekidea zuela, orain ez dakit duen… aurten enteratu naiz bikotekidea zuela, eta ordura arte, bikotekide nuen bera ene bihotzean, horregatik idazten nizkion maitasunezko eskutitzak. Maite ninduelako. Hori da egia. Ez dut inor akosatu, berak esango dizu, MAITE NUELAKO ETA MAITE NINDUELAKO IDAZTEN NIZKIOLA MAITASUNEZKO ESKUTITZAK.
    Urte honen hasieran aldatu zirela bere sentimenduak? orain ez nauela gehiago maite? ba bai, aldatu dira bere sentimenduak, ez dut ulertzen, baina ERRESPETATU BEHARKO, ala? hori da heldutasuna: ULERTZEN EZ BADUT ERE, ERRESPETATZEA, ETA HORRETAN ARI NAIZ. PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEN, LAGUN ONEN KONPAINIAN.
    Maitasunez, egun ona izan
    Besarkada min bat
    AInara
    hauxe izan da ene bihotz zauritu eta abandonatuaren egia:
    http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/950520/iraila-poetikoki-hilabete-aberasgarria–poesia/

    PD: hauxe da nire egia osoa, orain artekoa eta aurrerantzekoa. Hauxe nire benetako sentimendua, Eneko… nire asmoa ere beti ona izan da, beti egon naiz hor zure penak irakurtzeko, zure asmoa ere hori izan da soilik, urrunetik nire penak eta minak irakurtzea eta atsekabean LAGUN egitea, eta MILESKER AUNITZ.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s