2012ko buruilaren 21a, ostirala. Udaren azkena. Udazken alaia opa dizut, irakurle!

Egunkari maitea,
Lagun maiteak, ene bihotzeko biztanleak, ene irakurle maiteok:

Zer moduz zaudete?

Ni duela bi egun iritsi nintzen Europaren bihotzera, Brnora, eta udaren azkenetan gaudela nabaritu ere hemen; izan ere, frexko edo hotz egiten hasi du jada… egun luzea izanda gero, bidaia-arratsalde luzea. Hondarribiko aireportuan esan nion agur Jaizkibel mendiari, eta uda osoan isilik egon zaidan ene maiteari (ez dizuet esango nor den, badakizuelako).

DO NOT WALK OUTSIDE THIS AREA

EL QUE NO CORRE, VUELA

NI, BERRIZ, AGINDU ETA ABISU HORIEN ARTEAN,

ESERITA,

BAINA EZ GELDIRIK,

SEGURTASUN-GERRIKOA JARRITA

HAIZEAREN MAKINAK NARAMALAKO

DENBORAN AURRERA.

AIO, BANOA HEGAN, UDAZKENERAKO

ITZULTZEKO BEHARBADA UDABERRIAN

EZ NAIZ EZERTAZ DAMU

DENA ONEZ, BIHOTZEZ ETA MAITASUNEZ EGIN BAITUT.

AIO, BANOA HEGAN

Duela lau urte bezala

Itzultzeko

Baina orduan ez bezala

Maiatzerako edo udaberrirako itxaropenik gabe,

Berri onik gabe bihotzean.

LAINOEN ARTETIK

NEGARREZ, IRRIBARREZ,

UDAZKENERAKO,

BIHUR NADIN BERRIRO UDABERRI ZURI

ETA ZORIONTSU, MAITEMINDU,

BIDAIDEAREKIN ESKUTIK HELDURIK.

Amets horiekin buruan aireratu nintzen Hondarribitik Madrilera lehenik, eta gero berriro handik Bienara. Lurrartu nuen ilunabarrean eta euripean, eta autobusa hartu nuen Brnora joateko. Hego-bihotzak zauriturik eta nekaturik, urtxintxa bilakatu nintzen lurrean ibiltzeko, eta gaueko bederatzi eta erdiak aldera iritsi nintzen Brnora. Maletak desegin eta berehala sartu nintzen ohera neka-neka eginda.

Atzo, berriz, fakultatera joan naiz paper batzuk eramatera, ikasturte berriari hasiera ematera, eta hemendik aitzina gertatuko zaidanari buruz jakingo duzue, gustu baduzue. Bizi banaiz, noski!

Besarkada bat eta muxu zaparrada

Ainara

Zuri, ene bihotzeko maite horri:

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun 2012ko buruilaren 21a, ostirala. Udaren azkena. Udazken alaia opa dizut, irakurle! -ri

  1. eneko-k dio:

    negarrez?bizitza gogorra da ala?besteena ez ala?
    Zure arazoa da ez zarela ohartzen noiz esan dizun batek ezetz, ezetz ezetz da.Eta ez dakizula noiz esaten dizuen beste batek baietz, bai ezagutu nahi zintuela, bai geratu nahi zuela zurekin, bai dituela ilusioak zurekin.
    Eta hemen zatoz viktimismoaren mozorroakin, maitasunaren aitzakipean borrokatzea viktima santu bat egingo balizu bezela. Jakizu maitasunaren aitzakipean ere ero batek bortxatu dezakela, bere arrazaren maitasunaren aitzakipean Hitlerrek egin zituenak egin zituela, maitasunaren aitzakipean beste pertsona bat akosatu daiteke, zu egiten ari zarena? ze izen daka ba bikote duen bati maitasun eskutitzak bidaltzea, deitzea, jarraitzea, berataz idaztea foro batean, eta abar?

  2. bai, batzuetan negarrez, beste batzuetan irribarrez… bai ni eta bai zu, eta bai ene maitea eta mundu guztia ere…
    beharbada bai, ni ezjakin hutsa naiz, nahiz eta bizitza osoa ikasten, liburu artean pasa izan, eta beti lanean, baina ezjakin hutsa harremanei dagokionez (ikasten ari naiz egunero nola jokatu besteekin)… beharbada ez dakit BAI eta EZ hitzen benetako esanahia, baina azken urteotan egin dudana izan da ene bihotzari entzun eta ahalik eta zintzoen izan… horregatik beharbada neure burua eta besteona mindu dut….
    …oker zabiltza, nirea maitasuna da bai, bere soiltasunean, ez daukat aitzakiarik… eta biluzik nago ene idatzietan, ene olerkietan, ez naiz inolaz ere mozorrotzen, zuk diozun bezala… oxala mozorrotuko banintz!
    oker zabiltza… pertsona batek ez du maitasunagatik bortxatzen… Hitlerrek ez zuen egin egin zuena maitasunagatik, botere-goseagatik baizik… irakurri pixka bat bere biografia…
    nik, aldiz, maite nuelako eta maite dudalako egin dut, beno idatzi dut idatzi dudana, egin ez baitut ezer egin edo esan… eta ez naiz bikote bat “akosatzen” ibili… nik soilik maite dudanari sentitzen nuena esatea edo idaztea izan da, zer du txarrik horrek? hori, ene Eneko maitea, ez da akosatzea, ez nago ados zurekin… baina berdin dio, egunen batean hitz egingo dugu beharbada begietara begira eta kontatuko dizut nire egia…
    bitartean izan ahalik eta zoriontsuen… ZORIONTASUNA ELKAR MAITATZEA DA, DENOK ELKAR MAITATZEA DA, ETA BIKOTEA EZ LUKE MUGA IZAN BEHAR… NIK PERTSONAK MAITE DITUT, MAITE ZAITUZTET, ENE BIHOTZEKO IZAKI BIZIGARRIAK…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s