2012ko buruilaren 12a, asteazkena. Banoa, negarrez, baina itzultzeko beharbada irribarrez. Banoa, aio, beti maitatuko zaitut, ene maitea… behar den guztia itxarongo zaitut, bizitza osoa zure zain…

Egunkari maitea,

asteazkena da, baina ez da oraingoz munduaren azkena, eta irribarre bat piztu didazu xirimiri honen erdian zure hitzekin. Egun bakoitza da aukera berri bat hasteko, segitzeko, zerbait bukatzeko ere. Ez dakit. Astebete barru banoa Europaren bihotzera, ez oso gogotsu eta animoso, baina oraingoz nere tokia han dela uste dudalako. Antza, oraindik ez baitut eman han eman beharreko guztia. Banoa hegan, hegoak zauriturik, banoa negarrez, banoa itzultzeko berriro irribarrez, agian. Ez naiz ezertaz damu, ez negarrez eta ez barreez, ez eta erantzunik gabeko maitasunezko eskutitzez ere ez naiz damu. Dena maitasunez eta bihotzez egin baitut, ene maitea nirekin egon zedin, elkarrekin bidaia genezan bizitza honetan. Ez naiz ezertaz damu, ez egindako gauzez ere ez noski. Banoa, eta zure hitzekin joango naiz hegan udazkenean, udaren azkenean. Udaberriko nire maitasun-itxaropenak ez dira bete udan, baina beharbada heldu den udaberrian beteko dira, auskalo!

Banoa negarrez, huts bat dudalako ene bihotz honetan, ene maiteak zauritu zidan toki berean, huts bat, ezin dena bete. Baina gainerako bihotz osoa beterik dago zure hitzez, eta familiaren nahiz lagunen maitasunez. Horregatik ene bihotzaren hiru laurdena zoriontsu edo zorioneko da, laurden bat ez bada ere, huts bat dagoelako ezin dena bete inoiz, zauri bat dagoelako, sendatu dena jada, baina hor dagoena.
Eta banoa, Alemaniara eta gero Europaren bihotzera, eta banoa itzultzeko, eta hitzok badoaz zuregana. Zure hitzak ene bihotzean eramango ditut. Zure isiltasuna ere bai, ene bihotzean, haizearen gisa hutsean txistuka egiten duen gisa berean. Ene bihotzean zaude beti.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

14 erantzun 2012ko buruilaren 12a, asteazkena. Banoa, negarrez, baina itzultzeko beharbada irribarrez. Banoa, aio, beti maitatuko zaitut, ene maitea… behar den guztia itxarongo zaitut, bizitza osoa zure zain… -ri

  1. eneko-k dio:

    negarrez zure maiteak egindako zauri batengatik?mesedez! utzi ezazu bakean “zure maitea”, berak bere aukera egin duela, errespetatu ezazu zoriontsuagoa bada beste batekin, zure buruan dagoela arazoa, negarren iturria. Errespetatu ezazu bere nahia eta zu ezagutu nahi izan genuenen nahia, linbo batean bizi zarela, pena ematen

    • bai, negarrez nere maiteak egin zidan min handiagatik, ez zen argia izan nirekin, eta orain HUTS BAT DUT NERE BIHOTZEAN, zauria dudan tokian, bai, horregatik… zuk ez dakizun gauza ikaragarri bat egin zidan “nere maiteak”… arazoa ez naiz ni, eta jada ez didazu min gehiago egingo, Eneko…
      ez, nik ez dut ezeren errurik… ni soilik maitemindu nintzen eta maite nuenarekin egoten saiatu nintzen maitasunezko eskutitzekin… hori edozeinek egiten du, maite duenarengatik borrokatu (nigatik ez du inork borrokatu, baina ni saiatu nintzen maite nuenarengatik borrokatzen…)
      abandonaturik sentitu nintzen eta bakarrik, eta hori gainditu nahian ibili naiz uda honetan, negar asko egin dut, neure barrurako… BAINA gehiagorik ez… nik bera BETI errespetatu dut, berak esango dizu… eta esaten ez badizu, gezurretan ari da… nik beti ongi tratatu dut eta dena barkatu diot, urte honen hasieran egin zidana barne.
      Dolua egiten ari nintzen, abandonatu ninduelako… dolua egiten ari naiz, urte honen hasieran gertatu baitzen…

      • eneko-k dio:

        uda hontan gainditzen ari zarela?noizko kontua da hori? orain dela 5 urte eten zenutela zuen erlazioa?

      • duela sei urte ezagutu nuen eskutitz bidez… duela bi urte eten zuen nirekin, azalpen-argirik gabe, begietara begiratu gabe… bai, aurten urte gogorra izan da benetan niretzat, urte berria hasi zenetik, gaizki hasi bazen ere…

      • eneko-k dio:

        aurten? otra cosa que no me cuadra. Si tipo horren desmodioaz aspaldi idazten ari zinen, ze pasa da aurten?

      • nahi baduzu, e-mail bidez edo begietara begira kontatuko dizut noizbait…
        bai, duela zazpi urteko amodio-desamodio istorio batetik ihesi joan ninduan Txekiara, euskarazko irakasle… duela lau urte. Uda hartan benetan gaizki pasatu nuen, asko-asko maite nuelako pertsona hura, eta abandonatu ninduen bat-batean, abandonaturik sentitu nintzen.
        Eta bat-batean Asier agertu zen, ordurako ezagutzen nuen eskutitz bidez eta pertsonalki… “Ich liebe Ain”… ni Txekian nintzela eta bera Euskal Herrian…
        orain joan behar diat, Eneko… nahi duzunean badakizu non nagoen, badituzu nire helbide guztiak eta telefonoak. Asteburu honetan kanpoan izango naiz, Alemanian, euskal segalariekin interprete-lanak egiten…
        aio, Eneko, eta nire sentimenduak errespetatu, nik zuenak guztienak errespetatu ditudan bezala… nire asmoa ez da pena ematea izan… hauek dira nire benetako sentimenduak, bihotzekoak, eta errespetatu, nik zureak, Asierrenak eta denenak errespetatu ditudan bezala…. nik soilik, poeta tuntun honek bihotzetik maitasunezko eskutitzak idatzi ditut, eta hori ez da ezer txarra… HORI OSO POLITA DA, BIKOTEKIDEA EDUKI ALA EZ… nire ustez…
        aio, Eneko….

  2. eneko-k dio:

    Gañera grazia egiten didate zure hitzek: bizitza osoa zure zai? zure foro hau irakurri dugunok badakigula zure maitearen aurretik beste batetaz maitemindua zeundela. Ez duzuna aipatu izan da ni bezelako pertsonak existitzen garenik, bigarren mailakoak gara ala?Ezta ez zenuen aipatu bikotea zuenik, ordea pena ematen

    • bai, arrazoi duzu, blog honetako irakurleok badakizue ongi aski nor den benetan nire bizitzako gizon bakarra, izan dudan “bikotekide” bakarra nere bizitzan…
      clown bat naiz eta uneak biltzen ditut…bai, oso graziosoa naiz beharbada…
      eta zergatik aipatu behar dut bikotekidea duela ene maiteak? zergatik aipatu behar dut ezagutzen ez dudan pertsona bat? zergatik begietara begiratu gabe?
      ez zaitudala aipatu? aipatu zaitut… eta zer aipatu behar nuen zuri buruz, ia-ia ez bazaitut ezagutzen? zer aipatu behar dut zutaz, noizean behin e-mailak idazten zenizkidala eta blog honetan idatzi? hori idatzi behar nuen? e-mail-lagun bat zaitudala? hori aipatu behar nuen? nire urtebetetze-egunean zoriondu ninduzula eta gero Biarritzeko aireportuan ez nuela zure ongietorririk jaso ekainaren 14an? ZER AIPATU BEHAR NUEN ZURI BURUZ? eta e-mail eta mezu guztiei erantzun dizut, eta ez dut uste bigarren mailakotzat tratatu zaitudanik… zuk berriz ez didazu erantzun beti…
      badakizu? oso triste uzten nauzu, badut beharra beharbada zurekin hitzegiteko aurrez aurre baita Asierrekin ere begietara begira hitz egiteko…
      baina ez zara ausartzen, ez zara inoiz ausartu ni ezagutzera… uda osoa hemen egon naiz, etxean… buru-bihotzak sendatu nahian bakardadean, familian…
      eta Asierrek ez ditu potrorik egin duen mina konpontzeko ere… baina hori beste kontu bat da… iragana da… ETA DENA BARKATU DIOT JADA, URTE HASIERAN BERAK NIK MEREZI GABE EGIN ZIDAN MIN HANDIA BIHOTZEAN, nik jakin aurretik bikotekidea zuela (ez dut aipatu beharrik ezagutzen ez dudan pertsona bat, eta ez dakit existitzen denik ere)…

      triste noa, baina irailaren 19an banoa Europaren bihotzera bihotzak eginik, triste, eta begietara begiratu gabe…
      nik ez dizut inoiz hutsegin eta zuk badakizu hori… nik nere etxera gonbidatu zintudan, telefonoa eman nizun… zuk bai tratatu izan nauzula bigarren mailakotzat beharbada…
      eta triste nago…

      deitu nahi duzunean eta hitz egingo dugu… aio, 655742924

    • ba niri ez dit batere graziarik egiten, Eneko… nire sentimenduak direlako, eta nire sentimenduak bigarren mailakotzat hartzen dituzulako… dolua egiten ari naiz oraindik, denbora behar dut dudan zauria konpontzeko eta zuk nitaz barre egiten duzu…
      …ez, niri ez dit batere graziarik egiten, Eneko… burlaka eta trufaka hartzen baitituzu nire benetako eta bihotzeko hitzak….
      eta pena ematen dit, uste nuelako lagun zintudala… nik ez zaitut inoiz bigarren mailakotzat hartu… nere bihotzean zuk ere zure tokia izan duzulako beti, nahiz eta elkar ez ezagutu inoiz… ni eta nire bloga, aldiz, zuretzat denborapasa hutsa izan dira, eta pena ematen dit, benetakoa zinela uste bainuen… baina zalantza egiten dut…
      triste nago…
      aio, Eneko, ene lagun birtual hori, ongi izan

      • eneko-k dio:

        Triste zaudela?orduan bada ez idatzi tristura sortzen dizunari buruz arren. Ez nator bat zurekin, izkutatu badituzu dato batzuk ( ni existitzen nintzela, zurekin geratu nahi nuela, orain ez bartzelonan bait nago ondo dakizun bezela, baita ixildu duzu bikotea duela, mutil bat ezagutu zenuela atzerrian, eta abar) ba datu horiek izkutatu duzu pena emateko guri eta zuri!

  3. eneko-k dio:

    zergaitik bada ez diguzu idazten halako gauza alaiak? zure maitea zena bikote baten alboan zoriontsu bizi dela, zure atzetik mutil bat dabilela…edo zebilela. Zergatik gordetzen dituzu istorio alaiak? pena eman nahiez ala? mesedez!

    • Ez, ez dakit oraindik “ene maitea” zoriontsu dela bikotekide batekin… zure hitzetatik dakit… urtarrilean esan zidan merezi ez nuen moduan, oso modu txarrean… bai, baina besterik ez dakit… eta bai, maitemindurik nengoen, eta MAITASUNA besterik ez da gelditzen nigan… harenganako maitasun handia eta hark maite duen ororenganako maitasuna handia, maite dut haren familia eta haren lagunak… MAITE ZAITUZTET.
      Zu nirekin gelditu nahi zenuela?! mesedez, hori ez da egia, edo oraintxe enteratzen naiz zu nire atzetik zenbiltzala… zuk soilik zenuen nire telefonoa (nik zurea ez), zuk zenuen nire helbidea (nik zurea ez)…
      Ez dut ezer ezkutatu, ez dut daturik ezkutatu, eta zuk ongi dakizu hori… nere asmoa ez da inoiz pena ematea, nire benetako sentimenduak azaltzea baizik… triste baldin banengoen, ezin nezakeen bestelakorik idatzi eta zu ere nirekin zeunden horretan, apoiatzen ninduzun… bai, eta asko eskertzen dizut e-mail bidez soilik bazen ere eta noizean behin, asko eskertzen dizut… ESKERRIK ASKO… nahiz eta nik zuri telefonoa eta helbidea eman, eta zuk niri zurea ez…
      Zuk ez duzu nahi izandu nirekin inoiz gelditu, ez, eta horrek tristetu ninduen pixka bat… zuk ez duzu nahi izandu nirekin inoiz gelditu… bestela deitu izango ninduzun jakiteko bederen nola sentitzen nintzen. EZ, ZUK EZ DUZU NAHI IZANDU NIREKIN INOIZ GELDITU NAHI IZAN, ETA ZUK HORI ONGI DAKIZU, EZ IBILI HEMEN GEZURRETAN ETA GAINERA NIRI LEPORATU GAUZAK EZKUTATU DITUDALA, EZ BAITA EGIA. Edo beharbada gauzak ezkutatu baldin baditut, izan da nik ere guztiz ezagutzen ez nuelako EGIA edo ISTORIOA, eta oraindik ere ez dakit ezer… zuk baino gutxiago, beharbada…
      Nola kontatu behar nituen gauza alaiak (gainera, kontatu izan ditut gauza baikorrak hemen ere, blog honetan, ongi irakurri baldin baduzu dena…) triste baldin banengoen? zuk ongi dakizu, irakurri duzulako oso gaizki nengoela, bihotza erabat hautsirik…
      Eta bai, arrazoi duzu, gauza on-onak ere gertatu zaizkit, baina den-dena ere ez dut kontatu beharrik blog honetan, ala? blog honetan idatzi dudana izan da egun bakoitzean benetan eta bihotzetik atera zaidana, momentuan, eta ZUK ONGI DAKIZU HORI, BAINA EZ DAKIT ZERGATIK ZABILTZAN ORAIN NIRE AURKA, ETA UDA HONETAN BEHAR NUEN BAI, LAGUNEN LAGUNTZA, ETA IZAN DUT, BAINA EZ ZUREA…
      Atzerrian bai, jende eta pertsona jator askoak ezagutu ditut, lagunak ere baditut, benetako nire lagunak… nire telefonoa eman eta deitu izan didatenak, gaizki nengoelako… atzerrian mutilak bezala neskak ezagutu ditut, baina ez naiz maitemindu… soilik lagun gisa izan ditut… hori da egia…..
      Oso nekaturik nago, baina pozik… ostegunetik gaur arte Stuttgart inguruko herri txiki batera joan naiz euskal segalariekin Europako sega-txapelketa batera aleman-euskara itzultzaile gisa eta oso ongi pasa dut, asko ikasi dut… nahiz eta orkatila bihurritu dudan, eta orain zure mezuak ikusi… nekaturik nago zure mezu injustuekin… nik eta nere bihotzak badakigu egia eta benetakoa dela hemen idatzi dudan guztia, eta badakigu ere dena ez dugula idatzi, baina horiek belarrira xuxurlatzeko dira, edo bihotzean gordetzeko, eta ez, zuk diozun bezala gauzak ezkutatzeko… oker zaude, hausnar dezazu pixka bat, hausnar dezagun…
      gabon eta ametson
      ainara

      • oker zaude, eneko… ez naiz pena mena nahian, nire benetako sentimenduak azaltzen baizik… eta zuk ongi dakizu hori…
        …gauzak ez zaizkit koadratzen niri ere, gertatu zaizkidan gauzak ene maitearekin, eta urte hauetako bihotzeko balantzea egitean gauzak ez zaizkit koadratzen, ez ditut ulertzen buruaz… horregatik ez dut kontatu dena, ez nituelako nik ere ulertzen, soilik maitatu, MAITATU, bihotzarekin, eta hori badaki Asierrek ere…
        ez dut kontatu dena, ezkutatzeagatik datuak, baizik eta nik ere ez nituelako buruaz ulertzen… ulertzen duzu? nik soilik hemen, eguneroko blog honetan nire benetako eta eguneko sentimenduak kontatu ditut, EGIAK! MESEDEZ, ASKI DA… BAI?
        bera zoriontsu bada, ni ere bai… asko-asko maite dudalako…
        gabon

    • oker zaude, eneko… ez naiz pena mena nahian, nire benetako sentimenduak azaltzen baizik… eta zuk ongi dakizu hori…
      …gauzak ez zaizkit koadratzen niri ere, gertatu zaizkidan gauzak ene maitearekin, eta urte hauetako bihotzeko balantzea egitean gauzak ez zaizkit koadratzen, ez ditut ulertzen buruaz… horregatik ez dut kontatu dena, ez nituelako nik ere ulertzen, soilik maitatu, MAITATU, bihotzarekin, eta hori badaki Asierrek ere…
      ez dut kontatu dena, ezkutatzeagatik datuak, baizik eta nik ere ez nituelako buruaz ulertzen… ulertzen duzu? nik soilik hemen, eguneroko blog honetan nire benetako eta eguneko sentimenduak kontatu ditut, EGIAK! MESEDEZ, ASKI DA… BAI?
      bera zoriontsu bada, ni ere bai… asko-asko maite dudalako…
      gabon

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s