2012ko buruilaren 6a, osteguna. Ene ametsetan bizi naiz, eta errealitatea onartu behar dut…

Egunkari maitea,

duela hamabost urte joan zitzaigun izeba Maritxu 58 urtekin mundu honetatik, eta urteak ekainaren 6an betetzen zituen, nik bezala. Asko maite nuen izeba Maritxu, amaren ahizpa zaharrena, eta gaurko egunez oroitu dugu etxean. Minbizi batek eraman zuen asko sufrituz hemendik, eta biziminez nabil ni ere hemen, hobeki nago, ginekologoaren kontsultan egon naiz, eta antibiotiko gehiago errezetatu dit… uf! itxarongelan ordubete itxaroten egon ondoren, azkena bainintzen zerrendan eta gainera atzerapenarekin zihoan medikua.
Inbidia eman didate bi bikotek; izan ere, irribarretsu atera dira kontsultatik, seguraski ekografiak esan diela guraso izanen direla… niri erran zidan bezala, kistetxo bat nuela ezkerreko obarioan. Nahiko nuke ni haurdun egon neure ondoan ene maitea dudala, eskutik heldurik! asko maite dut… eta ez dut haren berririk, ez dut nire maitasunezko eskutitzen erantzunik izan, eta onartu dut jada errealitatea. Ezin dut ametsetan bizi. Ene ametsa ama izatea zen…
Medikuarenean egon naiz, eta hobetzen ari naiz…

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s