Egunkari maitea,
Liburu bat argitaratzea izan da nire bizitzako amets handienetako bat, eta MAIATZ argitaletxeak lagunduko dit amets hori gauzatzen 2012ko abenduan. Poema-liburu bat argitaratu nahi nuen eta azken lau urte hauetako nire bihozminak ere islatzen dira bertan, CHANSONS D’AMOUR modura. Eskerrak eman nahi dizkiot duela hamaika urte HATSAREN POESIA liburuan nire olerki batzuk argitaratzeko aukera emateagatik Senpereko Auxtinek. Eskerrak eman nahi dizkiot halaber duela zazpi urte ezagutu nuen nire lagun minari, Mr.Big handiari, nigan sinesteagatik, nire idazle izaeran sinesteagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiot duela sei urte eskutitz bidez ezagutu nuen nire maite urdinari, “maite zaitut” edo “ich liebe Ain” erran didan mutil bakarrari, bihotzeko bideetan arrasto sakona utzi didalako. Eskerrik asko fidelki nire olerkiak irakurri dituzuen guztioi, baita blog pertsonal hau ere irakurtzeagatik eta iruzkintzeagatik.
Horrela jantzita ezkondu nahiko nuke zuriz, familia bat osatzeko, seme-alabak izateko, guraso izateko…