2012ko buruilaren 4a, asteartea. Chansons d’amour edo maitasunezko olerkiak eskuz idazten, bihotzak agindurik.

Egunkari maitea,

Gorputza ahuldurik dut antibiotikoengatik, eta bihotza zauriturik oraindik, itxaropenik gabe ia, baina bizirik, taupaka segitzen du ahul bizitzeko gogoz, maitatzen segitzeko gogoz.

“Biok eroturik gaude eta egin ezazu, idatzi bihotzak eskatzen dizuna, hor konpon besteak!” hori idatzi zidan duela lau urte konplizitatez beterik, nire arima biki horrek. Biok izan ginen lotsati eta baztertuak txikitan, eta gero hori gainditzen joan gara nekez, elkar ezagutu genuen arte!
Haren eskutitz bat jaso nuen duela sei urte, ezustean, eta ez nekien nor zen ere, baina nire maiteminean lagun egin nahi zidan, eta esan zidan nire arazoak ez direla konponduko bikotekide bat edukita ondoan. Beharbada arrazoi zuen, bere esperientziak hori erakutsi baitzion. Nire esperientziatik ezin dezaket baieztatu hori egia den ala ez. Nik dakidana da bere hitzez maitemindu nintzela, baina ez nintzela ausartu hura ezagutzera, hari telefonoz deitzera, eta hark ere ez zuen urrats hori eman… gure harremana eskutitzen bidez hasi zen eta gero kasualitatez lagun komun baten bidez elkar ezagutu genuen. Eta gero, segituko zuen gure haririk gabeko loturak blog honen bidez.
Eta animatzen ninduen bere hitz urdinekin, triste sumatzen ninduelako nire hitzetan… negarrez husten nintzen eta bera beti hor…
eta orain ez dago eta ohartu naiz beranduegi, inor baino gehiago maite dudala, baina beti berandu ibili izanaren sentipena dut… eta orain ez dakit zer egin, harekin bidaiatu nahiko nuke bizitza honetan, baina ezin dut…
Oraindik asko maite dut, beste inor baino gehiago, baina benetako maitasuna libre uztea da, eta ahaztu, edo betiko oroitu… ez dakit…maite dut, asko maite dut…
…eta gaur eguzkia egin du, eta nire CHANSONS D’AMOUR (ilargi beterik gabeko gauak) poemategia argitaratu da abendurako, baina hura ez dut ondoan… irakurriko al du samur nire liburuko hitz bakoitza, ulerkor?
gaur eguzki goxoa egin du, atzo euri-tantak ene buru gainean erortzen ziren… eta maite dudala ohartu naiz beranduegi, bere onena nahi dudala nirearen gainetik.
Maite dut beharbada hura beste inor baino gehiago, baina hala ere asko MAITE ZAITUZTET, irakurleok, eta ez irakurleok, maite dut ene familia osoa eta lagun guztiak. MAITE ZAITUZTET…

Banoa, banator
ez naiz ezertaz damu
ez irriz ez malkoz
dena maitasunez eta onez
egin baitut.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun 2012ko buruilaren 4a, asteartea. Chansons d’amour edo maitasunezko olerkiak eskuz idazten, bihotzak agindurik. -ri

  1. eneko-k dio:

    zorionak argitaratzearengatik, amets bat betea?

    • aio, banoa… uda sosegatua eta tristea joan da, beharbada udazken alaiari paso emateko? ez dugu elkar ezagutu, baina zuk nahi izan duzu horrela…
      aio, banoa, Eneko… zuk jakingo duzu zergatik tratatu nauzun horrela azken asteetan, ez zait iruditzen ongi eta merezi gisa tratatu nauzunik, beharbada nik zu ere ez, baina ni nengoen gaizki ene bihotzean…
      Asko hausnartu dut azken aste hauetan, eta ez dut uste inor mindu dudanik, eta gutxiago ezagutzen ez dudan neska bat zuk diozun bezala, ez dut uste min handirik egin diodanik Asierri ere maitasunezko hitzekin, nahiko nuke nik! hori soilik izan baitira nire maitasunezko eskutitzak, inolako asmo txarrik gabeak eta maitasunez beteak. Asko hausnartu dut eta ez da inolako akosoa izan, bihotzaren aldarria eta deia baizik.
      Beharbada gauza batzuetan arrazoi duzu, baina ez dut ulertzen zergatik ez didazun erantzun e-mailei nik beti erantzun dizudalarik… triste egonik ere, beti erantzun dizut… ene urtebetetze-eguna negarrez bukatu nuen… baina tira… eta eskertzen dizut orduko zure deia eta mezua. Gainera, nire urtebetetze-eguneko desio bakarra bete da orain: Abbat eta biok adiskidetu gara.
      Gainerako mutilak bezalakoak al zara, zeurekoia? ez dakit, beharbada zoriontsu izateko egoista izan behar dut? ez dakit… beharbada hala naiz, neurekoia, denak bezala.. beharbada nik ere gaizki tratatu zaitut, baina gaizki eta bakarrik, triste, nengoelako, kontsolamendurik gabe, eta banoa Euskal Herritik, ezin dudalako hemen bakarrik bizi… bihotz mindurik… eta barkatu…
      Europaren bihotzean egonen naiz…

  2. bai, milesker…
    amets bat beterik, bai… bakarrik egotearen emaitza maitagarria…
    abbat lagunak esan zidan poeta osoa nintzela, idazle bat nintzela eta argitaratu behar nuela…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s