2012ko buruilaren 3a, astelehena. Egun on bat eta aste hobea, irakurle…

Egunkari maitea,
ene maitearen muxu bat nahiko nuke orain pena guztiak ahazteko, apur bat hiltzeko, baina desmaitemintze-prozesu batean murgildurik nabil, gogorra baita aukeratua ez izatea, maite nauela entzutea, eta gero beste emakume bat hautatzea bizitzeko, bidaiatzeko.
Urteberri honetako nire nahia hori izan zen hark ni bikotekide hautatzea eta urte hau harekin igarotzea, urte zaharretik urte berrira ni bakarrik ez egotea, baina urteberri honetako nire desioa ez zen konplitu eta gainera, jakin nuen bikotekidea zuela bat-batean… uste dut oraindik albistea irensten, dijeritzen ari naizela, emakume edo neska tuntun bat naiz, kostatzen zaizkit gauzak ulertzea, baina horrelakoa naiz, denbora gehiago behar dut, seguraski… gogorra baita aukeratua ez izatea, eta ez da erraza bakarrik hori gainditzea (bikotekide bat banu, beharbada gauzak errazago izango lirateke, nire errekuperazio-prozesua, baina nire lagun ezagun batek esan zidan harremanetarako abilezia falta zitzaidala, ez dakidala pertsonekin behar bezala komunikatzen oraindik, eta beharbada arrazoi du…).
Ari naiz uda sosegatu honetan errealitatea den bezala (eta ez nahiko nukeen bezala) onartzen. Ez da justua, baina mundu hau mundu denetik injustua da berez eta bizi gara justiziagatik MAITASUNEZ borrokatzeko. Bihotzez gauzak sentitzen ditudalako idazten dut… eta besteei min ematen badiet, nik min berbera edo handiagoa hartzen dut, hori da egia.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun 2012ko buruilaren 3a, astelehena. Egun on bat eta aste hobea, irakurle… -ri

  1. eneko-k dio:

    ni gaiztoa naiz baina zu ere bai, zer sentitu arazi nahi zenuen esan zenigunean zure bihotza bertan geratuko zela, taupadik gabe?

    • zu oso pertsona ona zara, sentibera, zintzoa, benetakoa, egiatia, ederra, bihotz onekoa, eskuzabala…
      eta ni ere bai, zorionez eta zoritxarrez, beharbada sentiberegi, eta ikasten ari naiz gauzak estuegi ez hartzen (ez da erraza… baina saiatzen ari naiz)…
      nere taupadak gelditzen ziren une batez, beharbada ez mediku batek ulertzen duen gisa berean, baina bihotza ahul sentitu nuen bat-batean ezusteko desatsegin bat jasotzerakoan (aita hil zenean, maitearengandik ezetza jaso, bihotza itxaropenik gabe eta hitz politik gabe sentitzerakoan…), eta nahiz eta azaroko eguzki eder batek argitzen nauela sentitu, hotz-dardaraz egotea bihotzak ez duelako normal taupada egiten…. noizbait galdu duzu BETIKO, HIL DELAKO asko-asko maite duzun pertsona bat? ba orduan ulertuko didazu…
      noizbait maitemindu zara erabat eta sakonki begirada batez, irribarre batez? orduan ulertuko didazu…

      ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ
      ASKO MAITE ZAITUT ZU ERE
      ETA MILESKER DENAGATIK…

  2. eneko-k dio:

    gaixua, orduan desmaitemintzen joateko eskatu zenidan beraren buruz informazioa?eta horregatik idazten diozu maitasun eskutitzak?eta horregatik idazten duzu berataz foro honetan?
    agian bere bikoteari begira hitzegitea da behar duzuna, kolorek ate araziko zizkizun

    • ez naiz gaixua… baina oraindik ONDOEZIK NAGO, birusak jota, antibiotikoekin eta
      Bai… beharbada zure galdera guztiei BAI…
      probiotikoekin ahuldurik, bihotza ozta-ozta taupaka dut, bai, baina bizirik oraindik MAITATZEN SEGITZEKO, ahul, baina maitatzen segitzeko prest.
      Zu ez zara gaixtoa… zu oso pertsona ederra zara, zintzoa, atsegina, sentibera, ulerkorra, ona, benetakoa, bihotz zabalakoa eta eskuzabala….
      bai, beharbada horregatik guztiagatik eskatu nizun nigatik zerbait egitea, oso larri nengoelako, ahul animoz, bakarrik, bihotza zauriturik, bihotza abandonaturik, gogorra baita aukeratua ez izatea eta beti maiteminez egotea, bikotekidea eta bidaidea izateko aukerarik gabe, beharbada nire errua izan da, beti BERANDUEGI IBILI izan naizelako, jaio ere ia ez naiz jaiotzen amaren sabeletik baina indarka atera ninduten, beranduegi baina munduratu nintzen. Bai, zu pertsona apartekoa zarelako eskatu nizun azken SOS LAGUNTZA, deia… nire galdera guztien erantzunak behar nituelako eskatu nizun LAGUNTZA, lagun gisa…
      baina beharbada eta seguru lagun bati ez zaio ezer ere eskatzen inoiz…
      bai, beharbada begietara begira hitz egitea behar dut (dugu denok) bai, eta BESTE BEHIN NEGARREZ LEHERTU NI, bera ere bai, eta zu, eta gu… beharbada hori behar dugu, gutxiago foro hauek erabili eta gehiago BEGIETARA BEGIRA SENTITU ETA KOMUNIKATU… bai…

      MILESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ… DENAGATIK…
      ASKO MAITE ZAITUZTET…
      ikusi arte…
      asko maite zaituztet… benetan eta bihotzez…

      (ni hiltzen naizenean, maite, ez negar egin… ni hiltzen naizenean oroitu neska sentiberegi bat nintzela, denon onena bilatzen duena beti, eta ahalegin horretan hanka sartzen duena… ni hiltzen naizenean, maite, ez negar egin… poeta erromantikook bizi baikara beti denon bihotzetan, poetak edo poetisak maite dituen guzti-guztien bihotzetan… horregatik, beharbada, nago bakarrik, DENOK MAITE ZAITUZTEDALAKO, ETA DENONGATIK SUFRITZEN DUDALAKO…)

    • Hemen ere ilargia dotore dago
      eta geure txikikeria agerian
      eraman ditzala gaitzak eta tristurak
      eta sosegatu bihotzok!

  3. eneko-k dio:

    k.o. utzi nauzu, oso ona!

  4. ni nago k.o. aspaldian, lurjota, baina hegaldatzeko gogoz, hego zaurituekin… bizitzeko gogoz, bihotzak hemen lurrean gelditu nahi badu ere…
    ezin dezaket esan nik hark baino gehiago sufritu dudan, berak bederen maitea ondoan zuen, baina ez dakit, ezin dezaket esan nork sufritu duen gehiago….
    ezin dezakezu esan, era berean, nik idatzi dudanagatik sufriarazi dudanik norbait, ez baitakit, ez… ezin esan dezakezu esan nork sufritu duen gehiago, bikotedunak edo bikotegabeak, aukeratuak edo baztertu honek…
    baina sufritzetik uzteko garaia heldu zait, eta Asier berak esan zidan bezalaxe, “biok gaude eroturik, eta hor konpon besteak… pentsa dezatela nahi dutena!”…
    bai, sufritzetik uzteko garaia heldu zait, edo hil… ez dut beste aukerarik…
    eta bai, hitz egin nahiko nukeela begietara begira, Asierrekin batez ere, baina beharbada galdera batzuk erantzun gabe gelditu beharko dira, ate batzuk ixteko leiho batzuk irekiak utzi behar dira, aurrera segitzeko bizitzen… eta hamar urteko kapitulu hau bukatutzat emateko.
    Eta abendurako nire “chansons d’amour” poemategia argitaratuko da, Durangorako…

    …Banoa, banator
    ez naiz ezertaz damu
    ez irriz ez malkoz
    dena maitasunez eta onez
    egin baitut.

    gau on, eta amets on, Eneko…
    banoa, ahul bainago, batez ere antibiotikoek utzi nautelako jokoz kanpo ni… nekaturik, indarrik eta gogorik gabe…
    aio, eta besarkada min bat

  5. ez iezadazue eskatu, arren, damutzeko maitasunezko eskutitzengatik, erantzunik gabeko maitasunezko eskutitzengatik (ene maiteak esan baitzidan bihotzez egindako guztia ongi zegoela), ez iezadazue eskatu, arren, damutzeko maitemintzeagatik, maitatzeagatik… ez naiz ezertaz damu, ez irriez ez negarrez, banoa, itzultzeko, eta ez naiz ezertaz damu, ez bada nahiko nukeela bizi Euskal Herrian libre eta maite dudan pertsona horrekin… baina ez naiz ezertaz damu… 😦

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s