2012ko agorrilaren 27a, astelehena. BIHOTZ hau isilduko da hemen…

…egunkari maitea:

hemen berean, blog honetan, lagun batek esan zidan segitzeko blog honetan idazten, nere bihotzak hala eskatzen bazidan, egiteko hark erraten zidana, eta horkonpon besteak. Hori egin dut orain arte, baina badirudi on baino, kalte gehiago egin dudala, min eman diedala bertzeei eta bertzeei baino gehiago neure buruari. Beraz, barka diezadatela batez ere nire lagun minek, maiteek eta lagunek hemen azken lau urte hauetan idatziagatik, baina dena bihotzak eskatuta idatzi dut, beste aukerarik ez nuen beharbada, bihotzak esandako asko idatzi ez badut ere, publikoki agertzeaz lotsa, biluzik ene arima eta bihotza, hemen idatzitakoa ez baita izan denaren laurdena ere izan (bihotzeko gauzak bihotzean gordetzen dira).

Blog honetan idazteko adorea eman nahi izan zidan ene lagun batek hasieran, eta orain beragatik ez dut gehiago idatziko, bera eta ingurukoak, maite dituenak, ez mintzeko, nahiz eta urte honen hasieran berak eman min handia niri bihotzean, betiko zauria ireki, eta ez dit barkamenik eskatu. Barkatzen diot, halere, guztia. Neure burua barkatzeko bide bakarra baita.

Hark esan zidan maite zaitut, eta ni ere ausartu nintzen maite zaitut esatera, nirekin ezkondu nahi ote zuen galdetu nion eta ezetz erantzun zidan, ez ninduelako aski maite eta ez zuelako emakume batekin kateatu nahi. Orain dela gutxi, aurten, jakin dut mingarriki bikotekidea duela eta nik isildu behar dut orain eta irribarrea atera, penak estaliz. Ez gehiago maitasunezko eskutitzik, ez eta amodiozko olerkirik ere. Irribarre egin eta segi aitzina…

Barkamena eskatu nahi diot Mr Big lagun minari ere, hemen  nik idatzitakoak mindu baitu  bereziki. Orain nire desio bakarra mundu honetan da harekiko adiskidetasuna berreskuratzea… jada ez dut nahi ama izan edo liburu bat argitaratu; beste harekiko maitasuna ez dut izango agian, baina honekiko adiskidetasuna bai…ala?

Beraz, bukatzeko, agurtzen natzaizue negarrez, minez, eta ESKERRAK emanez bihotzez Xabier Leteren “Bihotza” kantuarekin. Eskerrak eman nahi diot blog honen irakurle bakoitzari (ez dakit seguru zeintzuk eta zenbat izan zareten), eta eskerrik asko amodiominez egon naizen lau urte hauetan eman didazuen laguntzagatik. Ikasi dut emakume batek jai duela maitasunezko eskutitzen erantzunen zain badago, eta gizonezkoek ekintzak behar dituzuela. Edo ez dakit, beharbada ez dut ezer ikasi….

http://www.goear.com/listen/aa34081/bihotza-xabier-lete

 

Irudia

aio, nahi duzuen arte,

adio!

bihozminez…

NAIZENA NAIZ, OLERKARI AMESLARI SENTIBEREGI LOTSATI BAT, ZORIONTSU IZAN NAHI DUT…:

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

36 erantzun 2012ko agorrilaren 27a, astelehena. BIHOTZ hau isilduko da hemen… -ri

  1. eneko-k dio:

    maitasunaren aitzakipean ezin duzu nahi duzuna egin: ezin duzu bikotea duen norbait akosatu, errespetatu behar duzu bere nahia, beste bikote batekin bizi nahi badu errespetatu beharko duzu
    Neri amorrazia ematen dit sinistu nizula, egunero animatzen zintudala, zutaz kezkatu nintzela…gero jakiteko datoak izkutatzen zenitula blog honetan: bikotea dakala eta zuk ondo zenekizula eta hala ere zu bere atzetik zabiltzala
    irakurleeri ziria sartu diezun bezela, eta orain nik egia esaten dudala zuk diozu ez esateko publikoki, nik ezin ditut gauzak esan publikoki eta zuk bai ala?
    ez nuke nahi inor galtzerik denbora soluzionatzen ez dagoen arazo bat, mutil horrek ez zaitu bizkarra eman, bikotea dauka eta zure akosoaz babesten da, eta zuk eta beste edozein irakurle ezin du ezer egin bere borondatearen kontra, denbora galtze bat eta sufrimendu iturri bat litzateke

    • nahi duzuna esan dezakezu publikoki, mundu guztiak bezala, eta eskertzen dizut animatu izana, nitaz kezkatu izana, ez naiz hain bakarrik sentitu… nik ez dizuet ziririk sartu… oker zaude, nik ez dut inor akosatu, eta nahi baduzu, begietara begira esango dizut dena… hemen edozer kontatzea gaizki ulertzen da…
      nik ez dut ezer ezkutatu, Eneko… nik esan dut ez dudala dena kontatu, blog hau nere sentimenduen adierazpena besterik ez da izan, ez du beste pretentsiorik izan (dena kontatu dut nire eguneroko pertsonalean, oheburuan, etxean)…
      min ematen dit zu haserre egotea, benetan ari naiz, bihotzez… negarrez ari naiz…
      egia da blog honetan esan dudan guztia, eta egia da e-mailetan esan dizudan guztia…
      pena handia dut ez duzulako ulertu nahi…
      aio, egun ona izan

    • “nire lagun onenaren ezkontza” filmaz oroitu naiz berriro… nola pertsona on batek bere bizitzako gizona ez galtzearren, gaiztakeriak eta erokeriak egiten dituen, ia-ia ezkontza zoriontsu bat pikutara botatzeko… eta berandu bada ere, zu izan zara nire kontzientzia… damu naiz, baina iraganean ezin atzera egin eta ez dut nire helburua lortu… damu naiz bihotzarekin bakarrik jokatu izana, buruari kasu egin gabe, ondorioetan pentsatu gabe, min kolateraletan… benetan, idazterakoan ez dudala pentsatzen eta egia da hemen kontatu dudan guztia egia dela, ezkutatu dudana eta kontatu ez dudana (beldurragatik, lotsagatik…) bezala. Sentitzen eta ulertzen dut zu, irakurle eta lagun gisa traizionatua sentitzea…mindua…
      edo beharbada ez nuke damutu beharko! gauza guztiak duelako bere izateko arrazoia, eta egoera guztietatik (des)ikasten da zerbait… atzetik joanda ihes egin du, jakinik pinpilinpauxa gainean pausatzen dela mugitu gabe nagoenean. Beharbada ez nuke damutu behar nik ere ASKO sufritu dudalako bakardadean eta ez nuelako beste irtenbiderik ikusten, agian, nere sentimenduak adieraztea baino maitatuari, ondorioetan pentsatu gabe.
      ESKERRIK ASKO ETA AUNITZ nire kilker maitea izateagatik, eta IZAN GAITEZEN ZORIONTSU… IZAN ZORIONTSU (aita zenari obedituko diot hamar urteren ondoren ia)…
      Muxu zaparrada zuri eta guztioi
      AMZ (Asko Maite Zaituztet)
      Beti arte
      Xorino
      edo
      Ain

      PD: a! film bat gomendatu didate: “El lado oscuro del corazon”… ea lortzen dudan…

  2. arazo larria da, bai… horregatik nago terapia psikologikoan…
    zuk ere bizkar eman zenidalako pasa den neguan, uda honetan, inork ez zidalako erantzuten, eta behar nuen erantzun bat… arazo larria dut…
    bihotz minez nago eta sendatu nahi dut…
    eta eskertzen dizut zure egia horiek hemen idaztea…MILESKER DENAGATIK.
    Nahi duzun arte…
    …min handia dut…

  3. arrazoi osoa duzu, Eneko… oso pertsona gaiztoa naiz, erokeriak egin ditut maitasunagatik, benetan maitemintzeagatik… arrazoi osoa duzu, oso gaiztoa naiz, baina ez zaitut engainatu, esan eta idatzi dudan guztia egia da…
    Besarkada min bat
    Ainara

  4. oker zaude, nik ez dut inor akosatu… nik ez zaitut engainatu, nik egia esan dizut… nik ez dut inor akusatu, soilik beste inori ezin esan nizkion gauzak esan behar nizkion: nere sentimenduak. Urtarrilean jakin nuen bikotekidea zuela, bai… blog honetan esandakoagatik mindu dudala, agian… baina gutxienez Asierren laguntza eta apoioa izan du ondoan… ni NEGARREZ ETA MINEZ NENGOEN ETA EZ NUEN INOR KONTSOLATZEKO… zu momentu jakin batean hor egon zarela ni animatzen hitzekin? bai, egia da… baina BAKAR-BAKARRIK NENGOEN NIRE MINAREKIN, ETA zu ere ez zeunden nire ondoan ezer kontatzeko… mina eta sufrimendua ezin da kuantifikatu, eta ezin daiteke berak, bere bikotekideak edo nik zeinek sufritu duen gehiago…
    zuk diozu akosoa, nik diot ezetz, ez dut uste… akosoa al da asmo txarrik gabeko maitasunezko eskutitzak? egia da ez nuela buruarekin eta ondorioetan pentsatzen, baina akats larriak egin ditudala… egia da ez dizudala egia osoa kontatu, baina uler ezazu, zu ez zintudan ezagutzen eta ez zaitut ezagutzen oraindik, Eneko, eta ia ezezagun bati ez naiz ausartzen den-dena kontatzera, ezta blog honetan ere…
    akosoa al da maitasunezko hitzak jasotzea ustekabean postontzian?
    nik ere nahiko nuke horrelako “akosoa” egunero neure postontzian… !

  5. Larrialdietan egon naiz Irunen, nire parte intimoetako inflamazio bategatik, minez nengoelako, bana azkenean ez da ezer larria… soilik zaindu beharreko kiste txiki bat eta orain botikak hartu behar… ginekologoarengana joan nahi izan dut ekografia egitera, baina haurdun nengoela konfirmatzeko, ez kiste bat ikusteko … pixka bat triste nago, eta gehiago mezu guzti hauengatik bat-batean, ez ditut ulertzen benetan… zein min egin dut nik nere sentimenduak adierazteko orduan blog honetan? zein min? soilik neure buru-bihotza jarri dut agerian… eta zertarako?

  6. ui, barkatu… ez naiz joan ginekologoarengana haurdun nengoela konfirmatzeko… akatsa izan da idazterakoan…barka!
    esan nahi nuena zen, nere bizitza osoan pentsatzen nuen edo amestu beti, ekografia bat egingo nuela soilik haurdun nagoela ikusteko, eta ez osasun arazoengatik. Ama izatea izan da ene ametsa, baina maite eta babesten nauen bikotekide baten alboan eta laguntzaz… tira, hori ere iritsiko da, garaia biktima sentituko ez naizena eta zoriontsu izaten hasi… bidean nago…

  7. eneko-k dio:

    irakurleak imaginatu dezatela nola sentituko lirateke bere bikoteakin egonda beste pertsona baten maitasun gutunak jasoz gero, edo maitasun deiak, edo maitasun bisitak, edo maitasun hitzak blog publiko batean. Zuk egin duzun mina berari galdetu beharko zaio, baina zure intentzioa bikote harreman bat austea izan da, zure intentzioa ez bait da izan bere laguna izatea.
    Neri eman didazun mina izan da bigarren mailako pertsonatzat tratatu izan nauzula, nerekin ez duzula egon nahi izandu. Eta oroitzen zure urtebetetzetan? zoriondu zintudan telefono eta imeilez, eta zure erantzuna izan zen beste horrek ez zintuela zoriondu, hori zen zure kezka-tristura. Neri min eman zenidan eta baita zure buruari. Botila erdi betea ikusi ordez (adibidez ni eta gende asko zoriondu genizula) botila erdi hutsa ikusten zenuen: beste horrek ez zintuela zoriondu zenuen buruan, eta gainera nik zure penak entzungo nituela uste zenuen? aski izan zen!
    Zu ematen zara min zure buruari, blog honetan pena emanez eta itxaropen mezuak bilatuz.

  8. Bai, irakurleek (ez dakit ba ote den ere, eta zenbait) pentsa dezala nahi duena, bai, baina nire asmoa eta helburua ez da inoiz izan bikote bat haustea, ez baitut buruarekin jokatu, bihotzarekin baizik, pentsatu gabe alegia. Oker zaude horretan. Nere asmoa, asmorik bada, nere maitasuna adieraztea izan da on egiteko asmoz soilik, nik egiten dakidan modu ia bakarrez: idatziz.
    Ez zaitut bigarren mailakotzat hartu inoiz, baina nire urtebetetze-egunean bajoi haundia izan nuen beste lagun batek ez zidalako zoriondu, bai… baina asko poztu nintzen zuk zoriondu ninduzulako (barkamena eskatu nizun) eta beste lagun guztiak… ez nengoen ongi psikologikoki beste lagun ustez on horietako batek ez zidalako deitu bai, baina horregatik nago tratamendu psikologikoan, Eneko… asko poztu nintzen jende askok zoriondu ninduelako, eta pertsona askok maite nauelako, nauzuelako.
    Soilik pentsatzen nuen zer egin nuen gaizki, zertan hutsegin, zergatik haserretu zen nirekin 2012ko Hatsaren Poesian olerki bat argitaratzeagatik (eta oraindik ez dut ulertzen, beharbada tuntuna naiz…).
    Nire urtebetetze-egunean afari goxoa prestatu nien maitasun osoz nire hango lagunei; Txekian, eta bai, espero nuen lagun horren dei telefonikoa… barkatzen ninduela esanez.
    Bai, arrazoi duzu… egun horretan negarrez bukatu nuen, baina asko poztu nintzen zuen mezu guztiengatik, asko eta benetakoak izan baitziren. Bai, arrazoi duzu… min handiena neure buruari eman diot, hori seguru, eta horregatik nago tratamendu psikologikoan, horregatik atera zaizkit kisteak obarioetan, minak barnean gorde ditudalako, asko isildu dudalako, beste gauza batzuk esan ditudan arren, eta irribarrea kanpora kalean. Horregatik nago gaur ohean, ondoezik, antibiotikoekin, eta tarteka igandeko poesia-errezitaldia prestatzen.
    Bai, arrazoi duzu… minik handiena neuri eman naiz, eta utzi naiz min ematen azken zazpi urteetan, maitemindu nintzenetik. Utzi naiz erabil nazaten mutilek, eta neure errua da. Baina ari naiz botila erdi-betea ikusten, ari naiz bihotzaren alde ilunaz gain, alde argia ere ikusten, ari naiz neure burua maitatzen eta errespetatzen. Nire psikologoari esker, oraina bizitzen saiatzen ari naiz, bere xumean… ikasi dudalako bizitza honetan inork ez diola inori laguntzen, horretarako gaudela mundu honetan pentsatzen dudan arren, nik.
    Banoa, osasunez baldin banago, errekuperatzen banaiz ondoeza fisiko honetatik, heldu den irailaren 19an Euskal Herritik urruti, zenbait lagunen ongietorririk gabe, onena opa dizuet, zuri Eneko, eta irakurle guztioi, ene maiteari, ene lagun minei, lagun guztioi eta famliari.
    Milesker zure ulerkortasunagatik…
    aio…
    Ain

  9. eneko-k dio:

    zaindu

    • horretan ari naiz… neure burua zaintzen… ni ez banaiz zaintzen, inork ez bainau zainduko…
      beti bakarrik egon naiz berezia sentiarazi nautelako denek, eta bikotekiderik gabe, eta gainera, bikotedunak ulertzen saiatu behar dut, hara! ez, min handia eman didate (baina beharbada ikuspegia zabaldu didate zure iritziek eta MILESKER) zure bat-bateko mezu guzti hauek, uda ia osoa missing edo desagerturik egon ondoren…
      ni ez naiz ezeren errudun, ez, nik soilik maitasunezko eskutitzak eta olerkiak idatzi ditut, zer du txarrik horrek? hori bakarrik, maitasuna banatu, inolako azpijokorik gabe eta ni agerian guztiz jarriz publikoki… neu bakarrik minduz…
      eta mindu bazaitut, sentitzen dut, baina ni ere mindurik eta ezinean nengoen, ulertuko duzunez…
      ez dut neure burua justifikatu nahi, baina hala zen… min handia nuen bihotzean… eta gauero laztantzen saiatzen naiz bihotz zauritu hau, goxa dadin…
      gabon eta amets on
      Ain

  10. zuk ez duzu nahi izan ni ezagutu… ene uste apalean… 😦 eta gustatu izanen zitzaidan, baina ez da okasiorik egon…
    zu zara nahi duzunean agertu zarena e-mail batzuen bidez eta gero desagertu…
    nik e-mailak idatzi eta erantzunik ez… zu ere nirekin jolastu zara?
    noski, nork entzungo ditu nere penak? inork ere ez…
    baina ulertzekoa da, bakoitzak bere zama du bizkarrean, ala? eta ulertzen dizut nere mina entzun nahi ez izatea… baina lagun izatea hori da, laguna gaizki dagoenean, laguntzea, beti…
    gabon…
    ain

  11. Zuk jakingo duzu zergatik ez didazun e-mailik erantzun eta erantzuten,
    nik zure e-mail guztiei erantzun diet, eta zuk paso egin duzu nitaz, benetan ez duzu nahi izan ni ezagutu, ez dugu hitzordurik inoiz jarri…
    beste mutil guztiak bezalakoxea zara, egoista hutsa? eta benetan uste nuen desberdina zinela…
    zuk jakingo duzu…
    niri lezioak ematen ari zara, ni guztiaren erruduntzat eginez, eta aski da…
    ez, ez naiz errudun, ez biktima ez eta gaizto…
    maitasunez beterik dagoen bihotz bat naiz…

  12. ezin dut lorik egin minagatik, infekzioagatik…

    Irakurri duzu nire e-maila? nire e-mailak? nire azken e-maila?
    Txekiara ere gonbidatu zintudan, esan baitzenidan furgonetaz ihes egiteko eta bidaiatzeko gogoa zenuela aurreko gabonen aurretik, nere helbidea eta telefonoa eman, baina ez nuen zure bisitarik jaso… espero bazintudan ere… gabonetan Euskal Herrian ere ez nuen zure berririk izan, ezta urteberri on opatzeko ere… eta bakarrik utzi ninduzun…:(

    beno, BARKATU denagatik, zu mintzeagatik, Eneko… barkatu, arren…

  13. Min dut benetan… jada ez dudalako zure konfiantzarik, ez nauzulako lagundu nahi… baina azken batean norberak du giltza eta nere buruari laguntzeko modu BAKARRA neu naiz…

    zuk nirekin gelditu nahi zenuela? ez duzu inoiz hitzordurik jarri-eta…
    min dut, baina hala izan da beti, eta onartu beharko…
    min ematen dit zu nirekin haserre egotea, nik zuri huts egin izana, tristetzen nau, baina zuk ere huts egin didazu…
    onartu beharko dut… den guztia…

    Besarkada min bat
    Ainara
    655742924

    Eliza karrika 10, 5. ezker
    20302 Irun, Gipuzkoa

  14. zuk ere, Eneko, frogatu didazu ez duzula nire lagun izan nahi…:(
    noiz jarri duzu hitzordu bat? nik ere ez dut jarri, baina zuk? noiz? ezin nuen (lehengusuaren ezkontza) egun bakarrean…
    nik ez dizut inoiz engainatu, beti egia erran dizut, beti egia erran diet irakurleei blog honetan… ez dudala erran bikotekidea duela min egin didan oiartzuar horrek? berak ere erran zezakeen blog honetan, zuk idatzi duzun bezala orain, eta lehen idazten zidan bezala, bikotekidea zuela, baina ez, ez dit idatzi hori idatziz…
    ez, Eneko, ez ni gaizki sentiarazi merezi ez dudanarengatik, arren…
    egun ona izan

    • eneko-k dio:

      gezurra da, baina esan beharrekoak esan ditut, ez eman buelta gehiago iraganari

      • ez da gezurra,
        egia soilik erran dut, ene bihotzeko egia… eta zuk ere badakizu hori…:(
        …eta iraganari buelta gehiago ez ematen saiatzen ari naiz, bakar-bakarrik, hamar urteko kapitulu hau itxi nahian, ezkontzarik gabe, sexurik gabe 😀 , bikoterik gabe eta maiteminez, baina MAITASUNEZ BETERIK saiatzen ari naiz aurrera egiteko itxaropenez, bakarrik…
        ene aita zena hil zen 2002ko azaroan, eta 2012ko azaroan hilko da ainara ergel tuntun hau, denek profitatzen dutena beren intereserako…
        hamar urte hauetan gauza asko gertatu zaizkit, maitemindu nintzen benetan eta sakonki bikoterik gabeko pertsona batez, eta abandonatu ninduen beste neska edo emakume bategatik, bat-batean… hori dena gainditu behar izan dut bakar-bakarrik… 2002ko azarotik 2012ko azarora irauten du kapitulu luze honek, eta ea lortzen dudan ixtea, ea lortzen dudan aita zenak, hil aurretik agindu zidana “izan zoriontsu, ainarita”…
        eta hori da ene bizitza… soil-soilik, xehetasunik gabe…

  15. badakit ez dudala aitzakiarik, eta egunkari pertsonal bat idazten duena beharbada berekoi hutsa dela (naizela), baina zuek ere…

  16. eneko-k dio:

    gezurra da ezkontzako egunean eskeini nizula hitzordua, baina esan beharrekoak esan ditut, ez eman buelta gehiago iraganari

    • zer da gezurra? adarra jotzen ari zinen zu ere orduan ni bezalako neska tuntunari? 😦 dena da gezurra, orduan… edo dena egia… noiz jarri zenizkidan ba supuestamente hitzordu horiek guztiak? nik ez dut gezurrik esan eta badakizu…
      zu hasi zara iragana astintzen, eta ez zara batere justua izan nirekin, eta zuk ere badakizu hori…
      ez zara ausartu inoiz nerekin gelditzen eta orain ere ez zara ausartzen gauzak begietara esaten…
      nik beti egia esan dizut eta zuk hori ere badakizu ongi…
      lehen nirekin zeundela sinetsarazi ninduzun, laguntzeko prest beti (eta oraindik ere laguntza behar dut, baina lasai, honetatik ere aterako naiz bakarrik), iazko gabonetan eta urteberritan mutu zinen, uda honetan ere, eta orain ez dut ulertzen zure jarrera, baina zuk eta zure kontzientziak jakingo duzue zertan zabiltzaten… uste nuen laguna zinela, baina lasai…
      aio, gabon… amets on…
      irakurleok

  17. eneko-k dio:

    ea, bigarren mailako pertsona bezela ignoratu zenidan eta orain gainera kontu eske? gezurtera bat zara, badakizu egunhortan ez nizula eskeini hitzordua, nola eskeini behar nizun hitzordua ezkontza bat zeneukan egunan? egia ezkutatu duzu ez esatean mutil horrek bikotea zuela. Gezurra da min ematen dizula, zu zara min ematen zarena iraganari bueltak eta bueltak eta bueltak emanez. Foro honetan gezurrak esan dira, edo egia ezkutatu behintzat. Gezurra da mutil horrek bizkarra eman dizula, zu zara akosatu egin duzuna, maitasunaren aitzakipean edozer egin daitekelaren ustetan. Egia da hitzordu bat eskeini zenidala, baina nik esan eta gero bartzelonan bizitzen nengola, ezinezkoa zela ondo zenekizunean, mesedez! ergela garela uste duzu?

    • ni naiz ergel bakarra, lasai… NI NAIZ ERGEL BAKARRA…
      e-mail bat idatzi zenidan bai, jakinik ezkontza nuela, Alegiako bestetara joateko esan zenidan, eta zure hitzek min handia egin zidaten, min egin zure hitzekin, begietara begiratu gabe eta desagertu Bartzelonara, hori da zure estiloa, desagertu eta labankada sartu zuregan konfidantza jartzen dutenei?… nik beti maitasunez eta errespetuz idatzi dizudanean, negar egin nuen…
      zergatik hau dena, min egin nahia zuk, ez nekien horrelakoa zinenik… ni ez naiz gezurtia, bai ergela, zutaz fidatzeagatik…
      Egia da, egia osoa kontatzeaz gain, gauza batzuk ezkutatu dizkizudala, baina pertsona ezagutu gabe, gauza batzuk ezin nizkizun kontatu… begietara begiratuz ezagutu bagina, esango nizuke pribatuan Asierrek esan zidala urtarrilean bikotekidea zuela, eta min handia egin zidala berak, ez bere burua babestearren, ni mintzeko helburuarekin baizik….

      ONENA OPA DIZUT ZURI HALA ERE, ZUK JAKINGO DUZU ZER EGITEN ETA IDAZTEN ARI ZAREN… USTE NUEN NERE LAGUN IZAN NAHI ZENUELA, BAINA INOIZ EZ DUZU EZER EGIN GU ELKAR EZAGUTZEKO (NIK ERE EZ, AGIAN, LOTSAGATIK, BAINA INOIZ EZ DIZUT IDATZI EZER MINTZEKO)
      BARKATZEN DIZUT GUZTIA, lasai, ergel bat naizelako…
      EGUN ONA IZAN
      AINARA

      postdata: NEGARREZ ARI NAIZ ORAINTXE, NERE BIHOTZAK BAITAKI EZ DUELA GEZURRIK IDATZI, ETA MIN EMATEN DIT ZUK HORI PENTSATZEA…. NEGARREZ ARI NAIZ…

      (badakizu nik egia idatzi dudala hemen, eta ez dakit zabiltzan orain nere kontra… egia ez diren irainak -“gezurtero”…norbere aurka bihurtzen drela badakizu? beraz, isilduko naiz, Eneko… nik ez zaitut bigarren mailako pertsonatzat inoiz hartu eta beti errespetuz tratatu zaitut, maitasunez… eta zuk ere badakizu horrela idatzi dizudala beti… eta Asierrek ere badaki nik hemen idatzi dudana egia dela, nik beti bera errespetuz eta maitasunez tratatu dudala, eta ez dudala inoiz irainduko ez bera ez berak maite dituenak…asko maite ditut bere gurasoak eta lagunak, berak maite dituen guztiak)

  18. eneko-k dio:

    esan nahi duzuna, baina irakurleek ondo dakite nik ez banuen ezer esan oraindik egongo zinakela pena emanez idatziz “txistu-ka etorrri negana, argi dago berataz maitemindua nagola”. Nik uste argi geratu dela gezurrak esaten zenituela edo egia ezkutatu behintzat. Ea, bikotea daukala! mina sortzen baino ez zarela ari. Zuri batez ere. Errespetatu bere nahia beste batekin bizi nahi badu, errespetatu. Eta askatu zaitez iraganeko kontu txarretaz.

    • ni ez naiz gezurretan ibili… egia merkeegi saldu dut beharbada, eta zuk badakizu hori, eta Asierrek badaki hori ere, eta Asierrek edo Txistuk badaki nik ez diodala minik egin, alderantziz bai, eta min handia, eta hala ere dena barkatu diot… MAITASUNA BIKOTE-HARREMAN BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO DELAKO… nik ez diot inori minik egin, eta min eman badiot, esan diezadala edo idatzi… eta zuk ere badakizu hori, Asierrek ere badaki hori, maitasunez eta bihotzez idatzi dudala guztia, berak hori esan zidan, blog honetan idazteko bihotzak eskatzen zidana eta hor konpon besteak… (zuk ere hori esan zenidan, segitzeko idazten, zuk irakurriko zenidala gustura) …
      eta kontrakoa bada esan iezadala begietara begira Asierrek, esan iezadazu begietara begira lagun zintzoek bezala…
      zu ez zara justua nirekin, ni ari naiz sufritzen, bakarrik eta maitemindurik nagoelako, eta bakarrik saiatzen ari naizelako desmaitemintzen, iragana atzean uzten… bikotea badu, berari ez diot minik eman, eta kontsolatzeko, goxatzeko bere bikotea du gainera… nola eman diot min? maitasunez egindakoarekin nola ematen da min? esadazu?
      iraganako gauza txarrak ahazten ari naiz, bai, baina ez zure laguntzarekin… ez da erraza bakarrik, Eneko… ez da erraza asko maite nuen pertsona batek ni iraintzea urte berritan, arrazoirik gabe, eta une horretan ezin nion inori ezer kontatu, ezta zuri ere, ez zeundelako…
      NIK IDATZI DUDAN GUZTIA EGIA DA ETA ZUK IDATZI NAHI DUZUNA, DAKIZUN ARREN, EZ DELA EGIA…ez baita egia blog honetan idatzi dudanak min ematea norbaiti… maitasunezko hitzak denoi eta beti, edozein egoeratan, gustatzen zaizkigulako…

    • nik ez dizut gezurrik IDATZI, eta ARGI GERATU DA blog honetan egia erran dizuedala, bihotzez idatzi dudala, eta egia batzuk ez baditut idatzi, ez da gorde izan ditudalako, baizik eta fisikoki ez zintudalako ezagutzen, fisikoki ez nekien seguru nori ari nintzen, zein eta zenbat irakurleri…
      ni ezagutu nahi baninduzun, gainera, erraztasun guztiak jarri nizkizun: nere helbidea eman, telefonoa… nik, aldiz, ez nuen ezer zure aldetik, soilik zure noizbehinkako e-mailak…
      negarrez ari naiz, baina nere bihotzak badaki benetan aritu naizela, egia besterik ez dudala idatzi, bikoterik gabeko pertsona batez maitemindu nintzela, ginela, duela hilabete batzuk soilik jakin dudala, aurten, bikotekidea duela, bikotekide berria…eta zuk ere badakizu… Asierrek ere badaki hori…
      eta zu ere gonbidaturik zaude bihar arratseko poesia-errezitaldira…. norbaitek esan zuen, poetaren batek, “poeta beti bakarrik zegoela bere bihotzarekin eta egiarekin”…
      abendurako argitaratuko du nere poema-liburua MAIATZ argitaletxeak, “CHANSONS D’AMOUR edo ilargi beterik gabeko gauak…

  19. eneko-k dio:

    bikotea duen norbaitetaz maitemintzeak dituen ondorioak:

    min ematea alde guztietan

    • Tristea da bai, eta egia, ondorio latzak dituela parte guztientzat…
      baina ni ez nintzen bikotea zuen pertsona batekin maitemindu, hori ere erranen dizut, egia… bera eta biok erabat libre ginen, eta bera maitemindu zen lehenbizi nitaz, edo batera edo ez dakit nola… egia erran, polita izan zen elkar ezagutzea eta maitemintzea…

      ILARGI BETE ON, Eneko…
      eta gozatu gaurko eguzkia, edonon zaudela (ez dakit non zauden, ni Irunen, Jaizkibel ikusmiran, eta biharko poesia-errezitaldia prestatzen….

      • ez da nire kasua, Eneko… eta hori Asierrek ere badaki…
        ni bikotekiderik gabeko pertsona batez maitemindu nintzen…
        bera bikotekiderik gabeko pertsona batez maitemindu zen… “Ich liebe AIn” eta “maite zaitut” esan eta idazten zidan…

  20. badakit iragan hurbila dela, eta gainditzen ari naizela neure borondatez… maite ninduenaren abandonua… zure bat-bateko mezu hauek gabe ari nintzen ahaztu nahian egin zidan mina urte berritan, eta egia esan uda honetan ez dut blog honetan asko idatzi… zu agertu arte… ezustean…zerutik eroria bezala…

    ez dizut ezer eskatuko zuri, Eneko… ez dizut eskatuko ni ulertzeko, ez eta niri sinesteko ere… ez dizut eskatuko ere zure adiskidetasuna. Ezer ere ez.

    Nik soilik dakit esan, idatzi dudan guztia EGIA dela, ez dizut ezer leporatuko gehiago… nik soilik dakit lagun sentibera ikusiezin baten gisa hartu zaitudala zure e-mail guztietan, eta eskertu ditudala bihotzez eta momentuan zure hitz guztiak. Errespetuz eta maitasunez tratatu zaitudala, nere minekin, bai, baina maitasunez…

    …eta Txistu bera ere, beti errespetatu dudala, eta maitatu garbi, eta berak ere hori badaki…
    ikusi arte
    Ainara

  21. eskerrik asko zuri ere, eneko…
    Nik uste dut lagunak zutik jartzen laguntzen gaituzten aingeru isilak direla gure hegoek jada hegan egiteaz ez direnean oroitzen…

  22. Pena ematen dit, Eneko, nigan ez duzulako sinesten jada… idatzi dudan guztia egia izanik, gauza batzuk ezkutatu badizkizut ere, idatzi dudan guztia egia da… eta pena ematen dit udan elkar ezagutu ez dugulako, pena ematen soilik e-mail bidez ezagutzea, ez dakit zergatik ez didazun e-mailik erantzuten, baina zuk hala nahi izan duzu, nik erraztasun guztiak jarri nizkizun, helbidea eta telefonoa eman nizun (hitzordurik ez, badakit)… atzoko poesia-errezitaldia oso polita izan zen Hondarribian eta zu ERE ene bihotzean izan zinen, ezagutzen ez bazaitut ere…
    asko eskertzen nituen zure e-mailak animoak emanez, behar bainituen, gogorra baita aukeratua ez izatea eta hori gainditzen ari naiz BAKARRIK. Urtebetetze-egunean zuk zoriontzeak asko poztu ninduen, eta ilusioa piztu…
    ESPERO DUT NOIZBAIT ELKAR EZAGUTZEA ETA BEGIETARA BEGIRA AZALTZEA ZERGATIK HASERRETU ZAREN NIREKIN, NIK EZ DIZUT INOIZ GEZURRIK IDATZI, ETA NEGARREZ NAGO ZUK NI GEZURTI BAT NAIZELA PENTSATZEN DUZULAKO, EZ BAITA EGIA…

  23. zuk uste duzu idatzi dudan guztia egia izanen ez balitz, Asierren e-maila emango nizula?
    zuregan konfiantza osoa nuen, nere bihotza ireki nizun, egia idatzi nizun, idatzi dut hemen, benetan aritu natzaizu, eta zure e-mail guztiei erantzun diet… ezin nuen besterik egin eta isiltasunean eskertu zure laguntza emozional guztia, zure apoioa, zure urtebetetzetako desiorik onena…
    nahiz eta den-dena kontatu ez banizun ere, denbora luzean ez nuen berririk, zure e-mailik…
    aurreko gabonetan hain bakarrik sentitu nintzen! eta gero, gainera, urteberritan bat-batean eta kolpez jakiteko bikotekidea zuela, beste bat aukeratu zuela… ni beharrean… hori gainditzen ari naiz bakarrik, ene bakardadean…

  24. ainara maia urrotz-k dio:

    Nik egia erran dut BETI, ene bihotzeko egia

Leave a reply to eneko Utzi erantzuna