2012ko agorrilaren 25a, igandea. Oraindik ere nahiko ahul eta hauskor nago…

…eta goizean eguzki goxotan eseri naiz mendian. Beldur naiz BERRIRO ere maitemintzeaz, maitemintzeko arriskua hartu ondoren, bihotza hausten baitidate, hauts eginik abandonatzeko… beste lore batengana joateko. Munduko mutil eta gizon guztiei esan nahiko nieke LOREZ LORE IBILTZEAREN ARRISKUA eta ez maitemintzearen arriskua. Horrela ibiltzearen arriskua da bihotzak haustearen lotsagabekeria, sentiberatasun eza…

Beldur naiz eta lotsati, neure barneko koloreak erakusteko, inoiz baino lotsatiago… erabiltzen baitute maitasunez betetako nire bihotz gaixo hau. Noizbait ere ohartuko al da Mr Big zenbateko mina egin didan bere hitzekin nahiz isiltasunarekin?

Beharbada nire errua da, errurik baldin badago, utzi naizelako txikitatik mutilek umilatu nazaten, desberdina eta lotsatia nintzelako… ez dakit…

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

20 erantzun 2012ko agorrilaren 25a, igandea. Oraindik ere nahiko ahul eta hauskor nago… -ri

  1. eneko-k dio:

    bai, egia da beldur zarela, ni ezagutzeari uko egin zenion, eta zertako? iraganeko maitasunetan pentsatzeko eta triste egoteko. Noiz esan zizun maite zintuela? orain dela zenbat urte?
    blog honetan datu asko falta dira, ziren, nik esango diet irakurleeri:
    ni ezagutzeari uko egin zenion, bigarren dibisioko mutila bait naiz, ala?
    diozun mutil horiek normala kasurik ez egitea, bikotea bait dute eta zuk bilatzen duzuna bikote harreman horiek austea da, zurea akoso bat da
    maite zintuela esan zizula urtek pasa dira, zenbat?
    eta bitartean pena ematen zabiltza, ni bezelako gendea zutaz arduratu gara, animatuz egunero, eta gero jakiteko egi osoa ez diguzula esan
    eta zer egin beharko zenuke? beraien laguna izaten saiatu, eta ez akosatu maitasun eskutitzekin, beraren portalera joanez eta abar
    ulertu bikotea duela, eta zuri gertatu zaizuna denori gertatu zaigu, ez eman pena
    izan zoriontsu, zoriontasuna ez da orain bikotea duen norbait akosatzea

    • oker zabiltza… nik ez zaitut bigarren mailakotzat inoiz jo, nik ez diot inoiz uko egin zu ezagutzeari… ala? esan egia, arren… zu desagertu zinen bat-batean azalpenik eman gabe, mozkor…
      nik ez dut bilatzen ezer haustea, oker zaude, nola eta zer hautsi dezake bihotz hautsi batek? esadazu…
      oker ez banaiz, nik inoiz ez diot uko egin zu ezagutzeari, ala? zuk esan zenidan behin borrokatzeko maite nuenarengatik, eta ni saiatu naiz bihotzari kasu egiten…
      oker ibili naiz… eta damu naiz bihotzari kasu egiteagatik zenbait gauza hemen idazteagatik, nire egiak baitira…
      …eta aspaldi utzi nion blog honetan xehetasunak idazteari, xehetasunak jakin nahi badituzu, idatz iezadazu zuzenean, e-mailera, edo begietara begira…
      nik uste denok bake-epaile batengana joan beharko genukeela eta begietara begira egia guztiak esan… foro hauek ez dira onak bihotzeko kontuak argitzeko…
      eta uda hau zoriontsu izan nahian psikologoarengana noa, terapia bat egiten ari naiz, nirekin egoten ikasi arte ez bainaiz zoriontsu izango besteekin…
      gaur negar asko egin dut, min handia nuelako bihozparrenean…

  2. zuk ez nauzu ezagutzen eta zuk ere ez duzu ahalegin handirik elkar ezagutzeko… niri asko kostatu zait eta kostatzen zait lorez lore ibiltzea… bukatu eta berriz hastea… kapitulu bat ixtea… ez da hain erraza, eta horregatik nago terapia psikologikoan… ulertzeko ahalegina egingo bazenute denok, hobeki joango ginateke denok… ulertzeko ahalegina egin izan balu bikotea duen horrek, anbiguo izan den horrek… ulerkorragoak bagina denok ere… zoriontsuagoak ginateke denok…

  3. nik zu ezagutzeari uko egin? zuk ez dizkidazu e-mailei erantzun, nahi duzunean soilik… nahi duzunean idatzi didazu…:(

  4. eneko-k dio:

    ez dakit zer esan nahi duzun anbiguo izate horrekin, ezta jakin nahi, zuk badazpare harria bota duzu. Eta baita esan ni mozkortzen naizela, eta nor ez da ateratzen asteburutan lagunekin? irakurleeri esan nahi diezu mozkorti bat naizela?
    ondo dakizu ez ninduzula ezagutu nahi izan, hori bai izan zela anbiguo izatea

  5. eneko-k dio:

    irakurle guztioi ziria sartu diguzu, sikologoari baita? ala esan diozu bikotea daukala?
    behin baino gehiagotan eskeini nizun geratzeko eta hitzegiteko, hori beharko zenuke, nere ustez, lagunekin hitzegin. Eta ez foro batean idatzi mutil batetaz maitemindua zaudela(berak bikotea duenean)

    • nik ez dizuet ziririk sartu… idatzi dudan guztia egia da, gauza batzuk ez ditut aipatu, ez, baina urte hasieratik ez dut nere bizitzari buruzko xehetasun handiegirik idatzi… eta barkatu… eta psikologoari kontatutakoa konfidentziala da…. lagunekin ere hitz egiten dut… EZ EMAN NIRI MIN GEHIAGO, ARREN…
      xorinokantharia@hotmail.com
      horra idatzi…
      aio, gozatzen duzu besteak mintzen, terapia batekin nabil… errespetua, mesedez…
      nik ere uda osoan zehar hitzorduak jarri dizkizut, nahi izanez gero, baina ez didazu erantzun e-mail bakar bati… zuk behin bakarrik eskaini zenidan gelditzeko, oker ez banaiz…ala?

  6. ondo dakizu egun horretan, zuk proposatutako egunean nik ezin nuela… ezkontza bat nuela, eta atzerritik iritsi berria nintzela… eta ez da aitzakia… eta ez nuen zure desagerpena ulertzen, mindu nintzen ni… beno, ez nuen esan nahi mozkorti bat zinela, barkatu… mindurik naukazu… ez dakit zergatik zauden horrela nirekin… hitzegin nahi baduzu, aurrez aurre edo txat bidez…. ez hemen, arren…

  7. eneko-k dio:

    nik ez zaitut mindu nahi, nik nahi dudana erokeri horrekin amaitu dezazula: bikotea duen hortaz ahaztu zaitezen eta zugan pentsatu dezazun, ahaztu dezazun iraganeko erlazio hori (zenbat urte esan zizkizula hitz horiek?ez duzu erantzun) eta bizi oraina

  8. ba, lortu duzu ni gehiago hondoratzea, mintzea… horrela ez duzu lortuko ezer nirekin…
    Oraina bizitzen ari naiz, saiatzen ari naiz bizitzen, gozatzen bakarrik… uda soseguz hartzen…
    neure burua maitatuz eta zure bat-bateko hitz hauek ez didate laguntzen…
    bai, zoraturik nago, maitemintzeak zoratzen baitu, erokeriak egitera bultzatzen du maitasunak…
    pribatuan esango dizut noiz esan zidan MAITE ZAITUT… xehetasun pertsonalegiak baitira blog honetan idazteko…
    aio… gabon
    min dut bihotzean oraindik asteburuan gertatutako zenbait gauzengatik…ez dizut hemen esango, pentsatu nahi duzuena… hauxe guztia da neure egia eta sinetsi nahi duzunari…

  9. Gau epela ilbetea
    Nago ni gora begira
    Leihotik at joan nahi nuke
    Hegaldaka haren hegira
    Bihotza triste daukat
    Irribarrearen segida
    Lagunon begirada goxoa
    Hori da ene irrika!

  10. eneko-k dio:

    baina fijo urteak izan direla hori esan zizula, urteak, eta zenbatetan esan zizun?behin?mozkorturik? beharturik? bere bersioa ere jakin beharko genuke, zeren zuk gorde duzu bikotea daukalaren datoa. Ulertu iraganeko hitz batzuri loturik bizitzea min ematen dizula, ez da bera gaiztoa eta zu biktima, berak bere desioak jarraituko du, eta errespetatu beharko zenioke eta kapituloz pasa, eta zainduko zaituen norbait ezagutu
    ez gastatu indarra iraganeko amodio batengan, irakurle guztioi pasa zaigu halako zeozer, eta tristuraren bideak….tristura dakar, bidea ez da bere atzetik ibiltzea. Ezin da iraganaren atzetik ibili

  11. nik ez dut aipatu gaiztorik ez eta biktimarik…
    eta ulertuko duzunez, horrelako blog batean gauza batzuk kontatzen ditut, batzuetan artikuluak, besteetan olerkiak… blog honetan ez dut dena kontatu beharrik…
    nahikoa da behin esateko ni maitemintzeko, ilusionatzeko, itxaropenez betetzeko… nahiz urrun edo hurbil…
    ez da inoren bertsiorik entzun beharrik, gu bion arteko kontua da, ulertu, eta ez blog honetan kontatzeko…
    zergatik ez didazu idazten pribatuan?

  12. ez da oraindik iragana… denbora behar dut, oraindik oraina delako, noa psikologoarengana…

  13. triste banago, onartu behar dut triste nagoela, eta behar den guztia negar egin… ala?
    iraganaren atzetik ez, baina beharbada beranduegi iristen naiz beti, eta hori da nire arazoa…

  14. eneko-k dio:

    ez aldatu gaiez, ondo iruditzen zaizu bikotea duen bati buruz idaztea foro batean? zuri grazia egingo lizuke beste neska batek zure bikotea maite duela esango baluke foro batean? bere atzetik ibiliko balitz, ez laguna izateko intentzioarekin, baizik berarekin itzuli dadin intentzioakin…bikotea duenean! hori grabea iruditzen zait.
    Jakin nahiko nuke zenbat min eman diozun. Zure erruz bere bikoteari eman behar izan dizkion esplikaziotan pentsatu duzu? zure gutunak jasotzean, agian irakurtzean foro honetan zu berataz maitemindua zaudela, eta abar
    neri behintzat min emango ninduke zu bezelako bat egongo balitz nere bikotearen atzetik, eta seguru irakurleak ere ez luketela gustoko horrelako zeozer
    poesia eta tristura guzti hauen atzean izkutaturik dagoena zera da:bikote harreman bat puskatu nahia!

    • beharbada, ez dudalako inoiz bikotekiderik izan, eta barka ez banaiz nahiko jarri bestearen tokian… baina eduki ez dudan arren, badakit zer den maitatzea, badakit zer den maitasuna, bueltan ezer espero gabe maitatzea eta itxaropenaren sua bihotzean mantentzea.

  15. ez da justua zuk niri hitz horiek esatea! bai, askotan pentsatu dut haren minean, baina ez da nik sortutakoa… ez, ez da nire errua, errurik bada… ez da justua, orain nire errua izatea… maitemintzea, eta maitasunagatik dena egitea… ez da nere errua nigan hark sentimendu bat sortzea eta garatu nahi izatea… eta gero ni abandonatzea… ez da nire errua bakarrik…
    bai, jarri naiz mila aldiz bestearen tokian, baina norbait jarri da nere tokian?
    bai, haren minean pentsatuz, nere mina areagotzen zait, nik doble sofritzen dut… harengatik eta nigatik sufritzen dut. Zuk ez dakizu zenbat!
    baina arrazoi duzu… Xabier Letek arrazoi zuen BIHOTZA isilik egon behar da, eta penak eta minak irentsita, irribarre zabala besteei, minak ez kontatu inori…
    berriro errepikatuko dizut, nik hau guztia ez dut idatzi sufriarazteko, min emateko, baizik eta nire mina konpartituz gutxitu zedin…
    berriro errepikatuko dizut: nire asmoa ez da bikote harreman bat puskatzea!!!!! nire asmoa zen bikote-harreman bat sendotzea, berreskuratzea… nire asmoa ez da izan bikote-harreman bat puskatzea… nire asmoa zen nire maitasuna adieraztea…

  16. ongi iruditzen zaizu zuk ni ere horrela tratatzea publikoki, guztiaren errudun izango banintz bezala? ni gaiztoa eta besteak biktimak? ez dakit nor den gaiztoa eta nor den biktima, ez dakit jada ezer ez… dakidan gauza bakarra da maite dudala mina sentitu arte, maitasunez beterik dudala bihotza… hori da esan dezakedan guztia… nik ez dut asmo txarrez jokatu, eta min eman badut nahi gabe, inkontzienteki, BARKAMENAK.
    Ni ez naiz nor epaile jokatzeko, nor den on eta nor gaizto…
    aio…

  17. Horregatik egiten ari naiz terapia psikologikoa: maitasunezko eskutitzak idaztea beste erremediorik ez nuelako, blog honetan zenbait gauza idaztea… bestela lehertu egingo nintzateke maitasunez, eman nahi eta ezin, eta horregatik eman diet besteei mina sentitu arte, ondorioetan pentsatu gabe, bai, ez dut ezer neurtu, San Agustin-en errana “maitasunaren neurria neurrigabea da”… lotsatia izanik ez nuen beste aukerarik, benetan maitemindu nintzelako, eta benetako maitasuna sentitzen nuelako. Zuk bakarrik alde bateko mina ikusten duzu…
    …beharbada denok gara egoistak, bai, arrazoi duzu, ni neurean nagoelako, gainerakook bezala. Bikote-harremanak egoistak dira, ez dutelako hirugarren pertsona baten sufrimendua ikusten, axolarik ez zaielako. Mundu kapitalista kontsumista honen pentsamoldea da: bikoteka elkartzea, eta gainerako maitasunak gaitzestea, sufrimendua sortuz.
    Nik haratago joan nahiko nuke. Maitasuna ulertzeko, maitatzeko nire modua unibertsala da, zabala… Silvio Rodriguez-en kantua etorri zait gogora, eta honekin bukatzen dut txapa hau: “…la prefiero compartida que perderla para siempre…”. Badakit ama izan nahi nuela berarekin, baina beharbada nire patua ez da ama izatea, baizik eta maitasuna ematea mundu osoari eta unibertsoari…
    egun ona izan
    aio
    (gaur ere terapia energetikoa dut…)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s