2012ko agorrilaren 25a, larunbata. Lagun min baten irribarre itxaropentsua topatu dut ezustean Doneztebe-Santesteban herrian.

Egunkari maitea:

gaur Donezteben familia-bazkaria handia izan dugu, arratsean amatxiren hil-urteurreneko meza genuelako, eta egun hunkigarria izan da. Negar egin dut, duela ia hamar urte nire aita zena joan zelako zerura, eta joan aitzin esan zidalako zoriontsu izateko. Ni saiatu naiz nire indar osoz, baina gogorra egin zait orain maitemindurik egonik, bakarrik egotea nire familia handiarekin. Hala ere, pozik nengoen familia osoaren hitzak, irriak eta kantuak lagun nituelako, eta ezustean lagun min bat eta haren familia aurkitu nuelako jatetxean, eta irribarre itxaropentsu hori aurkitu dudalako han, Donezteben, animatu nau. Oso bakarrik sentitzen naiz jende artean, eta horrek arimaren alde bat tristetzen nau. Zoriontsu izan nahi dut!

Milesker denoi, bihotz-bihotzez

Ainara

 

AMA BIRJINAREN ZERURATZEA

Pozik ikusten zaitugu zerura zoazela

ama zerura joan da semea bezala

ama zerura joan da semea bezala.

NIK ERE NAHI NUKE, ZUREKIN GORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA.

Jesus zerutik ekarri zenduan behin batean

berak ipintzen zaitu gaur zeruko atean

berak ipintzen zaitu gaur zeruko atean

NIK ERE NAHI NUKE ZUREKIN GORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA

Jesus errege bada, ama, berriz, erregina

buru gainean koroa bat izarrez egina

buru gainean koroa bat izarrez egina

NIK ERE NAHI NUKE, ZUREKIN GORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA

ERAMAN NAZAZU ZURE ONDORA

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s