2012ko agorrilaren 10a, ortzirala. Nere zoriona ez dago beste pertsona baten menpe…

…nahiko eta aski, sobera urte, torturatu dut neure buru-bihotza, maitemintzearen arriskua hartzeagatik duela ia zazpi urte… oso polita izan zen Mr.Big maiteaz maitemintzea sorginen eta lamien lurraldean, udaren azkeneko eguzki eder baten azpian begirada triste polit hau eta irribarre alai kokin hura elkartu eta maitatu zutelarik… negar-malkoak ondoren, duela lau urte, eta txoritxoen txorrotxioa orain udako egun sargoritsu honetan, baratze honen erdian ni, bakarrik…

Badakit zer den zoriona, zuri eskerrak, A…Mr. Big… eskerrik asko…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun 2012ko agorrilaren 10a, ortzirala. Nere zoriona ez dago beste pertsona baten menpe… -ri

  1. nineu-k dio:

    ez bizi iraganan! ez bizi zure inguruan existitzen ez diren pertsonak buruan edukiz. zer egin duzu gaur, atzo? zeintzuk dira zure lagunak?

    • gaur familia-bazkaria eduki dut Donezteben, eta han aspaldiko partez Abbat laguna topatu dut ezustean… ezusteko atsegina haren irribarre itxaropentsua jasotzean… hemen eta orain hori dut inguruan, familia handi eta on bat, lagun on batzuk…

    • nire lagunak hauek dira: Oihana, Miren, Idoia, Itziar, Abbat, Juankar, Idoia, Itziar, Valerie, Ainara, Amaia, Idoia G., Leonat, Frank, Pavlina, Pako, Tere…….eta abar….
      zure aholkuari segitzen saiatzen ari naiz, eta psikologoari ere kasu egiten diot…
      orain besarkada bat behar dut… aio, gabon, ametson

    • ez dakit ezagutzen garen, baina heldu den irailaren 2an igandean arratseko 19:00etan poesia-errezitaldia eginen dut, eta bertan elkar ikusiko dugu, eta aurrez aurre, begietara begira esadazu esan behar didazuna… gonbidaturik zaude poesia-hitzordura.

  2. Besarkada bat behar dut, besterik ez…
    hitz politak…
    aio, amets On…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s