2012ko uztailaren 23a, astelehena. Sexu hutsa maitasunarekin, mesedez…

Egunkari maitea,
hona hemen Eako poesia egunen karietara nire iritzia:
logo-info-mobile
2012ko udako Ean poesia hutsa azukreagaz
Ainara Maya Urroz | Irun
22/07/2012
2012ko udako Ean poesia hutsa azukreagaz
Ainara Maya Urroz | Irun
22/07/2012

Eatik etxera bueltan, bi eguneko amets goxotik errealitate gordinera bueltan, Zumaia. Zuk Maia duzu izena erran zidan idatzirik kartel batek iragan asteko igande arratsean, eta nik baietz egin nion begiekin, gidatzen nindoala ene aita zenaren auto barneko bakardadearen pentsamenduetan murgildurik: zer da errealitatea, zer ametsa?

Ez naizelako zoriontsu idazten dut poesia oraindik ere, eta orain banoa psikologoarengana; baina beharbada oso zoriontsu izan nintzelako behin idazten dut poesia haurtzarotik, eta idazten dizut Oiartzunera maitasunezko eskutitza. Oso zoriontsu sentitzen ez naizelako banoa psikologoarengana.

Iragan larunbatean Ea herrira iritsi nintzen bakarrik, eta Beñat Sarasolaren aipuak egin zidan harrera: egin dezagun mundu berri bat marea igo baino lehen; ito baino lehen, nik kafeminez pentsatu nuen. Poesia hutsa ala azukreagaz? Nik bederen poesia hutsa azukrearekin, mesedez, bizitza goxoa delako baina ez samurra. Jon Benitoren aipu batek ezustean honako hau bota dit: paperezkoak ziren nire lagunak eta lurra eta itsasoa, loa kentzen zidan mundua eskuetan eusten nuelako.

Eguzki-jaiaren abaroan haize fin fresko batez urtu ginen Ean, poesiaren hatsa hartu eta bota, ihi arteko poesian barna. Koldo Izagirreren aipu batek astindu zidan hurrena barrena: zure begietako icebergan azpitik igeri egin nahi nuke, nire aberria zure irrifarra bada ere. Autore edo poeta galego batek xuxurlatu zigun emakumezko literatura zer zen, eta ez emakume-literatura. Ahazturak bultzatzen duen poetaren ahotik poesia kontsumitzeko gonbita egin zidan, eta nik diot ezetz, poesia ez dela kontsumitzen; poesia gozatu, sufritu, bizi egiten dela.

1976ko ekainean sortu nintzen berandu, beranduegi. Zorioneko ni idazten dudalarik, zoriontsu izan nintzelako behin idazten baitut poesia, eta irakurtzen ahots gora MAITE ZAITUT, izkiriatzen maitasunezko eskutitzak, erantzunik gabe. Zorioneko ni itsasertzean zure bihotzeko olerkia entzuten dudalarik txistuka, zoriontsu izan nintzelako behin entzuten dut zure irribarre kresaltsua, eta nire pasaportean zure zigilua ezarri.

Txokolate beroa hartu genuen larunbat iluntzean, eta biharamun igandetsuan Itxaro Bordarekin argazkia atera nuen: beti nahi nuke izan leiho bihozti zabala, harria bezain apala. Aste hondar poetikoa igande arratsaldez amaitu zen, eta nire alu usainez babestu nahi zintuzket, ene maitea, ez dakit zer sentitzen den nik ere zakil bat miazkatzean, zupa eta zupa egitean, baina je t’aime, moi non plus abesten dizut idatzi honen bidez, txistuka ari zaren horri.

Milesker nire bakardadeari eta bihotz minari bizipoza eta hatsa emateagatik, poesiaren hats bizigarria ihi artetik eskaintzeagatik eta ematen laguntzeagatik.

Sexu hutsa ala maitasunarekin? Nik bederen sexu hutsa, kafea bezala, maitasunarekin, mesedez.

Irudia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s