2012ko uztailaren 19a, osteguna. EA urte berri honetan ene bihotzeko ametsa betetzen zaidan…

2012-07-16

HITZEN KONTRABANDISTAK GARA

EA

Bizitza honetan ez bada, hurrengo bizitza batean elkarrekin egongo gara, agian, ene maitea, eta krabelin txiki bat emango dizut; beharbada zuk arantzadun arrosa lurrintsu bat emango didazu, bizitza ederra, ederregia, delako, zorionez eta zoritxarrez. Ai ene txistu isil horri ene krabelintxo gorria, ene bihotzeko krabelintxo gorria ekarriko dizut gaur, arantzarik gabe, mindu ez gaitezen, eta krabelintxo bat zuri ekartzerik izango ez dudan egunean, ez pentsa ez zaitudala gehiago maite. Ezin izan nuen krabelinik lortu, baina ene bihotza zurea da betiko.

            Ea ametsak betetzen diren! Ea herri polit hartara autoz nindoala nire aspaldiko euskal filologo senaz galdegiten nion buruari nondik ote zetorkion herriari izena, eta erantzuna aurkitu ezinik bezala ibili nintzen biraka errotondetan poesiaren egunen sokari segika. Bakar-bakarrik ene autoa gidatzen eta inor ez nuela aldamenean nire olerkia konpartitzeko, ezta nire lagun Abbat ere, biok konpartitzen baikenuen bion zaletasuna eta bizitza: poesia.

            Edo poesia hutsa eta azukrearekin izan al zen gu bion adiskidetasun inkondizionala? Ez dakit, baina nirekin zegoen Abbat, eta nirekin dago, ene bihotzean, noranahira noala ere, maite zaituztedan guztiok eramaten zaituztet bihotzean: nik sentitzen dudan guztia sentitzen al duzue? Poesia hori baita, guztiaren gainetik eta guztia eta gero, sentitzea, nahiz eta ezer ere ez ulertu, pobre de mi kantatu algara batean, edota negar betean lehertu komunean, gero kanpoan lagun poetei irribarre zintzoa erakusteko.

            1976ko ekainean sortu nintzen berandu, beranduegi beharbada. Zorionekoa ni idazten dudalarik, nahiz eta orain ez zoriontsu sentitu, oso zoriontsu izan nintzelako behin, uda batez, duela bost urte, idazten dut oraindik ere poesia. Sortu nintzenetik idazten dut poesia, eta zoriontsu izan nintzelako behin, irakurtzen dut ahots gora maite zaitut eta izkiriatzen dizkiot maitasunezko eskutitzak Oiartzungo ene maite galduari, gerra galduari, erantzunik jaso gabe. Zorionekoa ni itsasertzean poetaren baten bihotzeko olerkia entzuten dudalarik, zoriontsu izan nintzelako behin entzuten dut Oiartzungo ene maite galduaren irribarre kresaltsua, nire pasaportean hark jarri baitzidan zigilua.  Edo amets hutsa eta azukrearekin izan al zen gure arteko maitasuna?

            Ea ba… bai, Hego-Euskal Herriko IRUN hiriko ospital zaharrean sortu nintzen behin, halako batean, ekainaren 6an, munduratu ninduten soilik. Beranduegi eta indarrez atera ninduen sendagileak amaren sabeletik, negarrik egin gabe, isil-isilik, begiak zabalik. Sorgin bat ote naiz, ala beharbada, fuera de serie moldez kanpo egindako artelan bat?
            Orain nik diot: ESKERRIK ASKO, guraso. MILESKER, Euskal Herri. ESKER MILA, neuri… amaigabeko eskerrona. Agur bat dirudi horrek, betiko despedida bat, baina ez adiorik. Beharbada azkenaurreko saioa izanen dut hemen, irrati honetan. Azkena ez, inoiz ez. Ez, hori ez. Ez, ez dut nahi, ez ez ez, ez holako zibilizaziorik! Horregatik ez dut nahi gizonen kutsurik, zibilizazioaren sasi-jaungoikorik, libre nahi dut bihotzez, libre loturetik, basurdearen gisa hortzak estuturik! Beharbada ez naizelako zoriontsu idatzi dut orain arteko guztia, agian zoriontsu ez naizelako idazten dut poesia eta banoa psikologoarengana. Orain nik diot: ESKERRIK ASKO, poesia, EAko poesia edo ihi arteko hats fresko bizigarria, zuk soilik eusten baitidazu bizirik. Beharbada oso zoriontsu izan nintzelako idazten diot Oiartzungo ene maite galduari, beharbada horregatik idazten dut poesia eta psikologoarengana noa, behinola oso zoriontsu izan nintzelako.

            Eatik etxera bueltan, bi eguneko amets goxotik errealitate gordinera bueltan, Zumaia. Zuk Maia duzu izena erran dit idatzirik kartel batek, eta nik baietz egin diot begiekin, gidatzen nindoala ene aita zenaren auto barneko bakardadearen pentsamenduetan murgildurik: zer da errealitatea, zer ametsa?

Irudia

ps: maite zaitut.

nire bizitzako egunik zoriontsuena 2008ko uztailaren 13a, igandea izan zen… milesker, dagokionari, berak badaki…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s