2012ko uztailaren 9a, astelehena. Babí léto…

http://www.info7.com/2012/07/09/hitzen-kontrabandista-18/

2012-07-09

HITZEN KONTRABANDISTAK GARA

BABÍ LÉTO (beti gazte)

Amets hutsa izan zen duela zazpi urteko udaren azkenean Senpereko Oxtikenian irribarre ezezagun amultsu batez maitemintzea eta irribarre haren jabearen sms mezu poetiko bat bihotzean jasotzea. Amets bat izan zen hura maitatzea ganbara hartan edota itsaslabarrean. Amets polit bat izan zen harekin ezkontzeko eta familia bat osatzeko itxaropena. Amets bat da enetzat jada hori dena eta datorren guztia. Zatoz bada, uda berria enaren hegalpean, zatoz berehala! Kanpoan pasea nadin eta pinpilinpauxa-muxuak eman eta jaso ditzadan, duela bost urteko ametsezko uda zoriontsu hartan bezala, duela lau urteko kantineren aurkezpena kanpoan, gu biok bakarrik zinema-areto hutsaren barnean datozen urteetako zoriona amestuz eta besarkatuz.

            Gu guztion bizitza ametsa da, ez da erreala. Bizitza honetan ez bada, hurrengo bizitza batean beharbada egongo naiz ene maitearekin. Babi léto omen da txekieraz beti gazte mantentzeko modua edo filosofia, pentsaera edo soil-soilik esaera zahar bat. Beti gazte manten gaitezen urte osoan zehar lau urtaroetan barna, ez bakarrik léto edo udan, uda beroa itxaron gabe, bosgarren urtaroa bihotzean, maitasunaren urtaroa alegia.

            Hezké léto bada, edo uda on guztioi, nahiz eta jakin bizitza ez dela urtaro jakin baten esperoan egotea, baizik eta urtaro bakoitza barnean eta bihotzez bizitzea, negarrez eta irribarrez, oroiminez, bere konplexutasun osoarekin, hala nola ez bakarrik udaberria baina beharbada udaberri udazkendua edo negu udazkendua, uda berri negutua edo negu udaberritua.

            Ez da erraza batzuetan onartzea bizitzaren joana geltokirik gabe, eta ausardia eduki behar da batzuetan gelditzen ez den tren honetatik jauzi egiteko une jakin batean. Ez da erraza. Ez da erraza batzuetan bakarrik bizitzea, bihotza bakarrik eta mindurik izanik, eta ainara bakarti honek ekarri duen uda berri honetatik irailean Europaren bihotzera joango naiz itzultzeko. Ez baitzait erraza egiten mundu honetan gehien maite dudan ene maitearekin egon eta bizi gabe Euskal Herrian bizitzea, eta maitia nun zira? kantu triste, erromantiko eta malenkoniatsua datorkit bihotz-zintzurrera.

            Bizitza honetan ez bada, hurrengo bizitza batean elkarrekin egongo gara, agian, ene maitea, eta krabelin txiki bat emango dizut; beharbada zuk arantzadun arrosa lurrintsu bat emango didazu, bizitza ederra, ederregia, delako, zorionez eta zoritxarrez. Ai ene txistu isil horri ene krabelintxo gorria, ene bihotzeko krabelintxo gorria ekarriko dizut gaur, arantzarik gabe, min ez gaitezen, eta krabelintxo bat zuri ekartzerik izango ez dudan egunean, ez pentsa ez zaitudala gehiago maite. Ezin izan nuen krabelinik lortu, baina ene bihotza zurea da betiko.

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s