2012ko ekainaren 18a, astelehena. TXISTUKA ikusten zaitudan horrek entzungo nauzu beharbada, baina errealitatea onartuko dut. Beharbada maite nauzula, ene maitea…

2012-06-18

HITZEN KONTRABANDISTAK GARA

http://www.info7.com/2012/06/18/hitzen-kontrabandista-15/

 

FLAMENKO

Begiak zabaldurik noa bizitzaren trenean, iragana ahaztu gabe, orainean biziz eta etorkizunerantz. Etorkizuna delako den gauza bakarra zoriona aurkitzeko. Gaueko zilarrezko ilargiak egunsentiko kantu goxo bat kantatuko dit, eta beharbada negar egingo dut, hunkituko naiz, gaur abesten entzungo nauzulako, ene maitea, ametsetan soilik TXISTUKA ikusten zaitudan horrek entzungo nauzu beharbada, baina errealitatea onartuko dut. Beharbada maite nauzula, ene maitea. Nire haurtzaroko karrikak argituko ditu berriro ere ilargiak, eta joango naiz maitagarri itxaropentsu eta bihotzez kantatzera, umil, beharbada itxaropenik gabe maite dudala kantatzera. Eta agian entzungo nauzu TXISTUKA, muxuka, zure ondoan, ene maitea, aberri aske eta zoriontsu batean agian.

            Flamenkoaren artea ezagutu dut batzuk Txekiar Errepublikako Andaluzia deitzen dioten Brno hirian, eta orain Euskal Herrian dena dago berde eta basoan loreen lurrinak dabiltza airean, basoek besarkatzen dituzten lurrinak. Hemen eta hainbat hedabideetan nire bizitza eta bihotza argitaratu dut lotsati, eta beste aukerarik ez nuelako ikusten, eta beharbada hori ez zen bide zuzena. Barkatu. Beharbada ez da egokia, baina egin dut ene bihotzak eskatu didalako maite dudanari maite zaitut erratea.

            Flamenkoa erraten zaio dantza-mota bati, eta bizitza honetan dantzan nabil, balantzaka, edozein dantza, izan baltsa, pasodoblea, tangoa edo arin-arina, baina denak dantzatu behar ditugu guztiok, ezkontzetan gertatzen den bezala. Ezkontzek ez dakarte zorionik beharbada, ez da ezer dirudiena, bat eta bat ez delako beti bi, ez eta hiru ere edo bat edo huts, baina horiek ere badira beharbada. Sufrituz eta sufriaraziz, negarrez eta irribarrez, zoritxarrez eta zorionez, baina maitasuna emanez beti, besoak zabalik, bihotzak eginik. Zoriona ez da beti dirudiena, bat eta bat ez baita beti bi, baina hori ere badelako, eraztun parea hatz batean bat eta bestean beste bat, bi eraztun eta bikote bat elkartu dira asteburu honetan Mungian. Ezkontza bat bizitza bakar bat egiteko, baina izan dadila eraztun parea elkarrekin eta elkarren ondoan maitatzeko lurrean oinez, urratsez urrats. Izan dadila eraztun parea askatzeko, eta ez lotzeko.

            36 urteko zori(ona eta txarr)a
Ez da ezer dirudiena
hiru eta sei ez da beti bederatzi
ez eta hiru ere
edo hemezortzi
edo bi
baina horiek ere badira
beharbada.
Sufrituz sortu ginen eta
sufriaraziz ere bai,
eta noizbait ere
hala hilko gara.
Zergatik ote?
Beharbada sufrituz
eta sufriaraziz BIZI gara?
Sufrituz eta sufriaraziz,
negarre eta irribarrez,
zorionez eta zoritxarrez,
maitasuna emanez beti,
baina urteko balantzea egiteko ordua iristen da beti
eta niri ez zaizkit numeroak koadratzen:
alde batean hiru, bestean sei
eta nola jarri orekan?
maitasuna erdian jarriz,
ez gara orekatuko
baina laguntzen du
bizitzaren bakardadean…

            …baina lasai, gure ametsak hegan doaz zori nahiz txoriek eusten dituztela, eta bizi zoriontsu! Zatoz, eta zatozte paseatzera nirekin, arren, udaberriko garai bero hauetan. Urrezko kaliza bat bezalakoa da egun bakoitza, ardoz beterik. Ene lagun, honela edaten dugu eguzkia eta airea, eguna zuri keinuka.

 

Irudia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s