2012ko lorailaren 17a, osteguna: zorionak, Juankar lagun hori! eta beste harekiko adiskidetasuna berreskuratuko dudalakoan… itxaropentsu…

 

2012-05-14an INFO 7 IRRATIAN (http://www.info7.com/?s=AINARA+MAIA&x=0&y=0):

HITZEN KONTRABANDISTAK GARA

KAM VÍTR, TAM PLÁŠT (Haizea nora, ni hara)

Maiatzean mutu, ekainean kuku? Festatik festara, maiatzaren bateko maiteminduen egunetik maiatzaren 8ko garaipenaren egunerako jauzian ni, loreei begira, itxaropentsu, azkenean maitasunak irabaz dezan mundu honetan. Loreen hilabete honetan loreek ere eguzkiaren indar beroaz ospatzen dute bizitza berria maitasunaren oihanean, eta ni haiei so mutu gelditu naiz. Itxaropentsu etorkizunaren aitzinean, kontzientzia lasai iraganaren aurrean, dena bihotzez, onez eta maitasunez egin baitut. Eta orainean nago maitearen zain. Zaleži mi na tobě. Zure esku nago, ene bihotzeko maite hori, txistuka ez agian, baina isilik, betiko zure ainara.

            Zure atzetik abiatu nintzen igerian, Jaizkibelgo itsaslabar hartan behera, zure sekretuak gordetzen zituen kutxa horren bila. Goizeko lauretako izarrak esnatzen nau geroztik eta ainara hau joan zen zure atzetik. Geroztik ez dut udarik izan eta udazken hartatik negu luze horretara jauzi egin nuen, euritan bihotza, elurretan oinak, mendi gaineko elur zuria orbel nabarraren gainean bezala. Liliak, itxaropenik gabe erori ziren aspaldi gure udazken hartan sorginen eta lamien lurraldean, Senperen, eta orain udaberrian nago, bat-batean, gerezi izozturik ez eskuetan eta gereziondo zuriaren azpian maite txistukariaren musuaren zain.

            Maitasuna horrelakoa baita halabeharrez, gauetan lo egiten uzten ez duen ametsa, eta udako bero sargoritsuak gogoan, maitearen besarkada fresko hori nahiko nuke. Zergatik ezin naiz ni neroni neska maite aukeratu hori izan, zergatik egokitu zait beti maitale despetxatua izatea? Zergatik da oraindik mundu hau horren matxista? Izan ere, azken batean, gizonezkoek aukeratzen dute oraindik bere bizitzako emakumea aukera anitzen artean, eta emakumea beti eta oraindik itxaroten gelditu behar du. Beti itxaroten, eta ez da justua! Nik aukeratu nahi dut, eta ez dut entzun nahi gehiago eskua eskaini eta besoa hartzen dudala, ez baita egia. Normala da gehiago nahi izatea pertsona bat beste inoren gainetik maite dudalarik, ala?

            To je mi celkem jedno! Ez dit axola batere, baina vcheel, ein poem auf mährisch über immer empfindlich sein: buruz ikasi nituen hitz guztiak lehenik euskaraz gero beste hizkuntzetan. Burutik atera zaizkit sentimendu bihoztunak. Baina bai axola dit nik asko maite dudan pertsona nirekin ez egotea, beste emakume batekin egotea, beharbada.

            Idatzi ditudan olerki guztiak maiteminez idatzi ditut, asmatu ditudan ipuin guztiak bihotzak idatzi ditu, baina ez dezazuela pentsa literatur-testuetan egiarik aurkituko duzuenik; egia soilik bizitzan aurkitzen da, eta arte oro gezurra da. Ilargiak eguerdia argitzen du eta eguzkia gauerdian esnatzen da, eta inork ez daki deus. Horrregatik literatura gezur hutsa da eta bizitzaren film honek ez du amaierarik, ilargiak bustitzen duena eguzkiak idortuko du, eta barre egin behar da guztiaz, hamar urte gaztetzen baikara barrez lehertzen garelarik.

Střepy přinašeji štěstí. Kristalezko ontzia edo katilua puskatu dut asteburuan eta horrek zoriona omen dakar. Haizea nora, ni hara, maitasuna nora, ni hara, ene maitea nora, ni hara. Elkarrekin egon gaitezen, ez bakarrik ametsetan.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s