2012ko martxoaren 8a, osteguna: emakume langileon eguna

ZORIONAK EMAKUME ON ETA JATOR GUZTIOI…!
Ene bihotza ez dago ongi, irribarre egiten dut nekez, begi-ertzean negar-malko bat dudalako, ene lagun inkondizionalak ez dizkit gauzak errazten, BigPoet Handiak… baina gaur elur-lumak erori dira zerutik, eta lurra zuritu du! itxaropena eta fedea dut oraindik pertsona onengan, nigan, zugan, lagun guztiongan, familiarengan…

EMAKUMEON EGUNA
Ni soilik emakume bat naiz
adjektiborik gabe,
beharbada
tuntuna, ergela, inteligentea, lotsatia, ona, gaiztoa…
eta halako atributuak ditut
eta halakoekin
gizonezkoek euren ezintasuna adierazten didate
maitasuna soilean zer den
ez dakitelako.
Ni soilik emakume bat naiz
adjektiborik gabe,
baina aditzekin adierazten saiatzen dena
maitatzen duena besterik gabe
zilarrezko hilargi betea bezala
zu, ene maitea.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s