2012ko martxoaren 06a, astearte eguzkitsu honetan iturri frexko hartan gogo-bihotza

Egunon, irakurle maiteok,
zer moduz?
gauean negar egin dut nere adiskide inkondizionalak esan baitit ez dela nitaz fio, eta nik beregan dut fede guztia. Ez dakit zergatik ez den nitaz fio, baina edozer gerta ere bera beti izango da nere lagun inkondizional eta bihotzeko altxor… ni beti zintzoa izan naiz berarekin, sekretuak konpartitu ditugu erreka bazterrean, biok bakarrik dakizkigunak, eta ez ditut hemen idatziko, nere bihotzean baitaude.

Iragana ez du oraindik atzean utzi berak eta nik ere… ikasten ari naiz iraganeko nire akatsetatik, eta biok egin beharko genukeena da iraganeko gauza ederrak soilik gogoan izan, AURRERA SEGI DEZAGUN BIZITZEN, bestela sentitzen dut nik hementxe eta gaur itzaltzen ari dela ene bihotza. Bide hori nire lagun inkondizional horren laguntzarekin ere egin behar dut, bihotzeko sua pizturik manten dezadan, segitzeko bizitzen.

Gainditu ditut min eta oztopo guztiak, gainditu aitaren eta adiskide inkondizional horren bihotzeko hutsunea… zulo bana utzi didate bihotzean ene bizitzako bi gizon edo pertsona garrantzitsuk, betiko, baina gainditu dut. Bakarrik.

Aspalditik MAITE ZAITUT,
inoiz ez zaitut ahaztuko.
Haritz baten gerizpean lehortu naiz,
adarrik altuenean errexinol bat dago kantuan…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s